domingo, 30 de diciembre de 2012

2012 - URTEKO KRONOLOGIA ( Unai. U )

     2012ko urtea bukatzear den honetan, ezin urteko balantzea egin gabe utzi. Azkar pasa den arren, urte gazi-gozoa izan da, hala ere balantza baten gaiñean gauza onak geheiago izan dira. Honats, hilabete bakoitzeko gorabeherak.

     URTARRILA : Aurreko urtea errenka bukatu ondoren, ez nuen helburu finkorik buruan. Belauna ondo jartzea nuen helburu haundiena. Mendiko lasterketa batzuk egiteko gogoa eta asmoa banituen, baiña urruti ikusten nituenez (gehienak apirila maiatza tartean) ez nintzen mendian gehiegi murgildu. Hala ere ZEGAMA-AIZKORRIko izenematea egin nuen...beste urte betez.

Loatzo gainean Joseba lagunarekin
     OTSAILA : Astean egun pare bat hartzen hasi nintzen, Uzturrerako lehen igoerak egiteko. Igotzen txarra den batentzat, oso gogorrak izaten dira lehen egunak. Belauneko miñak, gerriko miñak eta egun gehienean nekatua. Hala ere, lehen atxakeak pasa ondoren gustora sentitzen hasi nintzen eta geroz eta entrenaldi Zorionak eta urte askotako !!!luzeagoak egiten. Uzturre, Loatzo eta Belabietako lehen itzuliak gustora egin nituen...nahiz eta belauneko miñak ez zidan gustora izaten uzten.

     MARTXOA : Aurreneko astea zein lasterketa egingo nituen pentsatzen pasa nuen. Argi neukan helburu nagusia GOIERRIKO 2 Haundiak bukatzea zela. Aurreko urteko arantza atera nahi nuen eta bertarako entrenaldi luzeak egin behar zirela argi neukan. Horretarako martxoan hasi eta aurreko hiru hilabeteetan, gaueko sei entrenaldi programatu nituen. Horretarako Joseba eta Iker Belokirekin hitz egin ondoren, martxoan hasiko giñela erabaki genuen. Bestalde Berako lasterketa , Donostia-Hondarribi Talaiako bidea, eta ekainean bigarren aldiz egiteko asmoa zuten Gabez Takarraran lasterketa ere ( hau gauean) egin nahi nituen. Hilabete bakoitzean lasterketa batekin nahikoa izango nuela eta entrenatzen denbora gehiago pasatzea erabaki nuen.

     APIRILA : Berako lasterketa gustora egin nuen. Oso lasterketa polita eta oso ondo antolatua dago. Maratoi erdia izanik, jendearentzat ez da hain gogorra egiten. Ordurako km. dezente eginda nintzen eta oso eguraldi ona atera egin ez zuenez, lokatza eta hotza ez ziren faltatu. Niri Larrun-eko azken igoera kentzeak
mesede egin zidan. Igoera oso txukun egin ez nuen arren, jeitsierakoan asko gozatu nuen.

Proiektuko leloa
     MAIATZA : Maiatzeko egun batean, proiektu txiki batean pentsatzen hasi nintzen. Lasterketa luze batzuk egiteko proiektu bat. Lasterketa txiki asko korritzeaz pixkat nazkatua nengoen eta gutxiago baiña luzeagoetan pentsatzen hasi nintzen. Arratsalde batean Joseba eta Ion lagunei aipatu nien proiektuarena eta gogo onez hartu zuten. 7 lasterketa egiteko idea atera zen eta azken lasterketa ( ahal bada behintzat ) Chamonixen egiten den CCC izango zela argi genuen, baita GOIERRIKO 2 Haundiek ere, tartean behar zuela. Egutegia egiten hasi, eta 3 lasterketa programatu genituen 2012rako. G2 , UTMCD (Katalunian) eta Donostiako maratoia.Izena ere jarri genion . "Gutxienez 42". Bitartean Donostia-Hondarribi egin nuen, Mikel Uralde kuadrillakidearekin. Oso lasterketa ikusgarria da. Paisaia paregabeak izateaz aparte, badu bere grazia Pasai Donibanera pasatzeko erabiltzen den barkuak. Gustora eta forma onean ikusi nuen neure burua.

Gabez Takarraran, Eskoriatza.
     EKAINA : Geroz eta gertuago genuen geure helburu nagusia, eta ordurako gaueko entrenaldi batzuk egiñak nintzen Iker eta Josebarekin. Gaueko 10,30ak aldera frontala jantzi, barrita eta txokolate pixka bat hartu eta lau-bost orduko ibilbideak egitera. Tolosa-Leaburu-Uzturre eta Belabietatik barrura Andoain aldera. Goizeko hirurak aldera bukatu, dutxatu eta hurrengo egunean primeran. Entrenaldi luze hauetako baten ondorenean, Gabez Takarraran egitean pentsatu nuen. Gauean izango zen eta 20 km egiteak ondo egingo zidala pentsatu nuen. Bakarrik joan nintzen eta benetan arraro egin zitzaidan. Lasterketa berri xamarra izaki, segituan konturatu nintzen lasterketa izugarria izango zela. Gaueko 10,30tan lepo zegoen Eskoriatzako plaza...baita 11,30 tan ...eta 12,15etan ere. Bueltan nindoala aurtengo bitxikeria haundiena gertatu zitzaidan. Goizeko ordubatetan Zumarragan nindoala, eskuan txorizo bokadilloa eta koka kola bat nituela, halako batean ertzaintzaren alkoholemia kontrola.
   -Buenas noches.
   -Gabon.
   -Estamos haciendo un control de alcoholemia y tendras que soplar.
   -Soplar? Pero si vengo de correr, no me vés?
   -De correr a la una de la mañana? (Erlojua begiratu eta goizeko 1 zela konturatu zenean, ezin sinisturik geratu zen). De donde?
   -De Eskoriatza. (Orduan kotxe barrura begiratu eta bokadilloa ikusi zuen).
   -Si ahora me dirás que había carrera a las doce de la noche, no?
   -A las doce no, a las 10,30.
Ezin sinisturik, berriro kotxera begiratu eta aurrera jarraitzeko esan zidan. A ze parre algara nirea. Hain arraroa al da ba gauean lasterka ibiltzea....Hala ere datorren urtean itzuliko naiz  SEGURU !!! Txapela kentzeko moduko lasterketa. Zorionak Gabez !!!

Iker Beloki-Ion Ubide-Joseba Usabiaga-ni-Maitane Garmendia
     UZTAILA : Proiektuko lehen lasterketa G2 Beasainen. Lasterketa izugarria Iker Beloki eta Maitane Garmendiarekin egindakoa. 17 ordu lagun artean, hamaika istori tartean, eta laguntasuna zein beharrezkoa den konturatzeko lasterketa paregabea. Josebak ere lasterketa bikaiña eta Ionek, bizkarreko arazo batzurekin ezin amaitu izana, penik haundiena. Arantza kendua nuen eta urtero legez Lizarrara joateko aukera sortu zitzaigun egun batzuk deskantsatzeko. Bertan giñela Aitziber arrebaren dei bat jaso nuen. Segituan konturatu nintzen zerbait larria zela.
KATTO

   -Arratsaldeon Unai (hitzak ere soberan sentitzen nituen). KATTO mendian hil da....
Ezin sinisturik, pasa nituen hurrengo egunak. Lagun haundia nuen. LAGUNA hitza bete betean betetzen zuena. Gogorra izango da hurrengo urteko San Juan eguna...Oso gogorra.

     ABUZTUA : Oporraldi bikaiñak Salou aldean, etxeko hiru emakumeekin. Denkantsatzeko eta burua nagitzeko aprobetxatu nituen. Goizetan orduerditxo bat lasterka ibili eta egun guztian jan eta edanean. Hala ere nahiko azkar genuen, proiektuko bigarren erronka.

"Los vascos"
     IRAILA : Aurreneko astean izugarrizko ezinegonarekin egon ondoren entrenaldiak ere asko kostatzen zitzaizkidan.Ez nuen motibazio handirik, baña data jarria genuen. Irailaren bukaeran eta Prades ( Katalunia) herrian. Josebarekin joan nintzen eta lasterketa kenduta egun ederrak pasa genituen. Lasterketaz ez hitzegitea hobe dugu. Han ere utzi genuen geure arrastoa. "Los vascos" ezizena ere jarri ziguten. Hori izan zen hori sufritzea !!! Nik behintzat ez dut berehalakoan ahaztuko. Akatu ez giñenean !!! Mala hierba...nunca muere.
 
     URRIA : Pradesetik bueltan Iñaki Arratibel medikuaren eskutan jarri giñen, Donostiako maratoia genuen helburu. Proba fisikoak egin ondoren, bere entrenamenduekin hasi giñen. Iñakik benetan harritu ninduen, zenbat zekien fisiologikoki hitzegiten hasten zenean, nik bizi guzian entzun ez nituen hitzak. Gustora sentitzen da bat, berarekin hitzegiten. Oso denbora gutxi genuenez, nahiko lan jarri zigun. Astean 4-5 entrenaldi eta nahiko luzeak. Hilabetea horrela pasa nuen, entrenatu eta deskantsatu. Hasera gogorra egin bazen ere, gustora hartu nuen menditik errepiderako aldaketa

Mikel Uralde kuadrillakidearekin
     AZAROA : Entrenatzen oso gustora nenbilen. Aspaldi egin nituen seri onenak ere gustora uzten nindute. Behobia lasterketa, entrenamendu on bat bezala hartu nuen. berau, Mikel Uraldereki egitea erabaki nuen. Berak 1-30 etik jaitsi nahi zuen eta niretzat ere oso entrenamendu ona izango zen. Oso eguraldi txarra egin zuen arren, gustora amaitu genuen. Mikelek bere arantza atera zuen eta nik entrenamendu paregabea osatu. Iada maratoirako prest nengoen...iñozo halakoa. Maratoia oso gustuko dudan lasterketa bat da, baiña aurten ez dut zorte haundirik izan. 14. kilometroan eskuin bikian izugarriztako ziztada batek, ez zidan nahi nuen lasterketa egiten utzi. Asko sufritu buen. Ikaragarri !!. Ahal nuen moduan bukatu arren ( eskerrak Mikel ondoan nuen), geroztik geldirik nago. Hala ere gustora gelditu nintzen, KATTOri omenaldi txiki bat egiteko probestu nuelako. Agur eta ohore, KATTO !!

