viernes, 27 de julio de 2012

Próxima estacion...UTMCD - Hurrengo geltokia...UTMCD

     Manu Chaoren abestiari imitazio txiki bat eginez, aukeratu dugu Cavalls del Vent ordezkatuko duen lasterketa. Irailean egin beharrekoa zen, baina dortsalekin arazo batzuk medio, azkenean Costa Daurada aldera joatea erabaki dugu. Goierriko 2 Haundiak bukatu ondoren, maratoiaren neurria baino pixkat gehiago duen lasterketa egingo degu. Beraz, irailaren 15eko astebukaeran Costa Dauradan dagoen Vilaplana herrian izango gara.
     Denera 46,740 metroko lasterketa da eta penditza positiboa 2814 metrokoa da. Lehen aldiz egingo duten lasterketa hau, iada Cataluniako Coparen barnean sartu dute. Ordurarte dena ondo joango zaigulakoan, uda ondo pasa.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
     Haciendo un símil de la canción de Manu Chao, ya tenemos  elegida la estación que sustituira a la carrera de la Cavalls del Vent. Teniamos la intención de hacerla en septiembre, pero por algunos problemas con la inscripción, al final hemos decidido tirar hacia la Costa Daurada. Despues de terminar la carrera de la Goierriko 2 Haundiak, nos hemos decidido por una distancia un poco mayor de la maraton. Asi, el día 15 de septiembre estaremos en el pueblo de Vilaplana, dentro de la Costa Daurada.
     En total son 46,740 metros y un desnivel positivo de 2814 metros. Va a ser la primera edición de la carrera y ya la han encuadrado dentro de la Copa Catalana. Esperando que hasta entonces nos respete el cuerpo, que paseis un buen verano.

martes, 17 de julio de 2012

G2 KRONIKA - Deabrua atera zenekoa...


