Asteburu hontan UTBCN da,hau da , Bartzelonako ultratraila.
Bertan izateko gogoa nuen.Baina zenbait konpromezuk galarazten didate.
Nere animo handienak Unai eta Iker lagunei.
Ondo egingo dute.
Ondo pasako dute.
Forma txukunean nengoen horrelako lasterketa bat ( 43 km)egiteko desnibel gutxirekin, baina ezagutzen dut nere burua eta " efecto prades" izateko aukera handiak nituela ikusirik agian txintxo txintxo Gasteiz inguruan( San Prudentzio bezperan) egotea gehiago komeni zait.
Berriro ere martxan naiz.
Nere hurrengo helburuak maiatzean hemen inguruko beste zenbait lasterketa egin, ( Irun eta Pagoeta esaterako) eta ondoren ekaina hasieran Leitzako lasterketa egitea.
Hortik Aurrera seguruenik beste behin G2H egiteko parada hartuko dut, oporraldi txikiak hartu baino lehen.
Baina orain Unai eta Ikerren txanda da.
Ondo pasatzea da helburu nagusiena, ahalik eta ondoen egitea ere bai.
ANIMO ETA GOGOR BERRIRO ERE KATALUNIA ALDEAN!!!!!
Joseba
42 KM baino gehiagoko lasterketei buruzko informazioa. Egutegiak, kronikak, argazkiak,.... Información sobre carreras de más de 42 km. Calendario, crónicas, fotos,....
martes, 23 de abril de 2013
domingo, 17 de marzo de 2013
Bizirik sentiarazten....KORRIKA (Unai.U)
![]() |
| Loatzoko gainean gaueko 10,15etan |
![]() |
| KORRIKA Tolosako kaleetan barrena |
Larunbatean berriz ere Llorones Teamekoekin elkartu nintzen mendi irteeratxoa egiteko. Oraingo honetan Mikel Lopetegi bizilaguna, Luis Lasa ibartarrarekin eta Iñaki Insausti (Tolosako Triatloi Taldeko alma materra) rekin egin nuen saioa. Oraingoan Altzoko mendietan barrena ibili ginen. Benetan gustora ibiltzen naiz lagunartean, eta nahiz eta taldeko asko falta ziren, begenuen zer hitzegin. Hauetariko gehienak Zegama-Aizkorri lasterketa famatuan irtengo dira eta denei zorterik onena opa diet.
![]() |
| UTMB eko irteera |
Besterik gabe, agur bat.
Unai Ugartemendia.
lunes, 25 de febrero de 2013
I.EUSKALTRAIL eguna Ibarran.
Gaur ez nator proiektuko ezerrekin. Irailaren 15a izango zen. Goizeko 9ak inguru, eta halako batean mugikorrak jo zidan.
-Egunon, Unai. EUSKALTRAIL.COM web orriko Igorrek deitu dit, orrialdea utzi nahi duela esanez eta ea guk hartuko genukeen galdetuz. Nik pixkat zuekin hitzegin eta erantzungo geniola esan diot.
-Ondo da, Joseba. Joni deituko diogu eta hitzegingo degu.
Hirurak arratsaldean elkartu giñen. Oso gauza polita izango zela pentsatu, eta baiezkoa eman genion. Igorrekin Bergaran bilera pare bat egin eta bakoitzaren eginbeharretan murgildu giñen. Jon eta Joseba idazteko eremuan murgilduko ziren, eta ni berriz, Igorrek aurretik hitzartuta zituen babesle eta laguntzaileen kudeaketaz arduratuko nintzen.
Horrela, lehenik EUSKALTRAIL eguna ospatu behar genuela etorri zitzaigun burura. Hutsune bat nabaritzen genuen korrikalarien hartuemanetan eta jendea ezagutzeko aukera ezin hobea iruditzen zitzaigun. Martxan jarri eta eguna adostu ondotik, ekin genion ideiari. Lehengo urtean Igorrek martxan jarri zituen sariak mantendu eta sari berezi bat jarri genuen abian. Goizean irteeratxo bat, bazkaria, sari banaketak eta amaitzeko mahai ingurua. Elkarrizketatuak zein izango ziren ere nahiko argi izan genuen. Lehenik bi sarituak (Iker karrera eta Oihana Kortazar), gero ultratrailetan artixta eta oso laguna dugun Zigor Iturrieta eta amaitzeko, mundu hontara etorri berri eta laguna dudan Aitor Lopez Rekarte. Jende askok haseran ez bazuen ulertzen ere (futbolari ohi bat !!!!!), guk argi genuen, beste ikuspuntu bat emateko aukera bikaina zela. Noiz eta non egingo zen ere adostu genuen. Otsailaren 23an eta IBARRAn. Mendi martxa Erroizpeko mendiaren inguruan eta bazkarirako lekua Izaskun jatetxean. Eta eguna iritsi zen.
