lunes, 5 de noviembre de 2012

Maratoia iritsi da, iritsi da maratoia...

     Bai, azkenean iritsi dira maratoi aurreko asteak. Errepideak jendez gainezka ikusten diren asteak dira hauek. Gehienak, Behobia-Donostia lasterketa famatua dute buruan. Baiña guk ez...Guk maratoia dugu begiz jota. Benetan aste politak izaten dira, maratoi aurreko azkeneko asteak. Entrenamendu exijente eta gogorrenak izateaz aparte, gauza asko kontu behar izaten dira. Entrenamenduaz haratago, gaixotasunak eta lesioak ekidin beharreko egunak izaten dira. Ez da lehena izango, lau hilabetetan entrenatzen ibili eta gero katarro kaxkar batek edo lesio txoro batek etxean uzten duena...ez ta azkena ere.
     Nik benetan gogoko dut maratoia. Pentsatzen jarrita, hau izango da gutxi gora-behera egingo dudan (ezer txarrik ez dala) hogeigarrena edo. Donostian 14 edo .Benetan gogoan dut lehenengoa. Hartan Iñaki Etxeberria, Juani Urrutia eta Gorka Bueno andoaindarrak nituen maratoi kide. Jende guztiak berdiña esaten zidan aurreko egunetan, ikusiko duk 35 garrenera iristean, ondo edan zak, lasai hartu, hire erritmora joan etab...Hura izan zen lehena eta 3 ordu eta 29 minututan bete nuen. Helmuga pasa eta gero, zin egin nuen ez nuela gehiago besterik egingo...bazkarirarte!!. Aurreneko sagardo tragoekin batera, hurrengo urtekoa prestatzen hasiak giñen. Gizonak...Gogoan ditut hurrengo egunak, pauso bat emateko ere beste hankari "permisoa" eskatu behar...a ze miña hanketan !!!!. Geroztik, Donostiako maratoia lasterketa gogokoena izan da niretzat.Beste 13 gehiago egin arte. Tartean Paris (Iñosken Mujika eta gure neskalagunekin pasatako 4 egunak), Erroma ( Joseba Collantes eta Gorka Buenorekin , a ze pasta ta pizza jatea 5 egunetan !!!) eta Bartzelona ( Anartz Egimendia, lankidearekin pasatako astebukaera dotorea). Eta berriro ere hemen gera...

Jon Ubide-Unai Ugartemendia-Joseba Usabiaga


     Gustora nabil entrenamenduetan, Iñaki Arratibel medikuak jarritako entrenamenduak zorrotz betetzen. Banuen gogoa (gezurra badirudi ere, inoiz ez nuen entrenamendu planik segi) zerbait tajuz egitekoa. Maratoia prestatzeko denbora gutxi izan arren ( bi hilabete eskas), entrenamenduak serio hartu ditut. Azkeneko bi urtetan serieak egin gabe egon eta gero, berriro ere Berazubiko pista gustora hartu dut. Entrenaldi gehienak bakarrik egin ditudan arren, benetan gustora ibili naiz Beñat Sarasola eta Tximistak lagundutako egunetan.
     Atzo izan zen, azken entrenaldi luzea . Goizean Joseba hartu eta Donostiara abiatu giñen, Aitor Lopez Rekarte lagunarekin 25-28 km. egiteko asmoz. Oso gustora amaitu ez genuen arren (aurreko eguneko serieak freskotasuna kendu zigutelako) entrenaldi polita egin genuen Aitor eta Jon Mikelekin. Hauek bai ondo daudela. 3 ordutik jeitsi nahi dute, eta ziur naiz lortuko dutela. Gu ere saiatuko gara.
     Proiektuari dagokionez, hau izango da 2012 urteko azken proba. Pena da, oraindik hirurak batera probarik bukatu ez izana. Ea oraingoan behintzat, Pradesen baiño itxura hobea ematen dugun ja,ja,ja. Eskumiñak hemendik Jon Ubide lagunari, beste behin ere ezin izango duelako irteera marran egon. Besterik gabe, azaroaren 25ean irteeran izango garelakoan. Agur.

                                                 Unai Ugartemendia

1 comentario: