lunes, 26 de noviembre de 2012

MARATOIA-2012. Solo voy con mi pena, sola va mí condena...

                              ...halaxe joan nintzen atzo goizean 3 ordu, 13 minutu eta 40 segundutan.




     Goizeko 6,45 etan iratzargailuak jo du. Lehiotik lehen begirada bota eta euria. Ño, etzegok gaixki !! Maratoia izango da lasterketa bakarra, ni ohetik salto batean jeikitzen nauena. Badu zerbait maratoiak nigan, beste lasterketek ez dutena. Aurreko egunetik prestatuak nituen kulotea, kamixeta, galtzerdiak eta zapatillak jantzi eta sukaldera gosaltzera. Sei bimbo zati, nocilla, zerealak, bi yoghurt eta bi kafe huts. Biderako litroko ur botila hartu, bi maletak osatu eta banoa Donostia aldera.
Lo mejor de cada casa...Joseba e Imanol
     Goizeko 7,25 etan gelditua nintzen, Donostiara Joseba eta Ion lagunarekin joateko. Azken momentuan Imanol Herrero getariarra ( El Conquistador del Fin del Mundo) elkartu zitzaigun. Mutil jatorra, alaia eta egonezina. A ze bi kotxeko atzeko partean !! Bidean par batzuk egin ondoren, Donostiara iritsi giñen. Ionek Anoeta inguruan utzi ondoren, estadiora abiatu ginen euri artean. Nahiko goiz heldu giñenez, lasai hartu genituen azken prestakuntzak, batek ezezik. Horixe zen eziñegona !! Bitartean Imanolekin solasalditxo bat izan eta zenbat egiteko asmoa zuen galdetu ondoren, berak 2,45 egiteko prestakuntza egin zuela eta dena ondo joan ezkero, hortxe ibili behar zuela. Baita asmatu ere...Bitartean Joseba han zebilen, hona eta hara. Maletak utzi eta kanpora, beldurraren azken pixarraka botatzera.
     Berotzen hasi orduko jende ezaguna ikusten hasi giñen, Tolosako kuadrilla (tartean Dabid Etxabe, Xabi Karrera eta Mikel Zabala), Gorka Bueno andoaindarra bere koñatuarekin etab. Irteera gunera sartu ondoren,  hantxe topatu nituen Unai Arrieta anoetarra eta Aitor Zaldua billabonatarra. Unairekin hitz batzuk egin ondoren, berarekin joatea gauza ona izango zela pentsatu nuen. Banekien oso ondo zegoela (gero ederki demostratu zuen bezela), eta laguntza handia izango zela niretzat, erritmoa oso gutxik bezala eramaten duelako. Iñozo halakoa ni...
     Konturatzerako 10, 9, 8....eta pum!!! Irteera eman zaio. Lasai hartu, lasai hartu, errepikatzen nion neure buruari. Ondoan Unai nuen eta horrek segurtasuna ematen zidan. Lehen kilometroa begiratu eta ..4-05 !!! Orduan Josebak asko erabiltzen duen esaera bat etorri zitzaidan burura. "El que empieza como caballo andaluz...acaba como burro manchego ". Pixkat erritmoa jeitsi, lekua hartu eta lehen sei kilometroak gustora egin nituen. Ordurako Unai bistatik galdua nuen arren gustora nindoan. Halako batean atzetik Iker Etxeberria eta Felix Belaunzaran, "Zipi-Zape"tolosarrak gerturatu zitzaizkidan.
     -Eunon Unai. Dena ondo?
     -Oraingoz bai. Gustora niek...ea horrela bukatzen diagun. Ez huen seiñale txarra izango !!!
Errez zihoazen. Ikerren erreztasunak izutu ere egin ninduen. Banekien hiru ordutik jeisteko asmoa zutela eta hauekin joatea erabaki nuen. Felixek aurreko urtean jeistea lortu zuen arren, Ikerrek jeisteko aukera guztiak zituen. Oso azkar pasa zitzaizkidan km.ak hauen ondoan. Beraien umoreak asko balio du maratoi batean. Hamargarren kilometroa pasa genuela konturatu ere ez nintzen egin, bitartean anoa postu guztietan ura edaten saiatzen ari nintzen. Eta horrela iritsi giñen zorigaiztoko 15. kilometrora. Bertan