Eguna elurretan esnatu zen. Gu hirurak, goizeko 8,15etan geldituak ginen etxe azpiko gozotegian. Bapo
Goizeko mendi martxarako bi zirkuitu prestatu zizkigun ibartar korrikalari eta lagun haundia dugun Luis Lasak (benetan ederrak biak). Bata 18 bat km-takoa eta bestea 13 km-takoa. Nahi zuenak aukeratzeko aukera zuen. Gehienak luzea egin zuten arren, motzean murgildu zirenak ere ederki pasa zuten. Aurreneko pereza momentua pasa ondoren, elurretan egindako saioa ederra izan zen. Oso erritmo lasaiean eta lagunarte paregabean igarotako momentu ederrak. Tartean Ibarra, Leaburu,eta Gaztelu herriak igaro genituen. Konturatzerako buelta eginda genuen eta berriro ere Ibarran ginen. Lasai dutxatu ostean, IZASKUN Jatetxerako bidea hartu genuen. Bazkarirako dena prest zegoenez, jateari ekin genion. Menua bikaiña eta tartean pasatako ia bi orduak ederki joan ziren. Konturatzerako zozketak egiteko ordua iritsi zen eta tartean zapatillak, galtzerdiak, motxilak, LIXONE produktuak eta Iker, Oihana eta Zigorrek ekarritako jantziak ere bai. Gehienak zerbait eraman zutenez, denak gustura.
Banaketa hasi aurretik Euskadi Irratiko, Hiru Erregeen Mahaian zuzenean sartzeko aukera izan genuen Aitor Elduaienen eskutik. Harekin bi hitz solastu ostean ekin genien sariei. Lehena Iker Karrerari eta bigarrena Oihana Kortazarri eman ostean. arratseko momentu unkigarriena iritsi zen, aipamen bereziarekin.
Berau, Imanol Goñik jaso zuen, Luis Lasaren eskutik. Azkeneko urtean asko sufritu ondoren (doping kasu bat medio) ondo merezitako saria. Berari mikrofonoa eskeini eta bere hitz batzuekin eman genion segida. Sariak amaitu ondoren, mahai inguruaren momentua iritsi zen. Aurkezpenak egin ostean, galderen momentua iritsi zen. Galdera asko ez ziren arren, segituan konturatu ginen, korri ondo egiteaz aparte, mikroaren aurrean ere ederki moldatzen direla. Aitorren patxada, Oihanaren irrifarrea, Ikerren hausnarketak eta Zigorren geldi egonezina
agerian gelditu ziren. Denetariko galderak erantzun behar izan zituzten. Bakoitzaren bizipenak, momentu txarrak, garaipenak, doping-a, lesioak, hurrengo lasterketak etab. Momentu benetan ederra izan zen, besteak beste Aitorrek, Kilian Jornet haundia ezagutu zuenekoa. Baita Zigor Iturrietak, 2012ko Transgrancanarian pasatako momentu txarrei atera zien umorea. Gustora ikusten ziren lagunartean, eta jendeak ederki eskertu zuen. Eta horrela amaitu zen 2013ko EUSKALTRAIL eguna.
Gu, oso gustora gelditu gara eta datorren urtera begira jarriak gaude. Informazio eta argazki gehiago.
www.euskaltrail.com.
Unai Ugartemendia
-Egunon, Unai. EUSKALTRAIL.COM web orriko Igorrek deitu dit, orrialdea utzi nahi duela esanez eta ea guk hartuko genukeen galdetuz. Nik pixkat zuekin hitzegin eta erantzungo geniola esan diot.-Ondo da, Joseba. Joni deituko diogu eta hitzegingo degu.