   Ostirala, uztailak 13. Ederki hasi nuen eguna. Goizean jai hartua nuela aprobetxatuz, goizeko 9tan jeiki nintzen. Dutxa eder bat hartu, eta Donostiara abiatu nintzen, gauean lasterka egiteko erabiliko genuen arropa jasotzera. Bertan Juan Mari Garin lagunarekin, hitz batzuk egiteko aukera izan nuen.
    -Ze animatuta?
    -Beharko. Iada etzeok bueltarik !
    -Kontuz ibili eh, gauerako euria eta menditan hotza eman ditek eta.
    -Ba, eztek hainbesterako izango...(kanpoan begiratu ta...28 gradu egiten zituen)
   Goizeko 11etan Juan Mari eta Felix agurtu, eta berriro Tolosaruntz abiatu nintzen. Bertan Maitane Garmendia, korrikalari ibartarra zai nuen. Bera jaso, eta bidean Ion proiektukidea Ordizian jaso ondoren, Beasain aldera abiatu giñen, lasterketako poltsa erakutsi eta bazkaltzeko asmoz. Lehenago Igor lagunari kasu egin eta zerbezatxo bat hartzeko aprobetxatu genuen. Bazkari orduan ederki pasa genuen. Arroz pixka bat, berdura ale batzuk, "brazogitano" zati bat eta bi zerbezatxo.
   Gaueko 9ak ere iritsi ziren. Etxekoei muxu pare bat eman eta lagunak jaso ondoren, konturatzerako Beasaiñen ginen. Bertan argazki batzuk atera, batenbaten poltsak zuen itxuraz parre batzuk egin (ez dut izenik esango...) eta bakoitzaren hiru poltsak hartu eta irteerara abiatu giñen. Denboraz ondo genbiltzanez, kafetxo bat hartzea erabaki genuen. Gaueko 10,30tan irteerara abiatu, lagunei kasu egin eta Aitor Sarriegikin (honen lasaitasuna nahi nuen nik irteeran) hitz pare bat egin ostean, kaiolaratu gintuzten. Aurresku bat, beldurrezko abesti bat eta ..¡¡¡ Pum!!!.
   Lasterketa hasterako gauza bat argi nuen. Ez niola iñorri segiko, batenbatek segi nahi bazidan, ondo, ta bestela nirera. Zaldibira Iker eta Maitane lagunekin iritsi nintzen. Bertan jende andana zegoen eta benetan eskertu genuen, ongietorria. Handikan, Larraitzera abiatu giñen. Ordurako euria hasia zen eta jeitsierak oso arriskutsuak zeuden. Bi ordu ta 20 minutu geroago, Larraitzen giñen. Ondo nengoen, lasai, eta Ion laguna agurtu ondoren (Larraitzen lasterketa uztea erabaki zuen), Txindoki aldera. Igoera oso modu politean bete genuen hirurak. Ni, ordurako konturatua nintzen, makilik gabe joateak, ez zigula batere lagunduko igoeratan. Txindoki utzi ondoren Ganbo. Ganbotik jeitsiera luze bat egin eta gero Lizarrustin geunden. Ordurako erorketa pare bat egiñak nituen, hala ere beste munduko ezerrez. Bertan salda trago batzuk edan ostean, berriro gauari ekin genion. 
   Iker eta Maitane, primeran ikusten nituen. Bazirudien beti hortan ibiliak zirela. Handikan Etxegaratera oso lasterka bizian egin genuen. Nik gehien gozatu nuen momentua izan zen. Jeitsiera luzea, lokatza, gauez, euritan… Konturatzerako Etxegaraten. Bertan gurasoak zai nituen. Aitari kasu egin, amari bokadilloa kendu (eta lasai egoteko esan) eta arropa aldatu ondoren….ez nuen beste xirarik aldatzeko. Halako batean Ainhoak (Ionen emazteak) xira bat lortu zidan (Unai ez dakizu zenbat eskertu nuen). Bertan Iñigo Apala laguna zai genuen. Ondo nindoan eta beste biak, primeran. Iñigorekin joandako unea, ederra izan zen. Benetan eskertu genuen berarekin egindako saioa. Iñigok, San Adrianen utzi gintuen ( denera 20 km egingo zituen), eta momentu hortan konturatu nintzen, hurrengo ordutan ,ez nuela ondo pasako. Handik gora, 3 km.tan 600 metro+ igo behar genituen eta geroxeago beste 300.
   Aizkorri aldera nindoala, halako batean, deabrua atera zitzaidan. Ezin nituen bi pausu segidan eman. Tripak lehertu beharrean. Izerdi hotza. Hankak dardarka. Etzatea erabaki nuen
   -Ez daukak bukatzeko potroik!!! Ez haute etxekoek ikusten ¡!!! Hori dek hori itxura!!! Benetan pena merezi al dik horrela ibiltzeak !!! Ezin nuen maleta ireki ere egin. 5 minutu pasa ondoren, kremallera ireki, txokolate tableta osoa atera, jan, eta Igorrek emandako glukosa eta hiru gel hartu nituen. Hiru trago ur hartu, eta zutik jarri nintzen. Halako batean iritsi nintzen Aizkorrira. Eskerrak Iker laguna zai nuen. Xisko eginda nengoen. Hurrengo orduerdia , latza izan zen. Hala ere gorputzak buelta hartu eta oso gustora sentitzen hasi nintzen. Korri egiteko ez nuen batere arazorik eta Oazurtzaraiño oso azkar jeitsi nintzen. Bertan zeozer jan eta Ikerrekin, Maitaneren bila abiatu nintzen. Kostata , baña harrapatu genuen. Etzijoan oso eroso, baña hala ere ondo. Nik lasterka egiteko asmoa nuen, baña Maitaneren belauneko miñak eta Ikerren txorkatiletako arazoek, ez zieten uzten. Oinez egitea erabaki ondoren, pauso polita berreskuratu genuen. Mutiloan ,jarraitzaile batzuekin solasaldi txiki bat egin ostean, Lierniaruntz. Mutiloan hartutako saldak, tripak lehertu beharrean jarri zizkidan berriro. Geldirik minutu pare bat egin ostean, ondo jarri nintzen berriro. Handik aurrera, nola iritsiko giñen pentsatzen jarriak giñen. Ikerrek kamixeta berria jarri, eta bertaratu giñen Beasaiñen. Helmugarako azken metroak, korrika egin genituen. Momentu ederrak eta…lasaitasuna. Azkenean arantza atera nuen, 17 ordu, 17 minutu eta 10 segunduren ostean. Eskerrak eman hemendik Iker Belokiri (kuadrillakoa, lagun haundia, iñoiz ,iñor bakarrik utziko ez duena  eta Nekaneren esanetan nire amorantea), Maitane Garmendiari (ez dakit noiz, baña hurrengo urteren batean podiuma zapalduko duena ziur, andregai perfektua, jatorra eta batez ere…ordenatua.Bere maleta ikusi besterik etzeon ¡!!, Ion Ubideri ( oraindik beste 6 lasterketa gelditzen zaizkigu. Denbora gutxian lagun haunditzat dudana eta beti laguntzeko prest dagoena) eta Joseba Usabiagari (artixta, espektakuloa beti ziurtatzen duena eta oso desordenatua izan arren, lagunarte batean derrigorrezkoa ) Besterik gabe, datorren urtean…berriro.


