miércoles, 21 de noviembre de 2012

4...3...2...1 ta maratoia

     Asteazkena, azaroak 21 da. Gaur justu lau egun gelditzen dira maratoirako, eta gaur egin dugu fundamentuzko azken entrenaldia. Arratseko 3,30 tan Berazubiko tartanean ginen Unai Arrieta, Joseba eta hirurok. Nik ordulaurdeneko korrika lasai baten ondoren, 4000 metrotako serie bat egin det. Gustora, sentsazio onekin eta gehiago egingo nukeenaren sentsazioarekin. Baiña gehiagorik ez egitea erabaki det.
     Azkeneko bi asteetan bikietako arazo batzuk pasa ostean, nahiko nuela erabaki dut. Iada dena eginda dago, bertan utzi ditut beste serie bat egiten , Unai eta Joseba. Hauek bai, ederki daude iganderako !! Biak ere nahiko errez jeitsiko dute hiru ordutako muga, nik ordea...nahiko lan. Entrenatzen gustora ibili naiz, bai, baña oraindik nahiko justu ikusten dut neure burua. Hala ere saiatu faltik ez dut izango. Iganderako nahiko fresko emana dago eta hori gustura hartuko dugu, bertaratuko garen 3000 korrikalariak.
     Joseba ere ikaragarri ondo dago. Bere lesio fantasma igaro ondoren, fresko eta gogoarekin. Gainera, betiko legez bere espektakulua ematen saiatuko da...disfraz eta guzti. Beste behin, gurekin egongo ez dena Jon da. Aldi batean lasterketa kontuak albo batera uzteko gomendatu dio fisioak. Hemendik behintzat animoak eman besterik ez eta esan, bizikleta hartu eta nire ondoan joan beharko duela. Beharko ditugu bai haren animoak...
Ea igandean aurpegi berdiña dugun
     Igandea, lagun bati omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu nahi det. Gurekin ez egon arren, bere indarra alboan izango dudanaren sensazioaz nago.

Beno ba, iganderako zortea botea dago eta ea bertan ikusten garen.Ondo izan.

                                           Unai Ugartemendia

1 comentario:

  1. Animo eta zorte on igandean!!!!! Eguraldiaren aitzakia ez duzute izango.
    Eskuminak "beste horri", aspaldian ez zuten nire izena aurreko igandean bezainbeste aipatu. Ea ankekin mingainarekin bezain abila den....

    ResponderEliminar