Hirurak arratsaldean elkartu giñen. Oso gauza polita izango zela pentsatu, eta baiezkoa eman genion. Igorrekin Bergaran bilera pare bat egin eta bakoitzaren eginbeharretan murgildu giñen. Jon eta Joseba idazteko eremuan murgilduko ziren, eta ni berriz, Igorrek aurretik hitzartuta zituen babesle eta laguntzaileen kudeaketaz arduratuko nintzen.
Horrela, lehenik EUSKALTRAIL eguna ospatu behar genuela etorri zitzaigun burura. Hutsune bat nabaritzen genuen korrikalarien hartuemanetan eta jendea ezagutzeko aukera ezin hobea iruditzen zitzaigun. Martxan jarri eta eguna adostu ondotik, ekin genion ideiari. Lehengo urtean Igorrek martxan jarri zituen sariak mantendu eta sari berezi bat jarri genuen abian. Goizean irteeratxo bat, bazkaria, sari banaketak eta amaitzeko mahai ingurua. Elkarrizketatuak zein izango ziren ere nahiko argi izan genuen. Lehenik bi sarituak (Iker karrera eta Oihana Kortazar), gero ultratrailetan artixta eta oso laguna dugun Zigor Iturrieta eta amaitzeko, mundu hontara etorri berri eta laguna dudan Aitor Lopez Rekarte. Jende askok haseran ez bazuen ulertzen ere (futbolari ohi bat !!!!!), guk argi genuen, beste ikuspuntu bat emateko aukera bikaina zela. Noiz eta non egingo zen ere adostu genuen. Otsailaren 23an eta IBARRAn. Mendi martxa Erroizpeko mendiaren inguruan eta bazkarirako lekua Izaskun jatetxean. Eta eguna iritsi zen.Eguna elurretan esnatu zen. Gu hirurak, goizeko 8,15etan geldituak ginen etxe azpiko gozotegian. Bapo
![]() |
| Besteak beste Endika, Aimar, Hassan, Aritz, Gaizka, J.V.Benito etab |
gosaldu ondoren, mahai inguruko galdera batzuk begiratu eta martxan jarri genuen eguna.Goizeko 9,30 tan geldituak giñen Iker, Oihana, Aitor, Zigor eta Imanol Goñirekin. Hauek agurtu ondoren, Ibarrako kiroldegira. Hara iritsi orduko, pilaturik genuen jendea. Burgosetik, Santurtzitik, Bilbotik, Aguraindik etab, eta nola ez gertuko herritatik etorritako jendea. Aurrera begiratu eta bertan ikusi genituen besteak beste, Aritz Egea, Endika Gartzia, Jose Vicente Benito, Hassan Aitchaou, Aimar Agirresarobe, Gaizka Barañano etab.
![]() |
| Tartean besteak beste Oihana Kortazar eta Maitane Garmendi |
Goizeko mendi martxarako bi zirkuitu prestatu zizkigun ibartar korrikalari eta lagun haundia dugun Luis Lasak (benetan ederrak biak). Bata 18 bat km-takoa eta bestea 13 km-takoa. Nahi zuenak aukeratzeko aukera zuen. Gehienak luzea egin zuten arren, motzean murgildu zirenak ere ederki pasa zuten. Aurreneko pereza momentua pasa ondoren, elurretan egindako saioa ederra izan zen. Oso erritmo lasaiean eta lagunarte paregabean igarotako momentu ederrak. Tartean Ibarra, Leaburu,eta Gaztelu herriak igaro genituen. Konturatzerako buelta eginda genuen eta berriro ere Ibarran ginen. Lasai dutxatu ostean, IZASKUN Jatetxerako bidea hartu genuen. Bazkarirako dena prest zegoenez, jateari ekin genion. Menua bikaiña eta tartean pasatako ia bi orduak ederki joan ziren. Konturatzerako zozketak egiteko ordua iritsi zen eta tartean zapatillak, galtzerdiak, motxilak, LIXONE produktuak eta Iker, Oihana eta Zigorrek ekarritako jantziak ere bai. Gehienak zerbait eraman zutenez, denak gustura.