     ABENDUA : Lesioa eta gero, geldirik pasa dut hilabetea. Egia esan ez dut faltan bota lasterka ibiltzea. Bihar hala ere, urteroko legez Billabonan izango naiz San Silvestrea korritzen. Kuadrillakoekin, lagunartean urteari amaiera emateko. Datorren urteko erronkak ahaztu gabe, urteberri on denoi.

                                                                                                           Unai Ugartemendia.

lunes, 3 de diciembre de 2012

2012 ko BALANTZEA.

2012 a bukatzear da.
Otsaila dut gogoan.Bertan hasi nintzen konpetitzen.
Iñauteriak tope disfrutatu ondoren datorren igandean egin nuen lehena.
Azpeitiko Zuzenien Bertikala. Martxoak 4.  Oso ondo.Gustora egin nuen.GOMENDAGARRIA
Handik hurrena joan nintzen.
Xenpereko mendi lasterketa: Martxoak 11. Oso gustora baita ere.GOMENDAGARRIA
Handik segidan Orioko mendi lasterketara joan nintzen lagunekin.Oso gustora. GOMENDAGARRIA
Alpeetan opor txiki batzuk egin eta erdi gaxo itzuli ondoren.....
Berako Maratoi Erdia lagunekin, oso gustora baina gaixo egonda polikixeago.GOMENDAGARRIA
Aloñako Igoera izan zen hurrena: Enintzen oso gustora geratu.Asko sufritu nuen. Enuen gehiegi disfrutatu.GOMENDAGARRIA
Loatzoko igoera maiatzean sartuta.Ederki berriro, gustora eta berriro bixi bixi.GOMENDAGARRIA
Andoingo herri krossa errepidean ere etzen falta izan.Lagunekin.Nere  marka onena egin nuen. GOMENDAGARRIA
Erlaitz mendi lasterketa ere probatu genuen.Luis lagunarekin.Berriro ere oso gustora. Disfrutatu-sufritu binomioa berriro ere bikain eginez.GOMENDAGARRIA
Hiru Handiak   Erretiratu beharra izan nuena.Baina egin nuenarekin gustora, ondo ikusi nintzen.ERDI PURDIKOA.

Lesio bat izan nuen ekaina hasieran.20 egun geldirik egon behar izan nuen.Zuntz haustura izan nuen lehendabizikoz.
San Juanak ederki disfrutatu ondoren.....

Isabako Camille Extrem en bueltatu nintzen.Sekulako sensazioak izan nituen, nahiz eta topera enintzen joan. Oso ondo ikusi nuen nere burua.

. Boca del Infierno izan zen hurrena.Selva de Ozan, konpainia onean eta sensazio onekin utzi ninduen G2 rako 5 egun faltan.

G2H: Goierriko Bi Handiak.  Sufritu-gozatu binomioa bete betean burutu nuen.Sekulako sufrimentua, negargura eta guzti, era berean gozamen aparta. Bukatzeak poztasun handia eman zidan. Nere mugak gehiago ezagutu nituen karrera izan zen.

Bizikletan opor txiki batzuk egin ostean,....
Goiburuko mendi lasterketa...abuztu hasieran...Sufrituz burututakoa.
Oroel igoera Jakan lehendabizikoz ere egin nuen.Oso gustora.Harrituta hain entrenamentu gutxirekin.
Jabali Trail ere Burgos inguruan egin genuen. Oso gustora berriro.Sensazio oso onekin, entrenamendu gutxirekin,,harrituta.

Alpeetara joan nintzen berriro lagunekin.Esperientzi bikaineko bidaia.
Bueltan Prades genuen begiz jota.Barregura sartzen zait gogoratzeak bakarrik.A ze lasterketa bitxia.Inoiz ahaztuko ez ditudan sensazio eta bizipenak izan nituen.Nere mugak gehiegi tentatu nituen lasterketa.Agian erabaki zuzena hartu enuen lasterketa.Baina ia behartuta hartutako erabakia. EZ GOMENDAGARRIA.

Errepidera salto egin eta.....
Zakila Bira Zumaian.Errepidean hasteko oso marka polita.Entrenamendu gutxi, gutxi zaindu,....nora iritsi behar nintzen?
Tolosako herri krossa. Ikaragarri sufritutakoa.Baina berriro nere marka onena egin nuen karrera.Agian hobeto egin nezakeena.
Fascitis bat eduki nuen hurrena.
Behobian kale egin nuen.
Maratoia azkenik.Aho asko ixilarazteko balio zidan karrera.Barruan nuen amorrazio guztia atera ahal izan nuen karrera.Bati baino gehiagori, inoiz egin ez duenari eta maratoiari errespetoa ez dion jendeari,  bertan ikusi eta zapaltzeko gogoa eman zidan karrera.Muskularki txikituta utzi nauena. Baina 2013 rako motibazioz bete nauena.

2013 an zer??' Motibazioz hartuko dut. Baina mendiko lasterketak egingo ditut batipat.Txakur krossen bat ere probatuko dut, eta 2 ultra ere ekaina-uztailean eroriko dira seguru.
Luis Lasa, Aitor Etxarren,Unai U., Koldo Barriola,.Mikel Imaz, Joseba Bengoetxea eskualdeko korrikalari eta lagunekin lehia politak egiteko gogoz.
Mikel Uralde, Aitor Lopez Rekarte, Iker Beloki, ...etabarrekin entrenamendu politak egiteko gogoz, ...lagun giroaz disfrutatu nahi dut.
Apirilean dut hurrengo zita gutxienez42 rekin.Norbait animatzen da Bartzelona ingurura?
Ondo izan
Joseba

lunes, 26 de noviembre de 2012

MARATOIA-2012. Solo voy con mi pena, sola va mí condena...

                              ...halaxe joan nintzen atzo goizean 3 ordu, 13 minutu eta 40 segundutan.