anoa postu bat zegoen eta ura hartu baño lehen eman nuen azken pausuan...CRACK !! . Ezkerreko atzeko bikia zen berriro ere. Jostorratz bat sartu bailidaten bezala sentitu nuen. Behobiako egunean ere eman zidan arren, 15 minuturen baitan pasa zitzaidan eta bukatzeko ez nuen beste munduko arazorik izan. Baina Behobia ez da maratoia...Momentu batez urduri jarri nintzen. Bertan tragoa edan, arnasa pixkat errekuperatu eta azkar batean pasako zenaren esperantzan jarraitu nuen. Baina miña ez zen joaten... Unibertsitateko luzean sartu nintzenean, bukaeran Iñigo Apalategi eta Mikel Uralde kuadrillakideak ikusi nituen. Momentu batez, miña joan izan bailitzait bezala sentitu nuen. Igarako bueta egin eta Donostia erdigunera abiatu nintzen momentuan, berriro azaldu zen. Hala ere maratoi-erdia pasa, ordularia begiratu eta 1,30 markatzen zuen. Baina oraingo ziztada ez zen Behobiakoa...Halako batean Ion laguna bizikletarekin hurbildu eta zera:
     -Zemuz Unai ?
     -Xixko eginda Ion. Gemeloa txikitu diat.
     -Lasai Unai. Ea Reflex pixka bat lortzen diadan.
Arrastoak
Baiña Ion ez zen agertu 25. kilometrorarte. Tristea dirudien arren, ez zegoen Reflex poterik iñon. Iritsi zenean, potea hartu eta ezkerreko bikian ustu nuen. Ederki eskertu nuen bi minutuan utzi zidan "anestesia". Baina ordurako miña oso gogorra zen. Iada ez nekien pausoa ere nola bota, era guztietara miña egiten zidan. Erretiratzea ere pentsatu nuen, baiña ez zen erretiratzeko eguna, hainbeste denbora itxaron nuen eguna izanik. 30. kilometroan bigarren aldiz gelditu behar izan nuen, bertan Xabier Olazagirre herritarra ikusi nuen. Poltsikoan neraman gel bat hartu, Xabierri ur tragoa lapurtu eta jarraitzeari ekin nion. Kontxako luzea, iñoiz baino luzeagoa egin zitzaidan, baña segi beharra zegoen...ez zen erretiratzeko eguna. 32. kilometroan zai nuen Mikel Uralde kuadrillakidea. Benetako poza hartu nuen ikusi nuenean, pentsatuz beste batekin joatean, nire oiñazeak pasako zirela.
     -Zemuz Unai ?
     -Txiki-txiki eginda nagok, Mikel.
     -(Mikelen ixilunea).Eutsi Unai. Lasai hartu, eztek asko geratzen eta !!
Baina ez zen horrela izan. Igarako joana hala moduz egin  nuen Mikelen animoak tarteko zirela (erantzunik gabekoak), berriz ere gelditu, ur trago bat eta bueltakoari ekin nion. Orduan konturatzen hasi nintzen lesioa areagotzen ari nintzela. Iada ez nuen sentitzen. Belaunak eta txorkatillak ere min egiten zidaten. Baina ez zen erretiratzeko eguna...Behin Antiguoko tunela pasa eta Kontxako luzean sartu nintzenean, asko ez zela gelditzen eta bukatu beharra zegoela pentsatu nuen. Hortzak estutu, hanka hala moduan lurrera bota eta helmugan pentsatzen jarri nintzen. San Martineko kalea utzi eta Anoetarako bidean jende andana zegoen eta jendearen animoengatik miña gutxiagotu egin zitzaidanaren ustea nuen. Azken kilometrotan Tolosako Triatloilarikoen (hauek segituan konturatu ziren nire sufrimentuaz) animo eta andoaindar batzuen ohiuekin sartu nintzen.
Agur eta ohore
     Iada lortua zegoen. Mikel lagunari eskerrak eman ondoren, azken kilometroan sartu nintzen. Denborak ez zuen axola. Beste maratoi bat betea nuen. Eta gaiñera, uztailaren azken egunetan jaso nuen berri txarrari, amaiera emateko aukera izango nuen, omenaldi xume modura. Ez zen nik amestu nuen bukaera, baiña horrela beharko zuen iada. Hire ohoretan KATTO !!!
   