| Euskadi Irratiko Aitor Elduaien eta Aitor Lopez Rekarte |
Berau, Imanol Goñik jaso zuen, Luis Lasaren eskutik. Azkeneko urtean asko sufritu ondoren (doping kasu bat medio) ondo merezitako saria. Berari mikrofonoa eskeini eta bere hitz batzuekin eman genion segida. Sariak amaitu ondoren, mahai inguruaren momentua iritsi zen. Aurkezpenak egin ostean, galderen momentua iritsi zen. Galdera asko ez ziren arren, segituan konturatu ginen, korri ondo egiteaz aparte, mikroaren aurrean ere ederki moldatzen direla. Aitorren patxada, Oihanaren irrifarrea, Ikerren hausnarketak eta Zigorren geldi egonezina
| Luis Lasa eta Imanol Goñi |
Gu, oso gustora gelditu gara eta datorren urtera begira jarriak gaude. Informazio eta argazki gehiago.
www.euskaltrail.com.
| Joseba Usabiaga - Zigor Iturrieta - Aitor Lopez Rekarte - Ion Ubide -Pili (Izaskun Jatetxea) - Oihana Kortazar -Unai Ugartemendia eta Iker Karrera |
Unai Ugartemendia
domingo, 30 de diciembre de 2012
2012 - URTEKO KRONOLOGIA ( Unai. U )
2012ko urtea bukatzear den honetan, ezin urteko balantzea egin gabe utzi. Azkar pasa den arren, urte gazi-gozoa izan da, hala ere balantza baten gaiñean gauza onak geheiago izan dira. Honats, hilabete bakoitzeko gorabeherak.
URTARRILA : Aurreko urtea errenka bukatu ondoren, ez nuen helburu finkorik buruan. Belauna ondo jartzea nuen helburu haundiena. Mendiko lasterketa batzuk egiteko gogoa eta asmoa banituen, baiña urruti ikusten nituenez (gehienak apirila maiatza tartean) ez nintzen mendian gehiegi murgildu. Hala ere ZEGAMA-AIZKORRIko izenematea egin nuen...beste urte betez.
OTSAILA : Astean egun pare bat hartzen hasi nintzen, Uzturrerako lehen igoerak egiteko. Igotzen txarra den batentzat, oso gogorrak izaten dira lehen egunak. Belauneko miñak, gerriko miñak eta egun gehienean nekatua. Hala ere, lehen atxakeak pasa ondoren gustora sentitzen hasi nintzen eta geroz eta entrenaldi Zorionak eta urte askotako !!!luzeagoak egiten. Uzturre, Loatzo eta Belabietako lehen itzuliak gustora egin nituen...nahiz eta belauneko miñak ez zidan gustora izaten uzten.
MARTXOA : Aurreneko astea zein lasterketa egingo nituen pentsatzen pasa nuen. Argi neukan helburu nagusia GOIERRIKO 2 Haundiak bukatzea zela. Aurreko urteko arantza atera nahi nuen eta bertarako entrenaldi luzeak egin behar zirela argi neukan. Horretarako martxoan hasi eta aurreko hiru hilabeteetan, gaueko sei entrenaldi programatu nituen. Horretarako Joseba eta Iker Belokirekin hitz egin ondoren, martxoan hasiko giñela erabaki genuen. Bestalde Berako lasterketa , Donostia-Hondarribi Talaiako bidea, eta ekainean bigarren aldiz egiteko asmoa zuten Gabez Takarraran lasterketa ere ( hau gauean) egin nahi nituen. Hilabete bakoitzean lasterketa batekin nahikoa izango nuela eta entrenatzen denbora gehiago pasatzea erabaki nuen.
APIRILA : Berako lasterketa gustora egin nuen. Oso lasterketa polita eta oso ondo antolatua dago. Maratoi erdia izanik, jendearentzat ez da hain gogorra egiten. Ordurako km. dezente eginda nintzen eta oso eguraldi ona atera egin ez zuenez, lokatza eta hotza ez ziren faltatu. Niri Larrun-eko azken igoera kentzeak
mesede egin zidan. Igoera oso txukun egin ez nuen arren, jeitsierakoan asko gozatu nuen.
