domingo, 18 de noviembre de 2012

APUSTUAK IRABAZTEKO DIRA

Asteburua amaitzear da eta nola gainera.Iaz bezala babarrun festari gogoz ekin genion eta iaz bezala berandu, edo goiz segun como se mire, bukatu genuen,iaz konpaini hobean...
Ordubeteko loa eta gero iratzargailuak jo eta berriro kalera, babarrun txapelketa antolatzen dugu eta mikronofoari eman beharra zitzaion(urtez urte astakeri handiagok botaz,...)
Orain gaueko hamarrak eta etxera iritsi berriak ,pott eginda, zera diot:
Atzo burua deskonektatzeko beharra ikusi nuen, goizeko azken entrenamendu oso on bat egin eta gero.
Agian gehiegi deskonektatu nuen.Gehiegi disfrutatu nuen, eta desfase puntu batera iritsi ginen.
Gauza bat da normalean egiten duzuna egitea, hau da, zerbeza batzuk lagun giroan hartzea,...orain, .....erretzea, dexente atzoko kasuan, asmatikoa izanda, eta 5-6 txupito edatea ez dago nere errutina barruan eta hori antzematen da, eta asko.
Nere birtuterik aipagarrienetako bat memoria ona izatea da.Onegia batzutan.Baina atzokoan neuronak nekatu egin zitzaizkidan eta goizeko 2 tatik aurrera izandako konbersazioetaz enaiz akordatzen.Ezta batere.Gaur arratsaldean 2-3 pertsonekin egin dut topo, eta atzo beraiekin izandako konbersazio pare bat gogorarazi didate.Enintzen akordatzen. Eta beste gauza askotaz ere ez.
Baina akordatzen naizenez ere bada.
TTT ko kide batzuekin izandako konbersazio batzuez akordatzen naiz, elkarren desafioaz, eta afari baten gonbidapenaz, eta ekaina erdialdean egingo duten erronkaren parte hartzeaz, eta zenbait apustu txikiez.
Apustuak irabazteko dira.Bestela ez dira botatzen, eta ez dira onartzen(oso heavyk ez badira behintzat)
Eta iganderako pare bat apustu polit egin nituen.Eta noski burutuko ditut.Egingo ditut.Eta ea batenbat irabazten dudan.Biak irabaziko ditudan errezeloa dauket.
Astea aje ederrarekin hasiko dugu, baina biharko izerdiekin ahaztuko geratuko dira asteburuko desfaseak, eta bai, zaindu egingo naiz.Ondo jango dut, ondo edango det, eta agian zeozer estiratuko dut.
Baina igandeko apustuak....jiii......tira,.....bizitza ondo pasatzeko da, eta ondo pasako dugu.Rekuerdo polita eman nahi dut igandekoatik.
Ez da asko geratzen.Eta katarrorik edo azken orduko inzidenterik gertatzen ez bada salidan izango naiz.
Hanka gaur piskat minduta dauket, agian atzoko dantza eta saltoengatik,....baina ez dit gehiegi ardura.Aste hontan goizetan kojeatzeari utzi diot.
Bueno ba, hauexek dira nere azken sensazioak.Nobedadeak ezean ez dut hurrengo astelenarte idatziko.
Karreran sartu beharra dago.Perfila ondo ikasi beharra dago(jiiiiii), ......
Igandean 3 orduko liebrearen inguruan, piskat aurretik, ibiltzeko intentzioa dauket.4:05-4:10 erritmoan.
Denen babesa eskertuko dut.Denei kasu egiten saiatuko naiz.
Ze gogok ditudan igandea iristeko, benetan.
Ondo izan.
Joseba

2 comentarios:

  1. animo ta zorte on!!!!!
    ez haiz "lagunak" dituen bakarra....jajajaja

    ResponderEliminar
  2. Zorte on Joseba ta konpañia!!!
    Engantxau ein nauzue zeuen abenturak eta kronikak irakurtzen.
    Aste honetan behintzat zaindu eta ez edan hainbeste zerbezarik ez eta jan hainbeste txokolaterik ere.
    Agur bero bat eta ea ba astelehenean zeuen kronika atsegin bat irakurtzeko aukera dudan.
    Urola aldeko mutil mendizale bat.

    ResponderEliminar