     P.D. Horrelaxe joan da proiektuko hirugarren proba, errepidean genuen bakarra. Eta jendea agurtzeko garaia ere bada. Batenbat ahazten bazait barkatu eta besteei eskerrak eman. Gurasoei, etxeko hiru printzesei, Joseba eta Ion proiektukideei (Zorionak benetan Joseba !!!) Iñigo ta Mikel kuadrillakoei ( beti hor agertzen zeate), Iñaki Arratibel (zenbat lan daukaken aurretik), Unai Arrieta (Zorionak benetan), laguntzaileei (Onddo ta Punto, Rotulan, Apalategi Kirolak, Ferreteria Oria), Gorka Bueno (ea berriz ere maratoiren bat egiten diagun) azken egunetan animoak ematen ibili zaretenoi ( Maitane, Alatzne, Luixito, Luis Lasa, Unai LasaRodri, Xatonio, Xabi Lasa etab)

















   

miércoles, 21 de noviembre de 2012

4...3...2...1 ta maratoia

     Asteazkena, azaroak 21 da. Gaur justu lau egun gelditzen dira maratoirako, eta gaur egin dugu fundamentuzko azken entrenaldia. Arratseko 3,30 tan Berazubiko tartanean ginen Unai Arrieta, Joseba eta hirurok. Nik ordulaurdeneko korrika lasai baten ondoren, 4000 metrotako serie bat egin det. Gustora, sentsazio onekin eta gehiago egingo nukeenaren sentsazioarekin. Baiña gehiagorik ez egitea erabaki det.
     Azkeneko bi asteetan bikietako arazo batzuk pasa ostean, nahiko nuela erabaki dut. Iada dena eginda dago, bertan utzi ditut beste serie bat egiten , Unai eta Joseba. Hauek bai, ederki daude iganderako !! Biak ere nahiko errez jeitsiko dute hiru ordutako muga, nik ordea...nahiko lan. Entrenatzen gustora ibili naiz, bai, baña oraindik nahiko justu ikusten dut neure burua. Hala ere saiatu faltik ez dut izango. Iganderako nahiko fresko emana dago eta hori gustura hartuko dugu, bertaratuko garen 3000 korrikalariak.
     Joseba ere ikaragarri ondo dago. Bere lesio fantasma igaro ondoren, fresko eta gogoarekin. Gainera, betiko legez bere espektakulua ematen saiatuko da...disfraz eta guzti. Beste behin, gurekin egongo ez dena Jon da. Aldi batean lasterketa kontuak albo batera uzteko gomendatu dio fisioak. Hemendik behintzat animoak eman besterik ez eta esan, bizikleta hartu eta nire ondoan joan beharko duela. Beharko ditugu bai haren animoak...
Ea igandean aurpegi berdiña dugun
     Igandea, lagun bati omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu nahi det. Gurekin ez egon arren, bere indarra alboan izango dudanaren sensazioaz nago.

Beno ba, iganderako zortea botea dago eta ea bertan ikusten garen.Ondo izan.