                                                     Unai Ugartemendia
  

G2H KRONIKA.

Proiektuaren lehen lasterketa.Etxean.Beasainen.
G2H.Goierriko Bi Handiak. 88 km 6000 positibo. Ehunmilak en anai txikia.
Nahikoa guretzat.
Iaz egin nuen lehen aldiz.Nere lehen ultratrail lasterketa zen.Oso esperientzi ona eta berriro egiteko gogoa nuen.
Prestakuntza desberdina egin nuen.Iazkoa baino arraroagoa. Ekaina arte inguruko mendi lasterketak egiten aritu naiz. 11 hain zuzen ere.
Zuzenien, Senpere, Orio, Bera,Aloña,Loatzo, Andoain,Erlaitz,Hiru Handiak,Camille Extrem, Boca del Infierno.
Tartean 20 eguneko geldialdia lesio bat tarteko.
Eta horrela azken bi astetan km dexente sartu ostean Beasainera joan nintzen gogo handiz.
Oso lasai.
Unai eta Jon ere bertan ziren.Baita ere Iker, Maitane, Luis, Aitor, Iñigo,...lagunak.
Iaz ez bezala nere airera ateratzeko intentzioa nuen.Iaz Unai,Jon eta ni neu elkarrekin egin bait genuen.
Aurten ez. Pistoletazoa eman ta korrika!!
Hanka freskoak nituen eta lehen postuetan egin nuen Larrraitzerainoko bidea.
Han zen lehen anoa postu handia.Jende ugari.Ezagun ugari.Oihuak. Animoak.
Nik irriparra, eskua altxa..." hi re hemen al haiz!!" , disfrutatzen.Fresko oraindik.
Gel bat jan, barrita bat hartu, Sandwitch de nocilla ta aurrera!!!
Handik Ganbora, eta handik Lizarrustira.Bigarren anoa postu handia. 24 garren eta oso fresko oraindik.
Beste gelen bat, sandwitch de nocilla, meloia, sagarra,....zanpada!!!!
Han ere ezagunen batekin hitzegin, Zigor Iturrieta eta beste zenbait, eta Etxegaratera.Bakarrik.
Hori izan zen akatsetako bat.Bakarrik egin nituen 15 km tatik 12.Azken 5 km tan atzekoei itxarotei erabaki nuen.Hauekin abitu eta atzera geratu nintzen.Indarrak justu eta eroriko nahiko fuerte baten ostean burua ere etzegoen bere tokian.Goizeko 6:15 zirela Etxegaratera iritsi nintzen. Mareatuta.
Txipa kontrolatzen zuten neskak ea jarraituko nuen galdetu zidaten.
Zergatik ez?? - Izan zen nere erantzuna.
Egia esan enengoen ondo, aurpegi txuri xamarra,mareatuta,...baina tira etzen lehenengo aldia eta ez da azkena izango.
Jon eta Ainhoa azaldu ziren.Kafetxo bero bat prestatu zidan Ainhoak aldatzen ari nintzen bitartean.
Kafetxo hori edan, sandwich de pavo, gel,...., Jonen xira jarri, 8 gel hartu eta aurrera egin nuen.
San Adrianera.Oinez.Ta nahikoa.
Han ere uzteko tentazioa.Baina ez, aurrera egin nuen.
Aizkorriko igoera.De puta pena, esaten den bezala.Harrietan eseri, burua makurtu, lasterkariek animatu,....gora iritsi eta ...zer egin behar dut orain?? Erretiratu???
" Por mis cojones que acabo!!" esan nion nere buruari
Handik Andraitzera, dana oinez, eta handik jeitsiera.Oazurtzara.
11:30 nijoan Oazurtzan.20 km falta.
3 ordutan egiteko kapaza izango al naiz???
Korrika hasi nintzen, erdi arrastaka.
13 ordu jotzeko zirela mutiloan nintzen.
Hankak arrastaka, indarrik gabe. Baina mareorik gabe.Eta lesiorik gabe.Tripak nahiko ondo.Zer gehiago nahi nuen??
3 gel geratzen zitzaizkidan.Bidean zehar 12 jan nituen iadanik.Tripako min piskat neukan, " No te jode!!"
Eta metarako bidean 3 gel horiek jan nituen.
Banekien bukatzen nuela eta azken km tan ia negargura sartzen zait. Etxegaratetik Oazurtzara sufritu nuena zetorkidan burura eta beste behin G2H bukatzeko satisfazioa edukiko nuela pentsatuz.
Baina ez, enuen negarrik egin."Cojones, somo nenas o marines!!!"
Mobila piztu nuen eta whastapp pare bat idatzi ostean, Joneri mutiloatik ateratzen ari nintzela idatzi nion,baina etzuen jaso.
Beasainen sartu eta ia ezin korri baina aurpegi ona jarri beharra zegoen.
14:31 sartu nintzen.Aurpegi oso onarekin baina indar gramorik gabe.
Nere helburua bete nuen.Bukatzea .Eta iaz baino 2 ordu hobeto.
Hurrengo urtean zer??
Hori urruti dago.Bitartean beste gauza batzuetaz disfrutatzen saiatu naiz.Eta nola ez proiektuari segida emateko irailean 42 km tik gorako beste zeozer egin beharrean gaude.
Atzetik Unai, Iker eta Maitane iritsi ziren.Oso fresko.
Baina hauena Unai lagunak kontatuko digu.
Ondo izan.