     Goizeko 6,45 etan iratzargailuak jo du. Lehiotik lehen begirada bota eta euria. Ño, etzegok gaixki !! Maratoia izango da lasterketa bakarra, ni ohetik salto batean jeikitzen nauena. Badu zerbait maratoiak nigan, beste lasterketek ez dutena. Aurreko egunetik prestatuak nituen kulotea, kamixeta, galtzerdiak eta zapatillak jantzi eta sukaldera gosaltzera. Sei bimbo zati, nocilla, zerealak, bi yoghurt eta bi kafe huts. Biderako litroko ur botila hartu, bi maletak osatu eta banoa Donostia aldera.
Lo mejor de cada casa...Joseba e Imanol
     Goizeko 7,25 etan gelditua nintzen, Donostiara Joseba eta Ion lagunarekin joateko. Azken momentuan Imanol Herrero getariarra ( El Conquistador del Fin del Mundo) elkartu zitzaigun. Mutil jatorra, alaia eta egonezina. A ze bi kotxeko atzeko partean !! Bidean par batzuk egin ondoren, Donostiara iritsi giñen. Ionek Anoeta inguruan utzi ondoren, estadiora abiatu ginen euri artean. Nahiko goiz heldu giñenez, lasai hartu genituen azken prestakuntzak, batek ezezik. Horixe zen eziñegona !! Bitartean Imanolekin solasalditxo bat izan eta zenbat egiteko asmoa zuen galdetu ondoren, berak 2,45 egiteko prestakuntza egin zuela eta dena ondo joan ezkero, hortxe ibili behar zuela. Baita asmatu ere...Bitartean Joseba han zebilen, hona eta hara. Maletak utzi eta kanpora, beldurraren azken pixarraka botatzera.
     Berotzen hasi orduko jende ezaguna ikusten hasi giñen, Tolosako kuadrilla (tartean Dabid Etxabe, Xabi Karrera eta Mikel Zabala), Gorka Bueno andoaindarra bere koñatuarekin etab. Irteera gunera sartu ondoren,  hantxe topatu nituen Unai Arrieta anoetarra eta Aitor Zaldua billabonatarra. Unairekin hitz batzuk egin ondoren, berarekin joatea gauza ona izango zela pentsatu nuen. Banekien oso ondo zegoela (gero ederki demostratu zuen bezela), eta laguntza handia izango zela niretzat, erritmoa oso gutxik bezala eramaten duelako. Iñozo halakoa ni...
     Konturatzerako 10, 9, 8....eta pum!!! Irteera eman zaio. Lasai hartu, lasai hartu, errepikatzen nion neure buruari. Ondoan Unai nuen eta horrek segurtasuna ematen zidan. Lehen kilometroa begiratu eta ..4-05 !!! Orduan Josebak asko erabiltzen duen esaera bat etorri zitzaidan burura. "El que empieza como caballo andaluz...acaba como burro manchego ". Pixkat erritmoa jeitsi, lekua hartu eta lehen sei kilometroak gustora egin nituen. Ordurako Unai bistatik galdua nuen arren gustora nindoan. Halako batean atzetik Iker Etxeberria eta Felix Belaunzaran, "Zipi-Zape"tolosarrak gerturatu zitzaizkidan.
     -Eunon Unai. Dena ondo?
     -Oraingoz bai. Gustora niek...ea horrela bukatzen diagun. Ez huen seiñale txarra izango !!!
Errez zihoazen. Ikerren erreztasunak izutu ere egin ninduen. Banekien hiru ordutik jeisteko asmoa zutela eta hauekin joatea erabaki nuen. Felixek aurreko urtean jeistea lortu zuen arren, Ikerrek jeisteko aukera guztiak zituen. Oso azkar pasa zitzaizkidan km.ak hauen ondoan. Beraien umoreak asko balio du maratoi batean. Hamargarren kilometroa pasa genuela konturatu ere ez nintzen egin, bitartean anoa postu guztietan ura edaten saiatzen ari nintzen. Eta horrela iritsi giñen zorigaiztoko 15. kilometrora. Bertan anoa postu bat zegoen eta ura hartu baño lehen eman nuen azken pausuan...CRACK !! . Ezkerreko atzeko bikia zen berriro ere. Jostorratz bat sartu bailidaten bezala sentitu nuen. Behobiako egunean ere eman zidan arren, 15 minuturen baitan pasa zitzaidan eta bukatzeko ez nuen beste munduko arazorik izan. Baina Behobia ez da maratoia...Momentu batez urduri jarri nintzen. Bertan tragoa edan, arnasa pixkat errekuperatu eta azkar batean pasako zenaren esperantzan jarraitu nuen. Baina miña ez zen joaten... Unibertsitateko luzean sartu nintzenean, bukaeran Iñigo Apalategi eta Mikel Uralde kuadrillakideak ikusi nituen. Momentu batez, miña joan izan bailitzait bezala sentitu nuen. Igarako bueta egin eta Donostia erdigunera abiatu nintzen momentuan, berriro azaldu zen. Hala ere maratoi-erdia pasa, ordularia begiratu eta 1,30 markatzen zuen. Baina oraingo ziztada ez zen Behobiakoa...Halako batean Ion laguna bizikletarekin hurbildu eta zera:
     -Zemuz Unai ?
     -Xixko eginda Ion. Gemeloa txikitu diat.
     -Lasai Unai. Ea Reflex pixka bat lortzen diadan.
Arrastoak
Baiña Ion ez zen agertu 25. kilometrorarte. Tristea dirudien arren, ez zegoen Reflex poterik iñon. Iritsi zenean, potea hartu eta ezkerreko bikian ustu nuen. Ederki eskertu nuen bi minutuan utzi zidan "anestesia". Baina ordurako miña oso gogorra zen. Iada ez nekien pausoa ere nola bota, era guztietara miña egiten zidan. Erretiratzea ere pentsatu nuen, baiña ez zen erretiratzeko eguna, hainbeste denbora itxaron nuen eguna izanik. 30. kilometroan bigarren aldiz gelditu behar izan nuen, bertan Xabier Olazagirre herritarra ikusi nuen. Poltsikoan neraman gel bat hartu, Xabierri ur tragoa lapurtu eta jarraitzeari ekin nion. Kontxako luzea, iñoiz baino luzeagoa egin zitzaidan, baña segi beharra zegoen...ez zen erretiratzeko eguna. 32. kilometroan zai nuen Mikel Uralde kuadrillakidea. Benetako poza hartu nuen ikusi nuenean, pentsatuz beste batekin joatean, nire oiñazeak pasako zirela.
     -Zemuz Unai ?
     -Txiki-txiki eginda nagok, Mikel.
     -(Mikelen ixilunea).Eutsi Unai. Lasai hartu, eztek asko geratzen eta !!
Baina ez zen horrela izan. Igarako joana hala moduz egin  nuen Mikelen animoak tarteko zirela (erantzunik gabekoak), berriz ere gelditu, ur trago bat eta bueltakoari ekin nion. Orduan konturatzen hasi nintzen lesioa areagotzen ari nintzela. Iada ez nuen sentitzen. Belaunak eta txorkatillak ere min egiten zidaten. Baina ez zen erretiratzeko eguna...Behin Antiguoko tunela pasa eta Kontxako luzean sartu nintzenean, asko ez zela gelditzen eta bukatu beharra zegoela pentsatu nuen. Hortzak estutu, hanka hala moduan lurrera bota eta helmugan pentsatzen jarri nintzen. San Martineko kalea utzi eta Anoetarako bidean jende andana zegoen eta jendearen animoengatik miña gutxiagotu egin zitzaidanaren ustea nuen. Azken kilometrotan Tolosako Triatloilarikoen (hauek segituan konturatu ziren nire sufrimentuaz) animo eta andoaindar batzuen ohiuekin sartu nintzen.
Agur eta ohore
     Iada lortua zegoen. Mikel lagunari eskerrak eman ondoren, azken kilometroan sartu nintzen. Denborak ez zuen axola. Beste maratoi bat betea nuen. Eta gaiñera, uztailaren azken egunetan jaso nuen berri txarrari, amaiera emateko aukera izango nuen, omenaldi xume modura. Ez zen nik amestu nuen bukaera, baiña horrela beharko zuen iada. Hire ohoretan KATTO !!!
   

     P.D. Horrelaxe joan da proiektuko hirugarren proba, errepidean genuen bakarra. Eta jendea agurtzeko garaia ere bada. Batenbat ahazten bazait barkatu eta besteei eskerrak eman. Gurasoei, etxeko hiru printzesei, Joseba eta Ion proiektukideei (Zorionak benetan Joseba !!!) Iñigo ta Mikel kuadrillakoei ( beti hor agertzen zeate), Iñaki Arratibel (zenbat lan daukaken aurretik), Unai Arrieta (Zorionak benetan), laguntzaileei (Onddo ta Punto, Rotulan, Apalategi Kirolak, Ferreteria Oria), Gorka Bueno (ea berriz ere maratoiren bat egiten diagun) azken egunetan animoak ematen ibili zaretenoi ( Maitane, Alatzne, Luixito, Luis Lasa, Unai LasaRodri, Xatonio, Xabi Lasa etab)

















   

miércoles, 21 de noviembre de 2012

4...3...2...1 ta maratoia

     Asteazkena, azaroak 21 da. Gaur justu lau egun gelditzen dira maratoirako, eta gaur egin dugu fundamentuzko azken entrenaldia. Arratseko 3,30 tan Berazubiko tartanean ginen Unai Arrieta, Joseba eta hirurok. Nik ordulaurdeneko korrika lasai baten ondoren, 4000 metrotako serie bat egin det. Gustora, sentsazio onekin eta gehiago egingo nukeenaren sentsazioarekin. Baiña gehiagorik ez egitea erabaki det.
     Azkeneko bi asteetan bikietako arazo batzuk pasa ostean, nahiko nuela erabaki dut. Iada dena eginda dago, bertan utzi ditut beste serie bat egiten , Unai eta Joseba. Hauek bai, ederki daude iganderako !! Biak ere nahiko errez jeitsiko dute hiru ordutako muga, nik ordea...nahiko lan. Entrenatzen gustora ibili naiz, bai, baña oraindik nahiko justu ikusten dut neure burua. Hala ere saiatu faltik ez dut izango. Iganderako nahiko fresko emana dago eta hori gustura hartuko dugu, bertaratuko garen 3000 korrikalariak.
     Joseba ere ikaragarri ondo dago. Bere lesio fantasma igaro ondoren, fresko eta gogoarekin. Gainera, betiko legez bere espektakulua ematen saiatuko da...disfraz eta guzti. Beste behin, gurekin egongo ez dena Jon da. Aldi batean lasterketa kontuak albo batera uzteko gomendatu dio fisioak. Hemendik behintzat animoak eman besterik ez eta esan, bizikleta hartu eta nire ondoan joan beharko duela. Beharko ditugu bai haren animoak...
Ea igandean aurpegi berdiña dugun
     Igandea, lagun bati omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu nahi det. Gurekin ez egon arren, bere indarra alboan izango dudanaren sensazioaz nago.

Beno ba, iganderako zortea botea dago eta ea bertan ikusten garen.Ondo izan.

                                           Unai Ugartemendia

domingo, 18 de noviembre de 2012

APUSTUAK IRABAZTEKO DIRA

Asteburua amaitzear da eta nola gainera.Iaz bezala babarrun festari gogoz ekin genion eta iaz bezala berandu, edo goiz segun como se mire, bukatu genuen,iaz konpaini hobean...
Ordubeteko loa eta gero iratzargailuak jo eta berriro kalera, babarrun txapelketa antolatzen dugu eta mikronofoari eman beharra zitzaion(urtez urte astakeri handiagok botaz,...)
Orain gaueko hamarrak eta etxera iritsi berriak ,pott eginda, zera diot:
Atzo burua deskonektatzeko beharra ikusi nuen, goizeko azken entrenamendu oso on bat egin eta gero.
Agian gehiegi deskonektatu nuen.Gehiegi disfrutatu nuen, eta desfase puntu batera iritsi ginen.
Gauza bat da normalean egiten duzuna egitea, hau da, zerbeza batzuk lagun giroan hartzea,...orain, .....erretzea, dexente atzoko kasuan, asmatikoa izanda, eta 5-6 txupito edatea ez dago nere errutina barruan eta hori antzematen da, eta asko.
Nere birtuterik aipagarrienetako bat memoria ona izatea da.Onegia batzutan.Baina atzokoan neuronak nekatu egin zitzaizkidan eta goizeko 2 tatik aurrera izandako konbersazioetaz enaiz akordatzen.Ezta batere.Gaur arratsaldean 2-3 pertsonekin egin dut topo, eta atzo beraiekin izandako konbersazio pare bat gogorarazi didate.Enintzen akordatzen. Eta beste gauza askotaz ere ez.
Baina akordatzen naizenez ere bada.
TTT ko kide batzuekin izandako konbersazio batzuez akordatzen naiz, elkarren desafioaz, eta afari baten gonbidapenaz, eta ekaina erdialdean egingo duten erronkaren parte hartzeaz, eta zenbait apustu txikiez.
Apustuak irabazteko dira.Bestela ez dira botatzen, eta ez dira onartzen(oso heavyk ez badira behintzat)
Eta iganderako pare bat apustu polit egin nituen.Eta noski burutuko ditut.Egingo ditut.Eta ea batenbat irabazten dudan.Biak irabaziko ditudan errezeloa dauket.
Astea aje ederrarekin hasiko dugu, baina biharko izerdiekin ahaztuko geratuko dira asteburuko desfaseak, eta bai, zaindu egingo naiz.Ondo jango dut, ondo edango det, eta agian zeozer estiratuko dut.
Baina igandeko apustuak....jiii......tira,.....bizitza ondo pasatzeko da, eta ondo pasako dugu.Rekuerdo polita eman nahi dut igandekoatik.
Ez da asko geratzen.Eta katarrorik edo azken orduko inzidenterik gertatzen ez bada salidan izango naiz.
Hanka gaur piskat minduta dauket, agian atzoko dantza eta saltoengatik,....baina ez dit gehiegi ardura.Aste hontan goizetan kojeatzeari utzi diot.
Bueno ba, hauexek dira nere azken sensazioak.Nobedadeak ezean ez dut hurrengo astelenarte idatziko.
Karreran sartu beharra dago.Perfila ondo ikasi beharra dago(jiiiiii), ......
Igandean 3 orduko liebrearen inguruan, piskat aurretik, ibiltzeko intentzioa dauket.4:05-4:10 erritmoan.
Denen babesa eskertuko dut.Denei kasu egiten saiatuko naiz.
Ze gogok ditudan igandea iristeko, benetan.
Ondo izan.
Joseba