                                           Unai Ugartemendia

domingo, 18 de noviembre de 2012

APUSTUAK IRABAZTEKO DIRA

Asteburua amaitzear da eta nola gainera.Iaz bezala babarrun festari gogoz ekin genion eta iaz bezala berandu, edo goiz segun como se mire, bukatu genuen,iaz konpaini hobean...
Ordubeteko loa eta gero iratzargailuak jo eta berriro kalera, babarrun txapelketa antolatzen dugu eta mikronofoari eman beharra zitzaion(urtez urte astakeri handiagok botaz,...)
Orain gaueko hamarrak eta etxera iritsi berriak ,pott eginda, zera diot:
Atzo burua deskonektatzeko beharra ikusi nuen, goizeko azken entrenamendu oso on bat egin eta gero.
Agian gehiegi deskonektatu nuen.Gehiegi disfrutatu nuen, eta desfase puntu batera iritsi ginen.
Gauza bat da normalean egiten duzuna egitea, hau da, zerbeza batzuk lagun giroan hartzea,...orain, .....erretzea, dexente atzoko kasuan, asmatikoa izanda, eta 5-6 txupito edatea ez dago nere errutina barruan eta hori antzematen da, eta asko.
Nere birtuterik aipagarrienetako bat memoria ona izatea da.Onegia batzutan.Baina atzokoan neuronak nekatu egin zitzaizkidan eta goizeko 2 tatik aurrera izandako konbersazioetaz enaiz akordatzen.Ezta batere.Gaur arratsaldean 2-3 pertsonekin egin dut topo, eta atzo beraiekin izandako konbersazio pare bat gogorarazi didate.Enintzen akordatzen. Eta beste gauza askotaz ere ez.
Baina akordatzen naizenez ere bada.
TTT ko kide batzuekin izandako konbersazio batzuez akordatzen naiz, elkarren desafioaz, eta afari baten gonbidapenaz, eta ekaina erdialdean egingo duten erronkaren parte hartzeaz, eta zenbait apustu txikiez.
Apustuak irabazteko dira.Bestela ez dira botatzen, eta ez dira onartzen(oso heavyk ez badira behintzat)
Eta iganderako pare bat apustu polit egin nituen.Eta noski burutuko ditut.Egingo ditut.Eta ea batenbat irabazten dudan.Biak irabaziko ditudan errezeloa dauket.
Astea aje ederrarekin hasiko dugu, baina biharko izerdiekin ahaztuko geratuko dira asteburuko desfaseak, eta bai, zaindu egingo naiz.Ondo jango dut, ondo edango det, eta agian zeozer estiratuko dut.
Baina igandeko apustuak....jiii......tira,.....bizitza ondo pasatzeko da, eta ondo pasako dugu.Rekuerdo polita eman nahi dut igandekoatik.
Ez da asko geratzen.Eta katarrorik edo azken orduko inzidenterik gertatzen ez bada salidan izango naiz.
Hanka gaur piskat minduta dauket, agian atzoko dantza eta saltoengatik,....baina ez dit gehiegi ardura.Aste hontan goizetan kojeatzeari utzi diot.
Bueno ba, hauexek dira nere azken sensazioak.Nobedadeak ezean ez dut hurrengo astelenarte idatziko.
Karreran sartu beharra dago.Perfila ondo ikasi beharra dago(jiiiiii), ......
Igandean 3 orduko liebrearen inguruan, piskat aurretik, ibiltzeko intentzioa dauket.4:05-4:10 erritmoan.
Denen babesa eskertuko dut.Denei kasu egiten saiatuko naiz.
Ze gogok ditudan igandea iristeko, benetan.
Ondo izan.
Joseba

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Badu zerbait BEHOBIA-DONOSTIA lasterketak...