Joseba

jueves, 12 de julio de 2012

AURKEZPENA - PRESENTACIÓN


Kaixo denoi,
Unai Ugartemendia, Joseba Usabiaga eta Ion Ubide gara. Korri egitea gustatzen zaigu hiruoi eta horrexek elkartu gaitu blog hau sortu eta bertan egingo duguna egiteko.
Dena Ehunmillak ultratailaren lehen edizioan hasi zen. Unaiek urte batzuk zeramatzan korri egiten; saskibaloia den bere kirol kuttuna nahai bezain baino lehen utzi behar izan zuen istripu baten ondorioz. Asfaltoan esperientzia handiko korrikalaria.Hainbat maratoi egin ditu bai hemen eta bai atzerrian marka onak eginez (3 ordutik ez da jeitsi bainan gertu dago). Mendian ere aspaldi hasi zen korri egiten eta hamaika lasterketa egindakoa da.
Josebari beti gustatu izan zaio korri egitea. Oso gazte hasi zen behobiak egiten eta areto futbolarekin eta mendian ibiltzeko nahiz eskiatzeko duen afizioarekin uztartu ditu azken urteak. Areto futbola utzi zuenetik, buru belarri trebatu zen korri egiten eta asfaltoan nahiz mendian marka oso txukunak lortu ditu.
Ion-ek berriz futbolean eta areto futbolean egin zituen urte asko. Beti gustatu izan zaio mendian egiten den kirol oro. Hau utzitakoan eta Josebari esker, mendi lasterketen munduan hasi zen zuzenean. Honek ederki engainatu zuen Ion eta nahiz eta bere lehenengo mendi lasterketetan (Lakuntza – Aralar eta Camille extreme) gorriak eta beltzak ikusi zituen metara iristeko, honi ere pozoina sartu zioten mundo honetan hasteko.
Nioen bezala dena Ehunmillak ultratrailaren lehen edizioan hasi zen. Josebak eta Unaiek elkar ezagutzen zuten eta lasterketa Tolosatik (beraien herria, nahiz eta Unai adoptatu dugun) pasatzerako ibilbidea markatzeko konpromezua hartu zuten beste bi lagunekin batera (Iker eta Beñat). Ion ere Josebaren deia jaso ostean, kasualitatez azaldu zen hitzordura. Lasterketa hura ikusiz, Tolosako kiroldegira iristen ziren kirolariak laguntzen gure lehen  helburua egitea adostu genuen: 2011. Urteko Goierriko Bi Haundiak proban parte hartuko genuen, Ehunmillak ultratrailaren arreba txikia.
Urtea pasa zen eta hantxe geunden Beasainen 2011ko uztailaren 15ean. Josebak eta Ionek lasterketa bukatu zuten. Unaiek tamalez kolpe bat hartu zen eta ez zen bere lagunekin helmugara iritsi. Gure lehen ultratraila zen
Eta hementxe hasten da dena lagunok. Hemendik hasita eta 2 urteren epean (hau hasiera besterik ez da) hainbat lasterketa esanguratsu egin nahi ditugu. Ez dira lasterketa luzeenak, ezta famatuenak eta ezta gogorrenak. Gu ez gara beste munduko ezer. Guk bainan maila altuago duten korrikalari asko dago, guk bainan gehiago entrenatzen dutenak eta guk bainan emaitza hobeak lortzen dituztenak. Bainan gure helburua hortan datza; maite dugun eta hain gogorra den kirol hau ezagutzea nahi dugu, makiña batzuk ez bait gara. Blogean gure bizipenak, entrenamenduak, arazoak etab. kontatuko ditugu eta edozeinek egin dezakeen kirola dela erakutsi nahi dugu.
Besterik Gabe, eskerrikasko!!!!


