miércoles, 27 de junio de 2012

E.P.O az kokoteraiño !!!!

     Gaur gure proiektu txikiaz hitzegiteko asmoa nuen. Izango dira hilabete pare bat, proiektua martxan jarri genuela. Hasera batean, gogor xamarra zela iruditu arren,aurrera egitea pentsatu genuen. Horretarako entrenatzen hasiak izan arren, saio luzeagoak planifikatzen hasi giñen. Lehengo urteko eskarmentuarekin, entrenaldi luzeagoak eta erritmo bajuagoan egiteko asmoarekin. Hasi bezain pronto, gure "atxake" guztiak bistaratu ziren. Ionek bizkarreko miña, Josebak zuntz haustura bat eta Unaiek belauna eta beste zuntz haustura txiki bat. Ba gaur, ekainak 27, hau da gure itxura. Hala ere, hirurak irteeran izango garelakoan gaude. Horren dudarik ez izan !! Hurrengo astean, izango degu berri gehiago.
     Baiña gaurkoan, beste kontu batetaz hitz egin beharra dugu. Igandean bete ziren 12 urte, lehenengo mendi-lasterketa korri nuela. Bai, iada 12 urte !! San Juan egun bat zen, eta Andoaingo beste bi artixtekin (Xabier Lasa eta Klaudio Rezola lagunak), Vielha-Mulleres-Vielha lasterketan izenemana genuen. Hasteko 42 kmtako lasterketa. Gu, goizean Axeri Dantzan atera, parranda pixkat egin eta gaueko 10 etan, Vielhara abiatu giñen,Klaudioren laneko kamioi batean.Vielhara goizeko hiruretan iritxi, lau ordu lo egin (zerbait esatearren) eta irteerara abiatu giñen. Bertan Juan Mari Garin korrikalari Alegiarra ikusi eta hitz batzuk egin genituen berarekin.
    -Egunon Juan Mari !
    -Berdin. Ze atzo etorrita?
    -Atzo ? Ez dituk bost ordu iritxi garela ta. Ta hi ?
    -Nik hiru egun daramatzat zirkuituan barrena. Kriston elurra zeok goikaldean.
    -Bueno,bueno. Iada bueltarik etzeok.Zorte on.
   Orduan ikusi nuen lehen mendi tranpa. Lasterketa hasi eta, Juan Mari lehena zioan, Jacako Apilluelorekin batera. Gorantza hasi zirenean, Juan Marik bi minutuko aldea ateratzen zion, elurraren muga hasi zen arte. Orduan jendearen artetik Apilluelori, bere lagun batek bi makil eman eta Juan Mari azkar harrapatu zuen, elurra belaunetaraiño iristen zen tartean. Hortik aurrera ezin zuen, bat bixi-bixi ta bestea ia zutik ezin mantenduz. Lasterketa Apilluelok irabazi zuen eta nahiz eta Juan Marik errekurtsoa jarri (lasterketan eraman behar zen guztia, irteeran erakutsi beharra zegoen) iada ez zen bueltarik izan. Horrela hasi nuen nire mendi-lasterketen ibilbidea !! Iada tranpa usaiean. Lehenengoa....
   Lehengo astean atera zen berria. Arratzuko mendi lasterketan, antidoping kontrolean, sei pertsonetatik (lau mutil eta bi neska) hiruk positibo eman zuten. Egia esan, ez ninduen harriduraz hartu. Bazen susmoa aspaldidanik eta azkenean bete egin da. Ni beti, mendi-lasterketen garbitasunaz arro, ta beste batzuk bitartean, dena zerritzen !! Esaten zidan lagun batek.
    -Lasai Unai, mendira ere iritsiko dek eta. Zenbat arrazoi ...EPO a mendi lasterketatan??? Baña nola ?? Laurehun edo bostehun euro irabazteko?...Bigarren tranpa...
   Nik iritzi garbi bat daukat. Harrapatu dituztenak, ordaindu dezateala. Itzuli dezatela lasterketatan irabazitako diru guztia, eta bete dezatela jarritako zigorra. USTELAK...
   Beno,gehiago berotu baño leheno...onak izan zaitezte.

martes, 5 de junio de 2012

PROYECTO GUTXIENEZ 42

Proiektu honek 2012-2013 an zehar 7 ultratrail egitean datza. Grafikoan azaltzen den bezala, Katalunia, Euskal Herria, Alpeak eta  beste zenbait tokitan izango ziren egin beharreko lasterketak.Hori bai, danak 42 km tik gora.


El proyecto cosiste en realizar 7 ultratrails entre el 2012-2013.Como aparece en el gráfico estas carreras se realizarán en Cataluña, Pais Vasco, Alpes y en otros lugares.Eso si, todos por encima de 42 kilometros!!