Maria Luisa Irizar (1964) andoaindarra
     Bai, niretzat ere bai. Lehengo igandean nire hamabigarren Behobia-Donostia lasterketa korri nuen. Txikitatik izan nuen lasterketa honen berri. Andoaiñen bizi nintzenean eta zortzi urte nituelarik, etxe aurrean izaten nuen entrenaldi luze eta gogorrak egiten Maria Luisa Irizar, "Garro" baserriko alaba. Oso neska ariña zen garai haietan eta gogoan izaten nuen, behin udara bukatzear zenean, gauero nola azaltzen zen gure baserri aurretik bere korrikaldia egitera. Oso gazterik hasitako korrikalaria zen eta esan behar, bere garaiean, aita ere oso korrikalari ona izan zela. Maria Luisak bere gain du oraindik, Behobia gehien irabazi dituen emakumearen errekorra. Denera sei ditu eta esan behar bere lehenengoa...¡¡¡19 urterekin !!! irabazi zuela. Zuek orain, imajinatzen al dezute iñor, 19 urterekin Behobia bat irabazten? Nik behintzat ez....Geroztik, beste bost ere irabazi zituen. 
Juan Mari Garin (1958) zizurkildarra
     Behobiako beste izen propioa Juan Mari Garin korrikalari zizurkildarra da. Gogoan dut behin Alegiko menditan korrika nenbilela, nola kruzatu giñen lehenengoz. Ni aldapa gora nindoan eta bera berriz, ordekan serie batzuk egiten ari zen. Aspalditik ezagutzen genuen arren, iñoiz ez nuen berarekin bakarrik hitzegiteko aukerarik izan. Halako batean, berak bota zuen lehen hitza.
     - Ze, izerdi pixkat ateratzen?
     -Bai, hala modun. Hi ze, serie batzuk egiten ala?
     -Bai, igandean Berako mendi-lasterketan ateratzen nauk eta, hementxe txispa pixkat hartzen. Ze hoa urruti?
     - Ez, beste bost minutu aurrera eta herrira jeitsiko nauk bueltan.
     -Ondo zeok, hirekin joango nauk.
Geroztik hamaika entrenaldi egiñak gara batera, nahiz eta aspaldian ez garen asko elkartu. Niretzat beti izan da erreferente haundi bat, eta oso arraroa egiten zait oraindik ere  berarekin entrenaldiak tartekatzea. Zenbat istori kontatu ote dizkit Behobiari buruz (esan beharrik ez dago, berak kontatzen zizkidan bitartean, nik arnasarekin arazo larriak izaten nituela). Berak ere hiru Behobia irabaziak ditu, eta lehenengoa...¡¡¡ 22 urterekin!!! Iñork imajinatzen al du orain, Behobia bat 22 urterekin irabazten? Nik behintzat ez...
     Nik Behobia-Donostia lasterketa beti izan dut gogoko. Gogoan dut, lehenengo aldian pasa nituen nerbioak. Oso gutxi ibilia joan nintzen eta oso gogorra egin zitzaidan. Handik aurrera, entrenatuta joan behar zela konturatu nintzen. Oso lasterketa gogorra ez izan arren, badu bere zailtasuna. Urte askotan zehar, maratoiarekin batera, hau izaten zen korri egitera joateko aitzaki nagusia. Andoaingo kiroldegian gelditu eta azaltzen zirenekin, Urnieta aldeko bidea hartu eta han egiten genuen gure ordubeteko saioa. Oraindik gogoan izango dute Mikel Rodriguez, Iker Irulegi, Gorka Bueno, Juani Urrutia etabarrek.
     Igandekorako gogotsu nengoen. Esana nion Mikel Uralde kuadrillakideari berarekin egingo nuela, ahal nuen moduan. Orain hiru urte ere, berarekin osatu nuen eta geroztik arantza txiki bat sartua zuen. Saiatu giñen arren, ezin izan genuen bere 1:30 eko denbora jeitsi.
     Baiña aurten hobeto zegoen. Iñaki Arratibelen entrenaldiei kasu egin eta gero, oso gustora entrenatzen ari zela esana zidan eta saiatu behintzat, saiatuko zela. Goizeko 7:45 etan gelditua nintzen Beñat Sarasola lagunarekin etxe azpian. Ni, 7 tan jeiki eta 7:15 etarako beheko gozotegian nintzen kafesne ta bi napolitana jateko asmoarekin. Bapo gosaldu ondoren, trenera. Bertara, Iñigo Aseginolaza tolosarra ere agertu zen.