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Badu zerbait BEHOBIA-DONOSTIA lasterketak...

Maria Luisa Irizar (1964) andoaindarra
     Bai, niretzat ere bai. Lehengo igandean nire hamabigarren Behobia-Donostia lasterketa korri nuen. Txikitatik izan nuen lasterketa honen berri. Andoaiñen bizi nintzenean eta zortzi urte nituelarik, etxe aurrean izaten nuen entrenaldi luze eta gogorrak egiten Maria Luisa Irizar, "Garro" baserriko alaba. Oso neska ariña zen garai haietan eta gogoan izaten nuen, behin udara bukatzear zenean, gauero nola azaltzen zen gure baserri aurretik bere korrikaldia egitera. Oso gazterik hasitako korrikalaria zen eta esan behar, bere garaiean, aita ere oso korrikalari ona izan zela. Maria Luisak bere gain du oraindik, Behobia gehien irabazi dituen emakumearen errekorra. Denera sei ditu eta esan behar bere lehenengoa...¡¡¡19 urterekin !!! irabazi zuela. Zuek orain, imajinatzen al dezute iñor, 19 urterekin Behobia bat irabazten? Nik behintzat ez....Geroztik, beste bost ere irabazi zituen. 
Juan Mari Garin (1958) zizurkildarra
     Behobiako beste izen propioa Juan Mari Garin korrikalari zizurkildarra da. Gogoan dut behin Alegiko menditan korrika nenbilela, nola kruzatu giñen lehenengoz. Ni aldapa gora nindoan eta bera berriz, ordekan serie batzuk egiten ari zen. Aspalditik ezagutzen genuen arren, iñoiz ez nuen berarekin bakarrik hitzegiteko aukerarik izan. Halako batean, berak bota zuen lehen hitza.
     - Ze, izerdi pixkat ateratzen?
     -Bai, hala modun. Hi ze, serie batzuk egiten ala?
     -Bai, igandean Berako mendi-lasterketan ateratzen nauk eta, hementxe txispa pixkat hartzen. Ze hoa urruti?
     - Ez, beste bost minutu aurrera eta herrira jeitsiko nauk bueltan.
     -Ondo zeok, hirekin joango nauk.
Geroztik hamaika entrenaldi egiñak gara batera, nahiz eta aspaldian ez garen asko elkartu. Niretzat beti izan da erreferente haundi bat, eta oso arraroa egiten zait oraindik ere  berarekin entrenaldiak tartekatzea. Zenbat istori kontatu ote dizkit Behobiari buruz (esan beharrik ez dago, berak kontatzen zizkidan bitartean, nik arnasarekin arazo larriak izaten nituela). Berak ere hiru Behobia irabaziak ditu, eta lehenengoa...¡¡¡ 22 urterekin!!! Iñork imajinatzen al du orain, Behobia bat 22 urterekin irabazten? Nik behintzat ez...
     Nik Behobia-Donostia lasterketa beti izan dut gogoko. Gogoan dut, lehenengo aldian pasa nituen nerbioak. Oso gutxi ibilia joan nintzen eta oso gogorra egin zitzaidan. Handik aurrera, entrenatuta joan behar zela konturatu nintzen. Oso lasterketa gogorra ez izan arren, badu bere zailtasuna. Urte askotan zehar, maratoiarekin batera, hau izaten zen korri egitera joateko aitzaki nagusia. Andoaingo kiroldegian gelditu eta azaltzen zirenekin, Urnieta aldeko bidea hartu eta han egiten genuen gure ordubeteko saioa. Oraindik gogoan izango dute Mikel Rodriguez, Iker Irulegi, Gorka Bueno, Juani Urrutia etabarrek.
     Igandekorako gogotsu nengoen. Esana nion Mikel Uralde kuadrillakideari berarekin egingo nuela, ahal nuen moduan. Orain hiru urte ere, berarekin osatu nuen eta geroztik arantza txiki bat sartua zuen. Saiatu giñen arren, ezin izan genuen bere 1:30 eko denbora jeitsi.
     Baiña aurten hobeto zegoen. Iñaki Arratibelen entrenaldiei kasu egin eta gero, oso gustora entrenatzen ari zela esana zidan eta saiatu behintzat, saiatuko zela. Goizeko 7:45 etan gelditua nintzen Beñat Sarasola lagunarekin etxe azpian. Ni, 7 tan jeiki eta 7:15 etarako beheko gozotegian nintzen kafesne ta bi napolitana jateko asmoarekin. Bapo gosaldu ondoren, trenera. Bertara, Iñigo Aseginolaza tolosarra ere agertu zen.
     -Eunon Iñigo !! Hi ere hemen al haiz.
     -Bai motel, aurten behintzat ez nauk erretzen azaldu. Zerbait mejoratu diau urte batetik bestera. Gaiñera, lagun baten dortsalarekin atera behar diat eta ezingo diagu leku txarrean utzi...
     Behin trena hartu eta beste lagunak herri ezberdiñetan montatzen joan ziren. Besteak beste Unai Arrieta anoetarra, Gorka Bueno andoaindarra eta hernanin berriz Mikel. Bidean parre batzuk bota ondotik, iritsi giñen Iruna. Bertan autobusa hartu eta Behobiara. Momentu horretan euria gogotik hasi zen, xira jarri eta euripean joan giñen irteeraraino. Irteeran maletak kamioiean sartu, txokolate pixka bat jan eta kafe bat hartzera joan giñen. Kafea hartu ondoren, bertan dagoen gasolindegi azpian sartu eta pasa genuen hurrengo orduerdia. 
     Hamar minutu falta zirela, Beñatetaz agurtu eta berotzera abiatu giñen Mikel eta biok. Oiñak eta eskuak, bustiak izateaz aparte, hoztuak nituen. Errotondari buelta pare bat eman eta abiatu giñen irteerako kajoira. Konturatzerako, 10 , 9 , 8..3 , 2 eta 1. Pum !!!
     Ederki kosta zitzaidan berotan sartzen !! Intentzioa, kma. 4.30eta egitea zen, baina esana nion Mikeli, 1:30 tik jeisteko azkarrago ibili behar izaten dela ordekan, gero bi aldapatan galduko dugun denbora kontutan hartu behar baita. Lehenengo 7 kmak 4.15 erritmoan errez egin genituen, Gaintxurisketa azpiraiño. Berau ere, nahiko erritmo altuan igo genuen. Lezoko gorabeheratan ere ondo moldatu giñen. Mikel, oso ondo ikusten nuen eta ni ere gustora nindoan. Pasaiako portura, konturatzerako iritsi giñen. Bertan azken ur tragoa edan eta bukaeraino hortzak estutu beharra zegoen. Erritmoa ederra zen, eta orduan konturatu nintzen 1:25 eta 1:27 artean ibiliko giñela. Portua utzi ondoren, Mirakruz azpian giñen. Bertan kuadrillako Edu agurtu ondoren, ekin genion aldapari. Berez ez da aldapa hastuna, baiña aurretik doazen km.ak kontutan harturik gogorra egiten da.
     -Eutsi Mikel, hortxe diagu bukaera eta !!! Eurre !!!
Mikelek erantzun ere ez. Aldapan minutu bat besterik ez genuen galdu. Erritmoa ona zen eta beheruntz abiatu giñen. Azken km.ak luze egiten dira. Badirudi hortxe dagoela, baiña beste hiru km. gelditzen dira helmugaraiño. Erlojuari begiradatxo bat bota ondoren, sartu giñen Boulevarreko luzean. Izugarriztako jende andana ikusten zen eta azken metroetan, jendeak eramaten zaituenaren sentsazioa izaten da. Azkenean, 1:26,13 denboran sartu giñen. Mikelen errekorrari, bost minutu jan genizkion. Bien arteko besarkada baten ondoren, zoriondu giñen. Helmugako momentuak bereziak izaten dira. Bertan, bidean izandako gauzetaz gogoratzen zara eta Mikelek ere bere momentua izan zuen. Azken hiru urtetako gertakariak burura etorri eta emozioak gain hartu zuen. Ni, ondoan ixilik aurrera. Nik ere banekien, zer zen hori. Benetan poztu nintzen Mikeletaz. ZORIONAK !!!
Mikelekin helmugan
     Eta orain zer? Ba maratoia, hemendik hamar egunetara. Hori beste kontu bat izango da. Ea, irteeran behintzat egoteko aukera dudan...eta ahal bada parrezka amaieran. Etzan seiñale txarra izango...Orain dela gutxi galdu dudan lagun batentzat, omenaldirik onena izango bait nuen.

                                                 Unai Ugartemendia.

domingo, 11 de noviembre de 2012

NERE BEHOBIA.KANPOTIK.

13 Behobia egin ditut dagoeneko.Azkeneko 11k segidan. Baina aurten kale egin det.Nahiz eta nere kuadrillakok "(una makina...le da al txupito cosa fina) pabelloia altu utzi didan eta 1:25 egin duen.
Gaueko 3 ak zirela eta tabernatan Nosa-nosa dantzatzen ari nintzela etxerako bidea hartu behar nuela pentsatu nuen. Etxeratu eta 7 ak zirela PI-PI PIPI Whasappak!!!
Zein ote??
Iker Sagastume: Tu....ke no encuentro el chip y el dorsal. k hago???
ni:Pues buscalo!!!!
Iker Sagastume: he mirado en todos los sitios y no encuentro!!!

Tira ba.Jeiki.Telefonoa hartu eta kontaktuen lista hartu nuen.Kirolprobakera lehenik(barkatu Lander 7 tan deitzeagatik) , gero organizaziori eta azkenean akordio batera iritsi ginen.Emailez bidaliko diogu eginiko denbora eta haiek gutaz fidatuko dira( no saben con k gente estan hablando,...la mafia y Sagas todo uno!)
Igande goiza zen eta beste arazoa bere lagunetako baten dorsal berdea fotokopiatzeko nun??(jaulara sartzeko dorsala eta txipa erakutsi behar dira berez)
Arrebari deitu nion Tenerifera(ze ondo bizi den) eta bere etxera joateko esan zidan.8 ak zirela bere etxera joan eta dorsal berde polit bat fotokopiatu genuen.Etxean neukan txip zahar bat eman nion "jaula"ra sartzeko.
Problema resuelto.Se fue mas contento ke unas castañuelas.
Ni: Gutxienez ondo intzak!!
Iker: Te debo una cena.

8:30 ak zirela gosaldu,.....txakurra paseatu eta trenera.Eta handik Donostira.Helmugara,Inbidi galantak pasa nituen.Hor egon nahi nuen.Jendeak kriston denborak egiten eta ni kale bazterrean!!!
Euria gogor hasi eta handik ospa egin nuen.Lagunak iritsi ziren ondoren.mMikel, Unai eta Iñigo.Handik
Mikelek lan egiten duen irratira joan ginen, Herri Irratira, eta gerobusera.Hernanira.Bidean 2x1 euro jartzen zuen kartel handi bat ikusi nuen.4 donus erosi genituen 2 euroren truke.Behobia egin ez eta bazkaldu aurretik txokolate dexente de donus batzuk barrura!!Earki.Gero bazkaltzera, Urnietara.Bapo bazkaltzera.
Handik bueltan Tolosan geratu eta beste trago batzuk hartu, Behobiano batzukin hitzegin, eta etxera.

Horrelakoetan zera konturatzen zara.Zita inportanteetan ateratzen ez dena inor ez dela ematen duela.Etzara inor.Etzara atera eta Behobiako denborak markatzen du urteko balantzea.Zergatik??
Baina hala da.Eta hala onartu beharrean nago.Kale egin dut.Enaiz atera eta onartzen dut.
Baina erabaki zuzena hartu dudala uste dut.Hanka ez dut ondo,gaur min piskatekin nabil.
Atzo 28 km egin nituen, danak 400 metroko pista batean bueltaka, horietako 23 km bixi bixi. Min handirik ez dit egiten korrika, baina gero bai.Eta hurrengo egunean ere bai.
Bi astetan maratoia egin nahi dut.3 ordtutik jeitsi nahi dut.
Baina hankak konfidantza ez dit ematen.Ea bi aste hauetan nola eboluzionatzen duen.
Baina agian bezperan 3-4 zerbeza hartuta joango naiz etxera, ze agian patentatu beharreko formula da.
Gero eta gehiago zaindu, gero eta gehiago rallatzen zara.Orain, zerbeza batzuk edan, edo ardo batzuk , eta burua lasai baduzu......buruak hankek baino lan gehiago egiten dute.Baina oso zaila da lasaitaun egoera hori bilatzea.
Saiatu gara lasaitzen.
Bidea motza da.Gutxi geratzen da eta iriti nahi dugu.
Iritsiko gara.
Ondo izan
Joseba

lunes, 5 de noviembre de 2012

Maratoia iritsi da, iritsi da maratoia...

     Bai, azkenean iritsi dira maratoi aurreko asteak. Errepideak jendez gainezka ikusten diren asteak dira hauek. Gehienak, Behobia-Donostia lasterketa famatua dute buruan. Baiña guk ez...Guk maratoia dugu begiz jota. Benetan aste politak izaten dira, maratoi aurreko azkeneko asteak. Entrenamendu exijente eta gogorrenak izateaz aparte, gauza asko kontu behar izaten dira. Entrenamenduaz haratago, gaixotasunak eta lesioak ekidin beharreko egunak izaten dira. Ez da lehena izango, lau hilabetetan entrenatzen ibili eta gero katarro kaxkar batek edo lesio txoro batek etxean uzten duena...ez ta azkena ere.
     Nik benetan gogoko dut maratoia. Pentsatzen jarrita, hau izango da gutxi gora-behera egingo dudan (ezer txarrik ez dala) hogeigarrena edo. Donostian 14 edo .Benetan gogoan dut lehenengoa. Hartan Iñaki Etxeberria, Juani Urrutia eta Gorka Bueno andoaindarrak nituen maratoi kide. Jende guztiak berdiña esaten zidan aurreko egunetan, ikusiko duk 35 garrenera iristean, ondo edan zak, lasai hartu, hire erritmora joan etab...Hura izan zen lehena eta 3 ordu eta 29 minututan bete nuen. Helmuga pasa eta gero, zin egin nuen ez nuela gehiago besterik egingo...bazkarirarte!!. Aurreneko sagardo tragoekin batera, hurrengo urtekoa prestatzen hasiak giñen. Gizonak...Gogoan ditut hurrengo egunak, pauso bat emateko ere beste hankari "permisoa" eskatu behar...a ze miña hanketan !!!!. Geroztik, Donostiako maratoia lasterketa gogokoena izan da niretzat.Beste 13 gehiago egin arte. Tartean Paris (Iñosken Mujika eta gure neskalagunekin pasatako 4 egunak), Erroma ( Joseba Collantes eta Gorka Buenorekin , a ze pasta ta pizza jatea 5 egunetan !!!) eta Bartzelona ( Anartz Egimendia, lankidearekin pasatako astebukaera dotorea). Eta berriro ere hemen gera...

Jon Ubide-Unai Ugartemendia-Joseba Usabiaga


     Gustora nabil entrenamenduetan, Iñaki Arratibel medikuak jarritako entrenamenduak zorrotz betetzen. Banuen gogoa (gezurra badirudi ere, inoiz ez nuen entrenamendu planik segi) zerbait tajuz egitekoa. Maratoia prestatzeko denbora gutxi izan arren ( bi hilabete eskas), entrenamenduak serio hartu ditut. Azkeneko bi urtetan serieak egin gabe egon eta gero, berriro ere Berazubiko pista gustora hartu dut. Entrenaldi gehienak bakarrik egin ditudan arren, benetan gustora ibili naiz Beñat Sarasola eta Tximistak lagundutako egunetan.
     Atzo izan zen, azken entrenaldi luzea . Goizean Joseba hartu eta Donostiara abiatu giñen, Aitor Lopez Rekarte lagunarekin 25-28 km. egiteko asmoz. Oso gustora amaitu ez genuen arren (aurreko eguneko serieak freskotasuna kendu zigutelako) entrenaldi polita egin genuen Aitor eta Jon Mikelekin. Hauek bai ondo daudela. 3 ordutik jeitsi nahi dute, eta ziur naiz lortuko dutela. Gu ere saiatuko gara.
     Proiektuari dagokionez, hau izango da 2012 urteko azken proba. Pena da, oraindik hirurak batera probarik bukatu ez izana. Ea oraingoan behintzat, Pradesen baiño itxura hobea ematen dugun ja,ja,ja. Eskumiñak hemendik Jon Ubide lagunari, beste behin ere ezin izango duelako irteera marran egon. Besterik gabe, azaroaren 25ean irteeran izango garelakoan. Agur.

                                                 Unai Ugartemendia

miércoles, 31 de octubre de 2012

PORQUE???