MAIATZA : Maiatzeko egun batean, proiektu txiki batean pentsatzen hasi nintzen. Lasterketa luze batzuk egiteko proiektu bat. Lasterketa txiki asko korritzeaz pixkat nazkatua nengoen eta gutxiago baiña luzeagoetan pentsatzen hasi nintzen. Arratsalde batean Joseba eta Ion lagunei aipatu nien proiektuarena eta gogo onez hartu zuten. 7 lasterketa egiteko idea atera zen eta azken lasterketa ( ahal bada behintzat ) Chamonixen egiten den CCC izango zela argi genuen, baita GOIERRIKO 2 Haundiek ere, tartean behar zuela. Egutegia egiten hasi, eta 3 lasterketa programatu genituen 2012rako. G2 , UTMCD (Katalunian) eta Donostiako maratoia.Izena ere jarri genion . "Gutxienez 42". Bitartean Donostia-Hondarribi egin nuen, Mikel Uralde kuadrillakidearekin. Oso lasterketa ikusgarria da. Paisaia paregabeak izateaz aparte, badu bere grazia Pasai Donibanera pasatzeko erabiltzen den barkuak. Gustora eta forma onean ikusi nuen neure burua.
EKAINA : Geroz eta gertuago genuen geure helburu nagusia, eta ordurako gaueko entrenaldi batzuk egiñak nintzen Iker eta Josebarekin. Gaueko 10,30ak aldera frontala jantzi, barrita eta txokolate pixka bat hartu eta lau-bost orduko ibilbideak egitera. Tolosa-Leaburu-Uzturre eta Belabietatik barrura Andoain aldera. Goizeko hirurak aldera bukatu, dutxatu eta hurrengo egunean primeran. Entrenaldi luze hauetako baten ondorenean, Gabez Takarraran egitean pentsatu nuen. Gauean izango zen eta 20 km egiteak ondo egingo zidala pentsatu nuen. Bakarrik joan nintzen eta benetan arraro egin zitzaidan. Lasterketa berri xamarra izaki, segituan konturatu nintzen lasterketa izugarria izango zela. Gaueko 10,30tan lepo zegoen Eskoriatzako plaza...baita 11,30 tan ...eta 12,15etan ere. Bueltan nindoala aurtengo bitxikeria haundiena gertatu zitzaidan. Goizeko ordubatetan Zumarragan nindoala, eskuan txorizo bokadilloa eta koka kola bat nituela, halako batean ertzaintzaren alkoholemia kontrola.
-Buenas noches.
-Gabon.
-Estamos haciendo un control de alcoholemia y tendras que soplar.
-Soplar? Pero si vengo de correr, no me vés?
-De correr a la una de la mañana? (Erlojua begiratu eta goizeko 1 zela konturatu zenean, ezin sinisturik geratu zen). De donde?
-De Eskoriatza. (Orduan kotxe barrura begiratu eta bokadilloa ikusi zuen).
-Si ahora me dirás que había carrera a las doce de la noche, no?
-A las doce no, a las 10,30.
Ezin sinisturik, berriro kotxera begiratu eta aurrera jarraitzeko esan zidan. A ze parre algara nirea. Hain arraroa al da ba gauean lasterka ibiltzea....Hala ere datorren urtean itzuliko naiz SEGURU !!! Txapela kentzeko moduko lasterketa. Zorionak Gabez !!!
UZTAILA : Proiektuko lehen lasterketa G2 Beasainen. Lasterketa izugarria Iker Beloki eta Maitane Garmendiarekin egindakoa. 17 ordu lagun artean, hamaika istori tartean, eta laguntasuna zein beharrezkoa den konturatzeko lasterketa paregabea. Josebak ere lasterketa bikaiña eta Ionek, bizkarreko arazo batzurekin ezin amaitu izana, penik haundiena. Arantza kendua nuen eta urtero legez Lizarrara joateko aukera sortu zitzaigun egun batzuk deskantsatzeko. Bertan giñela Aitziber arrebaren dei bat jaso nuen. Segituan konturatu nintzen zerbait larria zela.
-Arratsaldeon Unai (hitzak ere soberan sentitzen nituen). KATTO mendian hil da....
Ezin sinisturik, pasa nituen hurrengo egunak. Lagun haundia nuen. LAGUNA hitza bete betean betetzen zuena. Gogorra izango da hurrengo urteko San Juan eguna...Oso gogorra.