Unai, Kilian, Miguel, Joseba eta Ion

Kaixo denoi,
Somos Unai Ugartemendia, Joseba Usabiaga y Ion Ubide. A los 3 nos gusta correr y esto es lo que nos ha unido para crear este blog y contar lo que vamos a contar en el mismo.
Todo empezó en la primera edición de la Ultratrail Ehunmillak. Unai llevaba ya unos años corriendo tras dejar de jugar a baloncesto, su gran afición, por culpa de un accidente. Es un consumado corredor de asfalto y ha terminado un sinfín de maratones aquí y en el extranjero (no ha conseguido llegar a la mítica marca de 3 horas pero está cerca). En el monte también comenzó hace ya unos años a correr y ha completado muchas carreras.
A Joseba siempre le ha gustado correr. Comenzó muy joven a corre Behobias y ha compaginado dicha afición con el futbol sala y su pasión por andar en el monte y skiar. Tras abandonar el futbol sala, se ha dedicado completamente a correr tanto en asfalto como en montaña obteniendo buenísimos resultados.
Ion jugó muchos años a futbol y futbol sala. Siempre le han gustado los deportes de montaña. Tras dejar de jugar y gracias a Joseba, comenzó directamente a correr en el monte. Este le engaño como a un cosaco y pese a pasarlas canutas en sus dos primeras carreras de montaña (Lakuntza – Aralar y Camille extreme), el veneno de las carreras ya se había instalado en sus venas.
Como decía todo comenzó en la primera edición de la Ultratrail Ehunmillak. Joseba y Unai se conocían y se iban a encargar de hacer el marcaje de dicha carrera a su paso por Tolosa (su pueblo, aunque Unai es adoptado) junto con otros dos amigos, Iker y Beñat. Joseba avisó a Ion y apareció a ayudarles de casualidad. Tras colaborar en la carrera haciendo el marcaje y ayudando a los corredores a su paso por el polideportivo de Tolosa, decidimos que íbamos a correr la hermana pequeña de la Ehunmillak, la Goierriko Bi Haundiak.
Pasó el año y nos encontramos en Beasain un 16 de julio de 2011. Joseba y Ion acabaron la carrera pero Unai, que sufrió un golpe, no puedo acabarla. Era nuestro primer ultratrail.
Y aquí comienza todo amigos. Comenzando desde ahora y a dos años vista (esto es solo el comienzo) queremos hacer varias carreras de renombre. No tenemos intención de hacer las más famosas, ni las más duras ni las más largas. No somos más que tres amigos con unas cualidades limitadas. Hay muchísima gente con un nivel superior al nuestro, que entrenan mucho más y que obtienen mejores resultados. Pero en eso deriva nuestro proyecto, en dar a conocer este deporte que nos corre por las venas y humanizarlo porque no somos ningunas máquinas. En este blog contaremos nuestras aventuras, entrenamientos, problemas y etc. para que todos podáis ver que esto lo hace cualquiera.
Besterik gabe, eskerrikasko!!


martes, 10 de julio de 2012

AZKEN EGUNAK...REFLEXIORAKO.