     -Eunon Iñigo !! Hi ere hemen al haiz.
     -Bai motel, aurten behintzat ez nauk erretzen azaldu. Zerbait mejoratu diau urte batetik bestera. Gaiñera, lagun baten dortsalarekin atera behar diat eta ezingo diagu leku txarrean utzi...
     Behin trena hartu eta beste lagunak herri ezberdiñetan montatzen joan ziren. Besteak beste Unai Arrieta anoetarra, Gorka Bueno andoaindarra eta hernanin berriz Mikel. Bidean parre batzuk bota ondotik, iritsi giñen Iruna. Bertan autobusa hartu eta Behobiara. Momentu horretan euria gogotik hasi zen, xira jarri eta euripean joan giñen irteeraraino. Irteeran maletak kamioiean sartu, txokolate pixka bat jan eta kafe bat hartzera joan giñen. Kafea hartu ondoren, bertan dagoen gasolindegi azpian sartu eta pasa genuen hurrengo orduerdia. 
     Hamar minutu falta zirela, Beñatetaz agurtu eta berotzera abiatu giñen Mikel eta biok. Oiñak eta eskuak, bustiak izateaz aparte, hoztuak nituen. Errotondari buelta pare bat eman eta abiatu giñen irteerako kajoira. Konturatzerako, 10 , 9 , 8..3 , 2 eta 1. Pum !!!
     Ederki kosta zitzaidan berotan sartzen !! Intentzioa, kma. 4.30eta egitea zen, baina esana nion Mikeli, 1:30 tik jeisteko azkarrago ibili behar izaten dela ordekan, gero bi aldapatan galduko dugun denbora kontutan hartu behar baita. Lehenengo 7 kmak 4.15 erritmoan errez egin genituen, Gaintxurisketa azpiraiño. Berau ere, nahiko erritmo altuan igo genuen. Lezoko gorabeheratan ere ondo moldatu giñen. Mikel, oso ondo ikusten nuen eta ni ere gustora nindoan. Pasaiako portura, konturatzerako iritsi giñen. Bertan azken ur tragoa edan eta bukaeraino hortzak estutu beharra zegoen. Erritmoa ederra zen, eta orduan konturatu nintzen 1:25 eta 1:27 artean ibiliko giñela. Portua utzi ondoren, Mirakruz azpian giñen. Bertan kuadrillako Edu agurtu ondoren, ekin genion aldapari. Berez ez da aldapa hastuna, baiña aurretik doazen km.ak kontutan harturik gogorra egiten da.
     -Eutsi Mikel, hortxe diagu bukaera eta !!! Eurre !!!
Mikelek erantzun ere ez. Aldapan minutu bat besterik ez genuen galdu. Erritmoa ona zen eta beheruntz abiatu giñen. Azken km.ak luze egiten dira. Badirudi hortxe dagoela, baiña beste hiru km. gelditzen dira helmugaraiño. Erlojuari begiradatxo bat bota ondoren, sartu giñen Boulevarreko luzean. Izugarriztako jende andana ikusten zen eta azken metroetan, jendeak eramaten zaituenaren sentsazioa izaten da. Azkenean, 1:26,13 denboran sartu giñen. Mikelen errekorrari, bost minutu jan genizkion. Bien arteko besarkada baten ondoren, zoriondu giñen. Helmugako momentuak bereziak izaten dira. Bertan, bidean izandako gauzetaz gogoratzen zara eta Mikelek ere bere momentua izan zuen. Azken hiru urtetako gertakariak burura etorri eta emozioak gain hartu zuen. Ni, ondoan ixilik aurrera. Nik ere banekien, zer zen hori. Benetan poztu nintzen Mikeletaz. ZORIONAK !!!
Mikelekin helmugan
     Eta orain zer? Ba maratoia, hemendik hamar egunetara. Hori beste kontu bat izango da. Ea, irteeran behintzat egoteko aukera dudan...eta ahal bada parrezka amaieran. Etzan seiñale txarra izango...Orain dela gutxi galdu dudan lagun batentzat, omenaldirik onena izango bait nuen.