ABUZTUA : Oporraldi bikaiñak Salou aldean, etxeko hiru emakumeekin. Denkantsatzeko eta burua nagitzeko aprobetxatu nituen. Goizetan orduerditxo bat lasterka ibili eta egun guztian jan eta edanean. Hala ere nahiko azkar genuen, proiektuko bigarren erronka.
IRAILA : Aurreneko astean izugarrizko ezinegonarekin egon ondoren entrenaldiak ere asko kostatzen zitzaizkidan.Ez nuen motibazio handirik, baña data jarria genuen. Irailaren bukaeran eta Prades ( Katalunia) herrian. Josebarekin joan nintzen eta lasterketa kenduta egun ederrak pasa genituen. Lasterketaz ez hitzegitea hobe dugu. Han ere utzi genuen geure arrastoa. "Los vascos" ezizena ere jarri ziguten. Hori izan zen hori sufritzea !!! Nik behintzat ez dut berehalakoan ahaztuko. Akatu ez giñenean !!! Mala hierba...nunca muere.
URRIA : Pradesetik bueltan Iñaki Arratibel medikuaren eskutan jarri giñen, Donostiako maratoia genuen helburu. Proba fisikoak egin ondoren, bere entrenamenduekin hasi giñen. Iñakik benetan harritu ninduen, zenbat zekien fisiologikoki hitzegiten hasten zenean, nik bizi guzian entzun ez nituen hitzak. Gustora sentitzen da bat, berarekin hitzegiten. Oso denbora gutxi genuenez, nahiko lan jarri zigun. Astean 4-5 entrenaldi eta nahiko luzeak. Hilabetea horrela pasa nuen, entrenatu eta deskantsatu. Hasera gogorra egin bazen ere, gustora hartu nuen menditik errepiderako aldaketa
AZAROA : Entrenatzen oso gustora nenbilen. Aspaldi egin nituen seri onenak ere gustora uzten nindute. Behobia lasterketa, entrenamendu on bat bezala hartu nuen. berau, Mikel Uraldereki egitea erabaki nuen. Berak 1-30 etik jaitsi nahi zuen eta niretzat ere oso entrenamendu ona izango zen. Oso eguraldi txarra egin zuen arren, gustora amaitu genuen. Mikelek bere arantza atera zuen eta nik entrenamendu paregabea osatu. Iada maratoirako prest nengoen...iñozo halakoa. Maratoia oso gustuko dudan lasterketa bat da, baiña aurten ez dut zorte haundirik izan. 14. kilometroan eskuin bikian izugarriztako ziztada batek, ez zidan nahi nuen lasterketa egiten utzi. Asko sufritu buen. Ikaragarri !!. Ahal nuen moduan bukatu arren ( eskerrak Mikel ondoan nuen), geroztik geldirik nago. Hala ere gustora gelditu nintzen, KATTOri omenaldi txiki bat egiteko probestu nuelako. Agur eta ohore, KATTO !!
ABENDUA : Lesioa eta gero, geldirik pasa dut hilabetea. Egia esan ez dut faltan bota lasterka ibiltzea. Bihar hala ere, urteroko legez Billabonan izango naiz San Silvestrea korritzen. Kuadrillakoekin, lagunartean urteari amaiera emateko. Datorren urteko erronkak ahaztu gabe, urteberri on denoi.
Unai Ugartemendia.
URTARRILA : Aurreko urtea errenka bukatu ondoren, ez nuen helburu finkorik buruan. Belauna ondo jartzea nuen helburu haundiena. Mendiko lasterketa batzuk egiteko gogoa eta asmoa banituen, baiña urruti ikusten nituenez (gehienak apirila maiatza tartean) ez nintzen mendian gehiegi murgildu. Hala ere ZEGAMA-AIZKORRIko izenematea egin nuen...beste urte betez.
![]() |
| Loatzo gainean Joseba lagunarekin |
MARTXOA : Aurreneko astea zein lasterketa egingo nituen pentsatzen pasa nuen. Argi neukan helburu nagusia GOIERRIKO 2 Haundiak bukatzea zela. Aurreko urteko arantza atera nahi nuen eta bertarako entrenaldi luzeak egin behar zirela argi neukan. Horretarako martxoan hasi eta aurreko hiru hilabeteetan, gaueko sei entrenaldi programatu nituen. Horretarako Joseba eta Iker Belokirekin hitz egin ondoren, martxoan hasiko giñela erabaki genuen. Bestalde Berako lasterketa , Donostia-Hondarribi Talaiako bidea, eta ekainean bigarren aldiz egiteko asmoa zuten Gabez Takarraran lasterketa ere ( hau gauean) egin nahi nituen. Hilabete bakoitzean lasterketa batekin nahikoa izango nuela eta entrenatzen denbora gehiago pasatzea erabaki nuen.