No se.En el último post puse que todo iba bien, que no había excusas, y que estas ya llegarían la última semana. Pues ya han llegado. Porque?? Porque a 2 semanas de la Behobia y a 4 de la maratón me aparece una fascitis plantar?
Una inflamación en la fascia plantar me tiene cruzado 5 días. A las mañanas cojeo y luego una continua molestia no me deja seguir entrenando.
He desistido salir en la Behobia. No puedo. Y me jode. Porque estaba bien, mejor dicho, muy bien, mejor que nunca,pudiendo acercarme si el tiempo acompañase a sub 1:15. Pero no ha podido ser.
Otra vez será.Y maratón ya se verá. No quiero echar la toalla. Pero se también que no estoy para hacer la marca que quería. Estaba muy bien también. Muy motivado. Sabía que iba a bajar bien de las 3 horas. Pero no ha podido ser. Porque???
No me vengo abajo, no me suelo rayar con estas cosas. Me distraeré y seguro que vendrán tiempos mejores.
Unai si, este si va bien, es el puto amo, más duro que una roca, y lo hará, y por supuesto mejor que yo. Ya me gustaría recuperarme de esta puta lesión de mierda, muy molesto, y que me está dando mucha guerra, para poder compartir kms con él, y que consiga otra vez, y ya serán muchas , acabar con mucha dignidad la maratón.
La vida sigue´....y habrá más batallas que combatir, más carreras que disputar, y como no, me levantaré con mucha más fuerza...y me ilusionaré con las pequeñas cosas de la vida, que muchas veces, .....llenan tanto como las grandes. Mañana debuto, junto con la kuadrilla de toda la vida, en un grupo musical, Konbenio del Metal, en el Otsabi de Tolosa, a las 7:30 de la tarde, y son estas pequeñas cosas de la vida que te hacen pensar.....De qué cojones me quejo??? De qué chorradas me quejo con la que está cayendo??'
Pues eso , que le den al p..pie y si todo va bien.....me plantaré en la salida de la maratón de San Sebastian el próximo 25 de noviembre para seguir así culminando el proyecto, la tercera carrera, y cerrar así un año 2012 magnifico en cuanto a experiencias de todo tipo, y firmaría que el 2013 fuera igual de buena que este.
Un saludo,
Joseba

domingo, 21 de octubre de 2012

YA QUEDA MENOS....

Ya queda menos.El 25 de Noviembre se acerca.La maratón de SS nos espera.
Hoy 5 semanas y nos plantaremos en la salida, y si todo va bien a estas horas(11:35 minutos de la mañana) deberíamos estar en el km 37!!jeje. Pero aún quedan semanas, queda trabajo.
Mentiría si djera que no estoy entrenando.Mintiría si dijera que ando con molestias, con daño,.....todo mentira.El único achace es que esta semana he estado 2-3 días entrenando suabe debido a algún virus que me ha dejado cansado,pero por lo demás aún no hay escusas.Ya llegarán las escusas la última semana!
Unai está entrenando fenomenal, mejor que nunca.Y le llegará el resultado que busca.
Yo, Joseba, estoy sorprendido con mi rendimiento.Ando muy bien, más rápido que nunca, y eso en parte me preocupa.Me preocupa no llegar bien a la maratón.Pero que me quitan lo bailado.Intentaré hacer una buena behobia, disfrutar de los amigos, y luego como premio hacer una digna maratón.Pero seré ambicioso.Si sale sale y si no sale, pues duchita y a casa.Mejor dicho duchita y a Huarte, que tengo función ese día.Y si no sale...no pasa nada.Repito, que me quiten lo bailado.Nunca que me rallado por cosas que no me salen, nunca me siento frustrado.Le veo el lado positibo y digo: " ostras...aunque sea lo he intentado, y he disfrutado y lo he dado todo"
Hoy domingo, había quedado para corretear un rato,pero llueve y nos hemos quedado a buen resguardo.No pasa nada.A partir de mañana ya habrá tiempo para sacudir las zapatillas.
Esta semana he metido bastante carga, 90 kms, y las siguientes 2 también quiero andar entorno a 90-100.Veremos como va.Iremos día a día.
La maratón es la tercera cita de este año. Y lo haremos. El objetivo que tenemos es romper la barrera de las 3 horas.Yo hice 3:02 hace dos años,y Unai tiene 3:05. yo me veo capaz.Creo que lo podré romper.Siempre y cuando salga suabe....pero me tendrán que poner freno de mano porque yo....con los años que perdido el respeto a estas carreras y ya no suelo regular.
Seguiremos informando como van nuestros entrenamientos porque YA QUEDA MENOS!!!

domingo, 7 de octubre de 2012

LORTZEN ARI GARENA....LORTUKO DUGUNA

Hurrengo post-a erderaz, gutxienez 42 koa baita.

Han pasado unas horas desde que he escuchado en los Kilometroak de Andoain la magistral letra de Anje Dualde: Amnistiaren Dema,,...Garaipen Eguna,.....Lortzen ari garena,....Lortuko duguna!!!

Pero no es eso lo único que ha pasado este fin de semana.Ayer tuve carrera.

El viernes tras un entrenamiento entre malo y lamentable, con malisimas sensaciones al sol y retirarme a mitad de entrenamiento,tuve actuación en Irurtzun, y tras una respuesta inmejorable de la gente, volví a Tolosa donde mis amigos me estaban esperando para entonar juntos algún clásico tema de los 80 en un conocido pub de Tolosa.
Fue Sacrifice de Elton John la víctima de nuestras fechorias ante el micro, ...y tras un connato de sucesos no dignos de ser públicos, nos invitaron a irnos del bar allá por las 3 de la mañana.
De mala ostia a casa.Y tras madrugar lo justito me incorporó a las 8 de la mañana para unos quehaceres que me entretendrán hasta mediodía.Mi cuerpo , algo clavoso, no me deja concentrar en la carrera que tenía a la tarde.La Zakila Bira( bonito nombre) de Zumaia.20 km. Muy semejante a la Behobia.
Plato de macarrones, algo de pollo, postre, y como no tabletón de chocolate entre pecho y espalda.Esa fue mi comida a las 14:15 del mediodia.
Me tumbo en la cama para hacer tiempo ya que he quedado con el amigo Mikel a las 15:30.
Quedo con él, carretera, otro poco de chocolate y para Zumaia.
Mi cuerpo no está para florituras, no he probado ni gota de agua en dos días, bastantes cerbezas, ...pero da igual, tenía intención de hacerlo con mi amigo Mikel, en 1 hora y 35 minutos.
Aparcamos,...y ostras....el niki,...que se me ha olvidado!!! No pasa nada, ....tengo una camiseta interior super chula de algodón y sin mangas que será el encargado de absorver el poco sudor que derramaré hoy, pienso.(iluso de mi)
Nos cambiamos y nos acercamos a la salida a las 16:40 . La carrera es a las 17:00.
Hablo con amigos, Josu, Atharratze, Sagas, ...risas,...y a la salida.
Siempre he dicho que el olor a reflex me pone cachondo, y hoy no iba a ser una excepción.
Tras pedirle permiso a Mikel decido salir a sensaciones.Aber que es lo que cuece.
PUMM pistoletazo y alla vamos. Km 1, 2, 3, 4, 5, ...miro el reloj, ,,y sin comentarios....
El que nace tonto no es para un día.
Llega una cuesta donde sufro muchísimo, voy solo, y por detrás me pilla un grupeto numeroso al que no le puedo seguir.
Km 6, 7, 8,9, de puta pena.!!! No pasa nada.Bajo ritmo y ya está.
El cuerpo le da la vuelta en el km 10.Y de ahí hasta el km 20 muy bien.Si es que después de los maltratos que le he dado al cuerpo últimamente lo de ayer fue una simple caricia,....
Así pues, ....sabía que iba bien, ....a buen ritmo, ya sin mirar el reloj, pero por debajo de 1:20
Llego a meta y 1:15:40.
Si señor!!!! Y encima acabando bien. Manda huevos.
En meta me reciben con recelo Sagas y cia.
Tu qué tomas?? me preguntan con retintin.
Yo lo tengo claro. Este año he cambiado el chip y he decidido que el secreto está en el buen entrenamiento.Luego da igual que bebas 5-7 cerbezas la víspera, o te comas 13 tabletas de chocolate como las que me he comido esta semana, o croquetas y huevos fritos la víspera,o no estire ni el dedo gordo del pie,. ..o beba poca agua.
El que entrena tiene resultados.Todo lo demás pamplinas.
Vuelvo a casa, me cambio y a cenar.Y después de cenar otras cuantas cerbezas, sin llegar a cerrar los bares, ya que hoy tenía cita con Kilometroak.
Aquí también cerbeza por aqui, 3 heladitos por alli, bomba de nata que no falte, ....y como no concierto de Anje de Dualde que dice:
Amnistiaren Dema Garaipen eguna ,..LORTZEN ARI GARENA,....LORTUKO DUGUNA.
Lo estamos consiguiendo y lo conseguiremos.
Seguro que si, porque esto va por el buen camino.El camino que me lleva a 25 noviembre maratón de SS.
Pero siguiente cita 12 de Octubre.Nos veremos con los gallitos de Tolosaldea.Yo por de pronto ya he indagado en el baúl de los carnavales, aber si encuentra alguna peluca adecuada para la ocasión.
Espero seguir asi, entrenando entre semana, y saliendo a disfrutar y a bailar los sábados, que el baile, y no es por ser chulo, se me da bastante bien!!jejej.
Un saludo
Joseba



Con estas pintas salimos Mikel y yo.
No será la última vez que la utilize.

domingo, 30 de septiembre de 2012

ARRATIBEL EN TESIA

Iñaki Arratibel medikua aspalditik kirol munduan dabilen pertsona bat da.
Aste hontan tesi bat egin du eta gutxienez42 ko Unai eta ni,  Joseba, bertan izan gara parte hartzen.
Astelehentik ostegunera aritu gara, 4 egunetan zehar 4 proba ezberdin egin ditugularik.
Hemen resumen txiki bat
Astelehena: maskararekin V02 max kalkulua, hau da proba esfortzu arrunta, laktatoekin.
Asteartea: Asteleheneko emaitzen arabera, 2 sprint fuerte 21 km/h abiaduran eta astelehean eginiko proba berdina, maskararik gabe.
Asteazkena: 30 minutuko karrera kontinua umbral anaerobikoan
Osteguna: 30 minutu karrera kontinua umbraletik % 5 a gora.
Esplikazio dexente eman dizkigu, gure osasun egoera nola dagoen esan eta baita ere hurrengo erronkarako, maratoierako entrenamenduak jarri.
Ea zer moduz moldatzen garen.
Joango gara piskanaka jartzen zer moduz doan dana.
Printzipioz gogotsu eta ondo hasi gara, ikusi egin behar 2 hilabete hauetan zer gertatzen den.
Ondo izannnn

jueves, 20 de septiembre de 2012

UTMCD- Kronika Unai.U Akatu ez giñenean...