                                                 Unai Ugartemendia.

domingo, 11 de noviembre de 2012

NERE BEHOBIA.KANPOTIK.

13 Behobia egin ditut dagoeneko.Azkeneko 11k segidan. Baina aurten kale egin det.Nahiz eta nere kuadrillakok "(una makina...le da al txupito cosa fina) pabelloia altu utzi didan eta 1:25 egin duen.
Gaueko 3 ak zirela eta tabernatan Nosa-nosa dantzatzen ari nintzela etxerako bidea hartu behar nuela pentsatu nuen. Etxeratu eta 7 ak zirela PI-PI PIPI Whasappak!!!
Zein ote??
Iker Sagastume: Tu....ke no encuentro el chip y el dorsal. k hago???
ni:Pues buscalo!!!!
Iker Sagastume: he mirado en todos los sitios y no encuentro!!!

Tira ba.Jeiki.Telefonoa hartu eta kontaktuen lista hartu nuen.Kirolprobakera lehenik(barkatu Lander 7 tan deitzeagatik) , gero organizaziori eta azkenean akordio batera iritsi ginen.Emailez bidaliko diogu eginiko denbora eta haiek gutaz fidatuko dira( no saben con k gente estan hablando,...la mafia y Sagas todo uno!)
Igande goiza zen eta beste arazoa bere lagunetako baten dorsal berdea fotokopiatzeko nun??(jaulara sartzeko dorsala eta txipa erakutsi behar dira berez)
Arrebari deitu nion Tenerifera(ze ondo bizi den) eta bere etxera joateko esan zidan.8 ak zirela bere etxera joan eta dorsal berde polit bat fotokopiatu genuen.Etxean neukan txip zahar bat eman nion "jaula"ra sartzeko.
Problema resuelto.Se fue mas contento ke unas castañuelas.
Ni: Gutxienez ondo intzak!!
Iker: Te debo una cena.

8:30 ak zirela gosaldu,.....txakurra paseatu eta trenera.Eta handik Donostira.Helmugara,Inbidi galantak pasa nituen.Hor egon nahi nuen.Jendeak kriston denborak egiten eta ni kale bazterrean!!!
Euria gogor hasi eta handik ospa egin nuen.Lagunak iritsi ziren ondoren.mMikel, Unai eta Iñigo.Handik
Mikelek lan egiten duen irratira joan ginen, Herri Irratira, eta gerobusera.Hernanira.Bidean 2x1 euro jartzen zuen kartel handi bat ikusi nuen.4 donus erosi genituen 2 euroren truke.Behobia egin ez eta bazkaldu aurretik txokolate dexente de donus batzuk barrura!!Earki.Gero bazkaltzera, Urnietara.Bapo bazkaltzera.
Handik bueltan Tolosan geratu eta beste trago batzuk hartu, Behobiano batzukin hitzegin, eta etxera.

Horrelakoetan zera konturatzen zara.Zita inportanteetan ateratzen ez dena inor ez dela ematen duela.Etzara inor.Etzara atera eta Behobiako denborak markatzen du urteko balantzea.Zergatik??
Baina hala da.Eta hala onartu beharrean nago.Kale egin dut.Enaiz atera eta onartzen dut.
Baina erabaki zuzena hartu dudala uste dut.Hanka ez dut ondo,gaur min piskatekin nabil.
Atzo 28 km egin nituen, danak 400 metroko pista batean bueltaka, horietako 23 km bixi bixi. Min handirik ez dit egiten korrika, baina gero bai.Eta hurrengo egunean ere bai.
Bi astetan maratoia egin nahi dut.3 ordtutik jeitsi nahi dut.
Baina hankak konfidantza ez dit ematen.Ea bi aste hauetan nola eboluzionatzen duen.
Baina agian bezperan 3-4 zerbeza hartuta joango naiz etxera, ze agian patentatu beharreko formula da.
Gero eta gehiago zaindu, gero eta gehiago rallatzen zara.Orain, zerbeza batzuk edan, edo ardo batzuk , eta burua lasai baduzu......buruak hankek baino lan gehiago egiten dute.Baina oso zaila da lasaitaun egoera hori bilatzea.
Saiatu gara lasaitzen.
Bidea motza da.Gutxi geratzen da eta iriti nahi dugu.
Iritsiko gara.
Ondo izan
Joseba

lunes, 5 de noviembre de 2012

Maratoia iritsi da, iritsi da maratoia...