Hiru egun falta dira G2 mendi lasterketa izateko.88 km 6000 positibo.
 Eginbeharreko lanak egin dira.Nahi baino gutxiago.Nahi baino okerrago.
Baina iritsiko gara.Horrelako lasterketa batetara osorik iristea bada zerbait.
2 garren urtez segidan Beasainen izango gara iluntzeko 9 tan.
Kafetxo bat hartu, tortilla pintxo bat, solas egin, lasai egon eta 11 etan Ordizin barrena mendira.
Hortik aurrerakoa zenek daki.Etapaz etapa egin.
Zaldibi lehenik.Larraitz ondoren. Txindoki.Ganbo.Lizarrusti.Etxegarate.San Adrian.Aizkorri.Zerain.Mutiloa.Beasain.
Bidean gera gaitezke.Ala ez, helmugara iritsiko gara agian.
Iaz iritsi ginen.Aurten zergatik ez?
Martxoan hasi eta lasterketei amaiera emateko opari polita.
11 lasterketa egin eta premio gisa.....
Disfrutatzera.
Lagunak egitera.
Ondo pasatzera.
Sufritzera.

Bukatzen badut ospatzera.
Ez badut bukatzen ere ospatzera.Beste behin egiteko aukera izango dut. Gaizki atera zaizkidan gauzetan enaiz inoiz lurjota geratu.Enaiz orain geratuko.
Animoak emango dituzten guztiei eskerrikasko.Saiatuko naiz guztiei kasu egiten, irriparra egiten, solas egiten.Baina ez badut egiten, ez kontutan hartu, abildade justua izanaren kausa izango baita.
Bidelagun izango ditudan guztiei ere suerterik handiena opa diet.Denei. Nik ez bukatu arren, denek buka dezatela.Denek ospatu dezatela.Eta ez baduzue bukatzen,mesedez, ez zaitezte lurjota geratu.Bizitzan badira gehiago kezkatu behar gaituzten gauzak eta.

Joseba.

lunes, 9 de julio de 2012

Hastera doa...

        Bai, azkenean iritsi da eguna. Proiektua martxan jarri genuela, izango dira hiru hilabete. Hirurak ere, zerbait ezberdiña egin nahi genuen.  Azken urteetan hainbeste maratoi-erdi eta maratoi burutu ostean, beste zerbaitetan murgiltzeko garaia zela konturatu giñen. Eta horrela, sortu zen proiektua. Haseran nola planteatu nahi genuen ere, ez genekien. Lehenik irten zen izena, CCC Chamonixeko lasterketa ospetsua zen. Bertara joateko, puntuak behar direnez (punturik gabe ez dago zozketan sartzerik), hauek nola lortu zen arazoa. Bestalde tartean beste lasterketa batzuk korri beharko zirela eta , azkenean Chamonixeko lasterketa azken lasterketa bezala utzi genuen. Non hasiko giñen, nahiko garbi genuen. Euskal herrian izango zela eta Beasaiñek aukera hori ematen zigun.  Lehengo urteko esperientzi onarekin (Unaien ezbeharra kontutan hartu gabe), Beasaiñen eta Ehun Milaken lasterketaren barruan dagoen Goierriko Bi Haundiak izango zirela, argi genuen. Iñork ez genuen ezezkorik esan.Eta azkenean iritsi da eguna.
        Ostiralean gaueko hamaiketan, irteeran izango gara. Azken hilabetean geldirik egon den Jon ere, hantxe izango da. Joseba dagoeneko osatu da, izan zuen zuntz hausturataz eta Unaiek ere belauna ondo ez duen arren, irteeran izango da. Gurekin batera Uzturrera Muntaiakeko, Iker Beloki eta Maitane Garmendia izango dira. Hauek lehen aldia izango dute eta hemendik zorterik onena opa diet. Maitanek lasterketa bukatzen badu (horrela izatea espero degu), podiumean ikusteko aukera haundia izango dugu.
        Beno, hurrengo larunbatean seirak aldera Beasaingo plazan izango gara, iritsi garela ospatzen. ea bertakoa den Aitor Sarriegiri zerbeza pare bat lapurtzen dizkiogun.

      P.D.  Datorren astelehenean emango degu lasterketari buruzko iritzia .
      Ordurarte ondo izan eta kontuz ibili !!!