Hau dek, hau dek, hau dek umoria=mixeria…!!
     Astea gaizki hasi nuen. Aurreko ostiralean  lagun batzuekin sagardotegian afaldu ondoren, ez dakit sagardoak ala gaueko freskurak, baina tripei zerbaitek gaizki egin zien. Hurrengo bi egunak Rocaren gainean pasa behar izan nituen. Astelehena,  hezurretako  izugarrizko miñarekin pasa nuen. Hurrengo bi egunetan, goizean jeiki orduko, kriston mareoak sentitzen hasi nintzen. Hala ere, ostegunean  dezenteko aldaketa egin nuelakoan nengoen eta ostiralean bazirudien topera nengoela. Ni bai iñozoa…
UMORIA
    Ostiralean arratseko hiruetan geldituak geunden, Prades aldera irteteko. Suitzako erloju baten antzera, hantxe azaldu zen Joseba, Bob txakurrarekin. Maletak furgonetan sartu eta abiatu giñen Cataluña aldera. Bidean, ura eta Josebarekin joanez gero, derrigorrezkoa den txokolatea erosi ondoren, iada presto geunden bidaiari ekiteko. Bidean Ken 7, Camela, Dj Tiesto, Maddona eta melankoliko jartzen denerako Laura Paussini entzuten joan giñen. Konturatzerako Prades herrian giñen. Herria oso dotore zegoen. Nabari  zen astean zehar, beraiek hain maite duten Diada eguna ospatu zutela (izugarrizko manifestazioa izan omen zen). Balkoietan Senyerak besterik ez ziren ikusten.
     Kanpiñean gauzak utzi ondoren, zerbezatxo bat hartu eta dortsalen bila. 224a eta 225a giñen. Lehenengo arazoa. Nik, beharrezko eraman behar ziren gauzen artean, ez nuen badaezpada ere bigarren frontalik eraman. Antolatzailea pegak jartzen hasi zen eta pentsatzen jarriak giñen ez zigula ateratzen utziko. Hau ere guri pasa behar !!! Ondoan zegoen mutil batek hurrengo egunean berea utziko zidala eta lasai egoteko esan ondoren, afaltzera  joan giñen kanpiñera.
Pasta Party
     Afaria, antolatzaileek hain gustuko duten “Pasta party”a zen. Bertan pasta, makarroi, entsalada pasta eta mazedonia bat jan ostean, ondoan zegoen  Geronako pareja batekin solasalditxo bat egiteko aukera izan genuen. Kafetxo bat hartu, beste solasalditxo bat egin gure txabola txikian, eta hamaiketarako ohean giñen.

MIXERIA
     Gauean, hurrengo egunerako gauza guztiak presto utziak nituenez (ez beste batzuk bezela…??) lo gehixeago egiteko aprobetxatu nuen. 8,15 etan jaiki ondoren, gosaltzera abiatu giñen. Bertan lau “Pantumaca” gazta eta txopedarekin, lau tostada mantekilla ta mermeladarekin, litroerdi melokotoi zuku eta kolakau bat hartu ostean berriro ere txabolara joan giñen. Hantxe egon behar izan nuen orduerdi baino gehiago itxaroten, dakidan batek, bere gauza guztiak non zituen aurkitzen ez zituelako. Dexastre halakoa…
     Halako batean bezperatik zain nuen mutilari frontala hartu eta autobuserantz abiatu giñen. Bertan 40ren bat lagun elkartu giñen. Badalonakoak, Bartzelonakoak, L’Ospitaletekoak eta… ”los dos vascos”. Jendearekin hitz batzuk tartekatu ondoren, L’Alpe Duez zirudien portu batean pasa genuen hurrengo ordubetea. A ze koñazoa… Lasterketa Vilaplana herrian hasten zen. Bertara 11,30tan iritsi ondoren, non gure sorpresa.  Autobusetik jeitsi orduko…!!! 31 gradu !!!   egiten zituen. Izugarrizko bero ufada etortzen zen gure aurpegietara. Bertan Badalonako mutil batekin hitz batzuk egin ostean, espektakulua hastera zihoan.  Itxaroten nengoela, gauza batek harritu ninduen. Ez nuen iñor berotzen ikusten (behar haundirik ez zen arren). Halako batean, Tolosako artixtak bere espektakuluari hasera eman zion.

El "Rayo" vasco

     -Ikustak Unai! Oraintxe  hasiko dituk hauek, ni ezagutzen!! Hantxe hasi zen, gure aurrean zegoen  100 metroko rektan, serie batzuk topera egiten. Jendeak zuhur ta lur begiratzen zion eta nik bitartean parreari ezin eutsi.  5, 4, 3, 2 eta 1. Pum !! Lasterketa hasi bezain laster, hantxe doa herrikidea  sprint batean. 200 metrotan 100 atera zizkigun beste guztiei. 
     -Joder “el vasco”!! Ha empezado como un rayo…
      Nik ordea, nire lekua non zegoen argi neukan. Haseratik 15-20. postuan kokatu nintzen. Hasera oso gogorra zenez (lehen 4 km.tan 750 metro igotzen ziren), lasai eta oinez egingo nuela argi neukan. Lehen tontorrean nahiko ondo ikusi nuen neure burua. Hantxe esan zidaten “el otro vasco ha pasado segundo por aquí”. Ondo zijoak kabroia !! pentsatu nuen neure baitan. Baiña lehen sorpresa jeistean topatu nuen. Igotzaile oso txarra izanik, jeitsiera aprobetxatu nahi nuen korri pixka bat egiteko. Jeisten hasi orduko, txorkatilletan kriston miña somatzen hasi nintzen. Uy,uy,uy…pentsatu nuen. Orduan konturatu nintzen zenbat sufritu behar nuen. Hurrengo 4 km.ak iñoiz pasa dudan parajerik itsusienean igaro ondoren, gorputza blai eginda nuela konturatu nintzen. Ez zen seiñalerik onena… 12.kilometrora iristeko 2 ordu ta laurden behar izan nituen. Ordurako konturatzen hasia nintzen, deshidratazioarekin izugarrizko arazoak izango nituela. Han, bi gel, bi platano eta litroerdi ur edan ondoren, iada oiñez joaten hasi nintzen. Gorputza iada txikitua nuen. Goralarri baten ostean, aurreko anoa gunean jan nituen platanoak bota nituen. Kaguen la hostia…!! Pentsatzen jarria nintzen erretiroan, hala ere hurrengo 4 km.ak gustora egin nituenez, aurrea joatea erabaki nuen. Ordurako 35 bat gradu izango ziren eta denbora gehienean eguzkiak gure burua nola berotzen zuen konturatzen hasiak giñen. Halako batean , 20.km.an buruan mareoak sentitzen hasi nintzen. Eseri  hadi Unai, eseri hadi !!  Momentu  horretan gogoratu nintzen, aurreko egunean antolatzaileetariko baten telefonoa mugikorrean grabatua nuela. Mobila hartu eta deika hasi nintzaion.
Aurpegi ederrarekin...
     - Oye, que soy el vasco de ayer. Que estoy medio muerto en la carretera. Ya podeis venir con la bolsa de la basura a recogerme!!! A ze itxura, karretera erdian. Amak ikusi banindu…
     - Estate tranquilo tumbado en el suelo que ahora van los de la DYA.
     Ordu laurden beranduago hortxe azaltzen dira DYAko bi kide. Jende jatorra benetan. Denetik eman ondoren, tentsioa neurtzeko makina elektrikoa jarri… eta ez zuen seinalerik ere ematen. Hiru saiakera eta gero, berdin. Ni iada pixkat moskeatzen hasia nintzen.
     - Ostia, esto tiene mala pinta. Habrá que meterte suero y llevarte al hospital. A tu compañero también le hemos tenido que rescatar... de la muerte. A ze parea !!!
     - Haz lo que quieras, pero rápido. Que me estoy mareando de nuevo.
     Orduan, mutila kotxera joan eta hor atera zituen sueroa jartzeko tramankulu guztiak. Orratza prestatu, goata zati bat hartu eta zas !!! A ze miña !! Ez zuen inondik ere zainarekin asmatzen.
     - Para, para !!!
     - Ostia, lo siento. Habrá que llamar a la ambulancia y que te lleven al hospital.
     Ur pixka bat emateko eskatu ondoren, hospitalera ez nindutela eramango esan nion.  Berak ordea, ezingo zidatela Pradesera jeitsi  goizeko...¡¡ 4rak arte !! Orduan, nahi zutena egiteko, baina nik dutxa bat hartu eta pixka bat deskantsatu nahi nuela . Denbora batean jan eta edan egin ostean, bere gizonaren zain zegoen emakume batek Pradesera jeitsi ninduen. A ze lasaitasuna !!!. Kanpiñera joan, 25 minututako dutxa bat hartu, 20 minutuz etzanda egon , eta zerbait jan eta gero, Josebaren  helmuga ikustera hurbildu nintzen.
UMORIA
      Gaueko zortziak eta laurdenetan, zombie bat bailitza, sartu zen helmugara Joseba. A ze aurpegi kolorea !!! Zuri-zuri zegoen. Bere txakurrak ere ez zuen ezagutu. Zuzenean DYAra sartu zuten eta bertan errege baten modura hartu zuten. Aquarius pixkat, salda pixkat eta parre batzuk egin ondoren, 40 minutu eta gero, bertako jendeaz agurtu giñen. Dutxatu ondoren, herrira joan eta afaltzeko asmoz , Escudella eta haragi pixkat jan genuen. Puta Soria, earra zegoen !!! Handik kanpiñerako bidea hartu ondoren, oherako ordua zela konturatu giñen. Hurrengo egunean, goizean nahiko lo egin ondoren, gosaltzera. Dena bildu ondoren, furgonetan montatu eta lasterketaz luze hitzegin eta gero… Donostiako maratoia prestatzen hasi giñen. Handik aurrera badakizue… Maddona, Camela, Dj Tiesto eta nola ez… Laura Paussini.
     P.D. Beti pentsatu izan dut, “farandulero” izateko, jaio egin behar dela. Astebukaeran konfirmatu besterik ez dut egin.  Josebarekin espektakulurik ez da falta izaten !!!
Mixeri guztiak bukatu eta gero... afaltzen.