APIRILA : Berako lasterketa gustora egin nuen. Oso lasterketa polita eta oso ondo antolatua dago. Maratoi erdia izanik, jendearentzat ez da hain gogorra egiten. Ordurako km. dezente eginda nintzen eta oso eguraldi ona atera egin ez zuenez, lokatza eta hotza ez ziren faltatu. Niri Larrun-eko azken igoera kentzeak
mesede egin zidan. Igoera oso txukun egin ez nuen arren, jeitsierakoan asko gozatu nuen.
![]() |
| Proiektuko leloa |
![]() |
| Gabez Takarraran, Eskoriatza. |
-Buenas noches.
-Gabon.
-Estamos haciendo un control de alcoholemia y tendras que soplar.
-Soplar? Pero si vengo de correr, no me vés?
-De correr a la una de la mañana? (Erlojua begiratu eta goizeko 1 zela konturatu zenean, ezin sinisturik geratu zen). De donde?
-De Eskoriatza. (Orduan kotxe barrura begiratu eta bokadilloa ikusi zuen).
-Si ahora me dirás que había carrera a las doce de la noche, no?
-A las doce no, a las 10,30.
Ezin sinisturik, berriro kotxera begiratu eta aurrera jarraitzeko esan zidan. A ze parre algara nirea. Hain arraroa al da ba gauean lasterka ibiltzea....Hala ere datorren urtean itzuliko naiz SEGURU !!! Txapela kentzeko moduko lasterketa. Zorionak Gabez !!!
![]() |
| Iker Beloki-Ion Ubide-Joseba Usabiaga-ni-Maitane Garmendia |
![]() |
| KATTO |
-Arratsaldeon Unai (hitzak ere soberan sentitzen nituen). KATTO mendian hil da....
Ezin sinisturik, pasa nituen hurrengo egunak. Lagun haundia nuen. LAGUNA hitza bete betean betetzen zuena. Gogorra izango da hurrengo urteko San Juan eguna...Oso gogorra.
ABUZTUA : Oporraldi bikaiñak Salou aldean, etxeko hiru emakumeekin. Denkantsatzeko eta burua nagitzeko aprobetxatu nituen. Goizetan orduerditxo bat lasterka ibili eta egun guztian jan eta edanean. Hala ere nahiko azkar genuen, proiektuko bigarren erronka.
![]() |
| "Los vascos" |
URRIA : Pradesetik bueltan Iñaki Arratibel medikuaren eskutan jarri giñen, Donostiako maratoia genuen helburu. Proba fisikoak egin ondoren, bere entrenamenduekin hasi giñen. Iñakik benetan harritu ninduen, zenbat zekien fisiologikoki hitzegiten hasten zenean, nik bizi guzian entzun ez nituen hitzak. Gustora sentitzen da bat, berarekin hitzegiten. Oso denbora gutxi genuenez, nahiko lan jarri zigun. Astean 4-5 entrenaldi eta nahiko luzeak. Hilabetea horrela pasa nuen, entrenatu eta deskantsatu. Hasera gogorra egin bazen ere, gustora hartu nuen menditik errepiderako aldaketa
![]() |
| Mikel Uralde kuadrillakidearekin |
ABENDUA : Lesioa eta gero, geldirik pasa dut hilabetea. Egia esan ez dut faltan bota lasterka ibiltzea. Bihar hala ere, urteroko legez Billabonan izango naiz San Silvestrea korritzen. Kuadrillakoekin, lagunartean urteari amaiera emateko. Datorren urteko erronkak ahaztu gabe, urteberri on denoi.
Unai Ugartemendia.
lunes, 3 de diciembre de 2012
2012 ko BALANTZEA.
2012 a bukatzear da.
Otsaila dut gogoan.Bertan hasi nintzen konpetitzen.
Iñauteriak tope disfrutatu ondoren datorren igandean egin nuen lehena.