     Bai, azkenean iritsi dira maratoi aurreko asteak. Errepideak jendez gainezka ikusten diren asteak dira hauek. Gehienak, Behobia-Donostia lasterketa famatua dute buruan. Baiña guk ez...Guk maratoia dugu begiz jota. Benetan aste politak izaten dira, maratoi aurreko azkeneko asteak. Entrenamendu exijente eta gogorrenak izateaz aparte, gauza asko kontu behar izaten dira. Entrenamenduaz haratago, gaixotasunak eta lesioak ekidin beharreko egunak izaten dira. Ez da lehena izango, lau hilabetetan entrenatzen ibili eta gero katarro kaxkar batek edo lesio txoro batek etxean uzten duena...ez ta azkena ere.
     Nik benetan gogoko dut maratoia. Pentsatzen jarrita, hau izango da gutxi gora-behera egingo dudan (ezer txarrik ez dala) hogeigarrena edo. Donostian 14 edo .Benetan gogoan dut lehenengoa. Hartan Iñaki Etxeberria, Juani Urrutia eta Gorka Bueno andoaindarrak nituen maratoi kide. Jende guztiak berdiña esaten zidan aurreko egunetan, ikusiko duk 35 garrenera iristean, ondo edan zak, lasai hartu, hire erritmora joan etab...Hura izan zen lehena eta 3 ordu eta 29 minututan bete nuen. Helmuga pasa eta gero, zin egin nuen ez nuela gehiago besterik egingo...bazkarirarte!!. Aurreneko sagardo tragoekin batera, hurrengo urtekoa prestatzen hasiak giñen. Gizonak...Gogoan ditut hurrengo egunak, pauso bat emateko ere beste hankari "permisoa" eskatu behar...a ze miña hanketan !!!!. Geroztik, Donostiako maratoia lasterketa gogokoena izan da niretzat.Beste 13 gehiago egin arte. Tartean Paris (Iñosken Mujika eta gure neskalagunekin pasatako 4 egunak), Erroma ( Joseba Collantes eta Gorka Buenorekin , a ze pasta ta pizza jatea 5 egunetan !!!) eta Bartzelona ( Anartz Egimendia, lankidearekin pasatako astebukaera dotorea). Eta berriro ere hemen gera...

Jon Ubide-Unai Ugartemendia-Joseba Usabiaga


     Gustora nabil entrenamenduetan, Iñaki Arratibel medikuak jarritako entrenamenduak zorrotz betetzen. Banuen gogoa (gezurra badirudi ere, inoiz ez nuen entrenamendu planik segi) zerbait tajuz egitekoa. Maratoia prestatzeko denbora gutxi izan arren ( bi hilabete eskas), entrenamenduak serio hartu ditut. Azkeneko bi urtetan serieak egin gabe egon eta gero, berriro ere Berazubiko pista gustora hartu dut. Entrenaldi gehienak bakarrik egin ditudan arren, benetan gustora ibili naiz Beñat Sarasola eta Tximistak lagundutako egunetan.
     Atzo izan zen, azken entrenaldi luzea . Goizean Joseba hartu eta Donostiara abiatu giñen, Aitor Lopez Rekarte lagunarekin 25-28 km. egiteko asmoz. Oso gustora amaitu ez genuen arren (aurreko eguneko serieak freskotasuna kendu zigutelako) entrenaldi polita egin genuen Aitor eta Jon Mikelekin. Hauek bai ondo daudela. 3 ordutik jeitsi nahi dute, eta ziur naiz lortuko dutela. Gu ere saiatuko gara.
     Proiektuari dagokionez, hau izango da 2012 urteko azken proba. Pena da, oraindik hirurak batera probarik bukatu ez izana. Ea oraingoan behintzat, Pradesen baiño itxura hobea ematen dugun ja,ja,ja. Eskumiñak hemendik Jon Ubide lagunari, beste behin ere ezin izango duelako irteera marran egon. Besterik gabe, azaroaren 25ean irteeran izango garelakoan. Agur.

                                                 Unai Ugartemendia