 


lunes, 10 de septiembre de 2012

UTMCD

Hori da asteburu hontan burutuko dugun lasterketa.
46,66 km eta 2850 metro positibo.
Simil bat erabiliz Aizkorri bat egitearen antzekoa da.Zailxeagoa seguruna.Bai distantzin luzeago delako, bai desnibelen gehiago delako, bai klimagatik, Costa Dauradan izanik, 30 gradu egingo dituelako, bai materialagatik,......izan ere obligatorioak diren zenbait gauza eskatzen dituzte, frontalak, galtza luzek, xirak, manta,...eta hori dena sartzeko motxila bat beharrezkoa da.
Baina bertan izango gara Unai eta ni, Joseba, eta ahalik eta ondoen pasatzea da helburua.
Hau egin eta gero hurrengo proiektuari begira jarriko gara.Donostiako Maratoia.
Baina orain larunbaterako begira jarriko gara.Perfila piskat ikasi eta karrerako estrategia piskat finkatu.
Astelehenen bertan gure kronikak jarriko ditugu lasterketa honen inguruan.
Dena esan behar bada ez gara onenean iristen.Ez ni eta ez Unai.
Nik zenbait lasterketa egin ditut Abuztuan zehar baina 13 eta 20 km bitartekoak eta desnibela ere 1000 tik pasa gabe.Oraingo hau...es otro cantar.
Unai ere ez da apenas ibili baina honek badu berezkoa eta seguru nago ni baino dexente hobeto bukatuko duela.Estrategia ezberdina erabiliko dugu halere.
Nik bixi bixi atera nahi dut.Lehen igoera gogorrean nahiko aurrean jarri nahi det eta gero 20 km tik aurrera....a sufrir!!
Bueno ba horixe, ondo izan eta astelehenean kontatuko dugu dena!!!!

lunes, 3 de septiembre de 2012

Udara bukatu da

Udara ez da oraindik buktu bainan tamalez, gehienok lanera bueltatu gara. Gaur egungo egoerarekin pozteko modukoa gainera, opor osteko depresioa izatea....

Guk ere merezitako oporrak egin ditugu. Joseba bizikletan eginiko opor batzuen ostean, inguruko zenbait lasterketa ikuskatu ditu, mendian pixkai ibili da eta noski lana ere egin du; honen lanak horixe du, besteak jai dugunean kunplitu beharra. Chamonixen ere izan da astebetez UTMB eta CCC lasterketak ikusten. (bere kronika, oso ona http://josebausa.blogspot.com.es/2012/09/chamonix.html). Oraingoan ere Luis Lasak erakustaldi aparta eman du eta mundu mailan jokatzen den proban lehen hogeietan sartu da. Izugarria. Ea datorren urtean han izateko aukera dugun!!
Unaiek berriz bere etxeko erreginekin lasai igaro ditu oporrak, eta dirudienez bere zapatillak ere astindu ditu. Badirudi inongo minik ez duela eta urtebetez jasan dituen minak joan zaizkiola. Benetan poztekoa!!
Nik berriz nere gerriko eta kaderako minak pasatzen ez direla ikusirik, "errekuperazio" oporrak egin ditut. Zapatillak hegazkinean ibiltzeko bakarrik ibili ditut, bainan beti ere pretenporada guztiz planifikaturik datorren denboraldiari begira!!
Hasteko janaria asko zaindu dugu, kopierik eta kilorik ez hartzeko; arroza asko, fruta eta barazkiak:

Horrelako txiringitotn jan da geo, aurten tripako miñik ez














Gorputza errekuperatzeko fisioterpauta sesio ugari(happy ending gabe noski):

A ze bizkarreko miña...


Kanikrosean hasteko eta Bob eta Josebaren aurka lehiatzeko fitxajea egiteko ere aprobetxatu deu denbora:

Hik Bob-eri egurra. Besteataz, ni enkargatuko nauk

Egunen batean TTT-koek fitxatzen bagaituzte ere, igeriketan saio latzak egin ditugu:


Eta garrantzitsuena kirolari batentzat askotan ahaztu egiten zaiguna eta entrenamenduak egitea bezain garrantsitsuena dena, kaskabilloak ikutzea:




Beraz, deskantsu eta pretenporada ona egiteagatik, ez dadila izan. 
Josebak eta Unaiek Donostiako maratoia  dute begiz jota eta ziur naiz 3 orduetako marka jeistearen  helburua lortuko dutela. Nik berriz oraingoz ezer gutxi. Joko paraolinpikoetara joatea pentsatu nuen bainan hortarako ere ez naiz klasifikatu. Bide batez esan ze meritu duten kirolari hoiek!!! Ostiralean Unaiekin korrika saioa egin ondoren, bekainean ere agujetak dauzkat. Hilaren 15ean Salou aldera goaz lasterketa bat egitera eta ni botillero bezala egitera!!

Eta ahaztu baino lehen Zorionak Ixone eta Mikel-i! Gaur Marko Zelaia Karrera jaio da. Marco de Gasperiren oinordekoa???....ZORIONAK!!!

Ondo segi!




















miércoles, 29 de agosto de 2012

JOSEBA USABIAGA ezagutzen...erreza ez den arren



5 galdera …


1. Hasi berri dezuten proiektuari nola ekin diozu?
   - Ondo ekin diogu,ez ? Gazteak gera eta egingo deu,ez ?? Je.je,je. Hori bai, pixkat luze egingo zaigulakoan nago.

2. Nola ikusi duzu zure burua lehen lasterketan?
   -Ondo ikusi nuen. Azken hilabetean entrenamendu gutxi eginda, eta gaiñera azkar hasi ondoren…baina ondo. Bukatu nuen behintzat eta ea horrela jarraitzen degun.

3. Zer espero duzu irailean korri behar dezuten UTMCD lasterketaz?
   -Irailean…estrategi berdiña. Azkar hasi…”hay que dar la cara” !! je,je. Gaiñera Tarragonan izanda, esango dute..”zein da hau ???”. Oraingoz itxura ona dauka je,je. Luego reventon y a sufrir !!!. Hala ere, orain Alpetan km. batzuk sartu eta hematocrito batzuk hartzeko gogoz nago.

4. Donostiako maratoia izango al da urteko erronka nagusia?
   -Ba, ez dakit nagusiena, baiña gogoz hartuko dut. Maratoia da guztietan muskularki gogorrena…erritmo aldetik konstanteena…eta ea 3 ordutik jeisten deun. Zeren, zuk ere noizbait jeitsi beharko dezu, ez? Arroza pasako zaik bestela !! Baiña bai…irailaren 15etik aurrera, errepidera eta Berazubiko tartanera.

5. Datorren urteko lasterketei begira, zein duzu begiz jota?
   -Begiz jota ??? Apirilekoa (Bartzelonako Ultratraila) gustora egingo det…eta Chamonixekoa (tokatzen bazaigu behintzat) “ke no falte”. Aneto ere egin nahi det…eta Quebrantahuesos..eta…

…eta 20 bitxikeri.

1.- Uzturre ala Sietecaminos ? Uzturre…nola ez.
2.- Kulotea ala galtzamotzak ? Motzak, shorts horietakoak.
3.- Maratoia ala Ultramaratoiak ? Maratoiak.
4.- Norekin dituzu “pikerik” nagusienak ? Pikea sanoa noski. Mendian Ion Ubiderekin eta errepidean Iker          Sagastumerekin
5.- Zegama Aizkorri ala Goierriko 2 Haundiak ? Gohierriko 2 Haundiak, noski.
6.- Zure “petardazorik” haundiena ? Iaz Carros de Foc-ekoa itzela izan zen. Aurten G2H ko azken km.
7.- The North Face ala Salomon ? North Face. Salomon, kaka de la vaca!!
8.- Aitor Osa ala Walter Bezerra ? Imanol Goñi !! Walterri ere estima diot. Aitor Osa…s.c.
9.- 2012ko lasterketarik politena ? G2H…Camile…eta maratoia noski.
10.- Iñoiz itzuliko ez zaren lasterketa bat ? Oraindik ez dut horrelakorik topatu
11.- Kafesnea edo Cola Cao ? Cola Cao goizero…eta askotan iluntzean ere bai.
12.- Sagardoa edo ardoa ? Umm, sagardoa agian.
13.- Txokolatea edo helatua ? Garaian garaikoa. Urte guztian zehar…txokolatea eta asko. Udaran helatua. Hala ere aukeratzekotan…txokolatea.
14.- Mendia edo hondartza ? Galdera al da? Hondartzak alergia ematen dit !!
15.- Parrandarako zerbeza edo kalimotxoa ? Beti zerbeza.
16.- Haragia edo arraina ? Haragia nahiago.
17.- Sagardotegia edo jatetxea ? Eozein. Hala ere azkenaldian señorito xamarra bihurtuz…jatetxea.
18.- Parrandarako leku bat ? Tolosako Arostegieta kalea.
19.- Julio Iglesias edo Camela ? Publiko ein behar dezu ? Me va…me va…me va.
20.- Hil arte bizi edo Erreleboa? Ez dakizu ze gustora egingo ditudan iraileko Erreleboak !! Bestean ere ederki pasatzen degu. Kalitatez., Hil arte bizi.

Ondo izan .