Azpeitiko Zuzenien Bertikala. Martxoak 4. Oso ondo.Gustora egin nuen.GOMENDAGARRIA
Handik hurrena joan nintzen.
Xenpereko mendi lasterketa: Martxoak 11. Oso gustora baita ere.GOMENDAGARRIA
Handik segidan Orioko mendi lasterketara joan nintzen lagunekin.Oso gustora. GOMENDAGARRIA
Alpeetan opor txiki batzuk egin eta erdi gaxo itzuli ondoren.....
Berako Maratoi Erdia lagunekin, oso gustora baina gaixo egonda polikixeago.GOMENDAGARRIA
Aloñako Igoera izan zen hurrena: Enintzen oso gustora geratu.Asko sufritu nuen. Enuen gehiegi disfrutatu.GOMENDAGARRIA
Loatzoko igoera maiatzean sartuta.Ederki berriro, gustora eta berriro bixi bixi.GOMENDAGARRIA
Andoingo herri krossa errepidean ere etzen falta izan.Lagunekin.Nere marka onena egin nuen. GOMENDAGARRIA
Erlaitz mendi lasterketa ere probatu genuen.Luis lagunarekin.Berriro ere oso gustora. Disfrutatu-sufritu binomioa berriro ere bikain eginez.GOMENDAGARRIA
Hiru Handiak Erretiratu beharra izan nuena.Baina egin nuenarekin gustora, ondo ikusi nintzen.ERDI PURDIKOA.
Lesio bat izan nuen ekaina hasieran.20 egun geldirik egon behar izan nuen.Zuntz haustura izan nuen lehendabizikoz.
San Juanak ederki disfrutatu ondoren.....
Isabako Camille Extrem en bueltatu nintzen.Sekulako sensazioak izan nituen, nahiz eta topera enintzen joan. Oso ondo ikusi nuen nere burua.
. Boca del Infierno izan zen hurrena.Selva de Ozan, konpainia onean eta sensazio onekin utzi ninduen G2 rako 5 egun faltan.
G2H: Goierriko Bi Handiak. Sufritu-gozatu binomioa bete betean burutu nuen.Sekulako sufrimentua, negargura eta guzti, era berean gozamen aparta. Bukatzeak poztasun handia eman zidan. Nere mugak gehiago ezagutu nituen karrera izan zen.
Bizikletan opor txiki batzuk egin ostean,....
Goiburuko mendi lasterketa...abuztu hasieran...Sufrituz burututakoa.
Oroel igoera Jakan lehendabizikoz ere egin nuen.Oso gustora.Harrituta hain entrenamentu gutxirekin.
Jabali Trail ere Burgos inguruan egin genuen. Oso gustora berriro.Sensazio oso onekin, entrenamendu gutxirekin,,harrituta.
Alpeetara joan nintzen berriro lagunekin.Esperientzi bikaineko bidaia.
Bueltan Prades genuen begiz jota.Barregura sartzen zait gogoratzeak bakarrik.A ze lasterketa bitxia.Inoiz ahaztuko ez ditudan sensazio eta bizipenak izan nituen.Nere mugak gehiegi tentatu nituen lasterketa.Agian erabaki zuzena hartu enuen lasterketa.Baina ia behartuta hartutako erabakia. EZ GOMENDAGARRIA.
Errepidera salto egin eta.....
Zakila Bira Zumaian.Errepidean hasteko oso marka polita.Entrenamendu gutxi, gutxi zaindu,....nora iritsi behar nintzen?
Tolosako herri krossa. Ikaragarri sufritutakoa.Baina berriro nere marka onena egin nuen karrera.Agian hobeto egin nezakeena.
Fascitis bat eduki nuen hurrena.
Behobian kale egin nuen.
Maratoia azkenik.Aho asko ixilarazteko balio zidan karrera.Barruan nuen amorrazio guztia atera ahal izan nuen karrera.Bati baino gehiagori, inoiz egin ez duenari eta maratoiari errespetoa ez dion jendeari, bertan ikusi eta zapaltzeko gogoa eman zidan karrera.Muskularki txikituta utzi nauena. Baina 2013 rako motibazioz bete nauena.
2013 an zer??' Motibazioz hartuko dut. Baina mendiko lasterketak egingo ditut batipat.Txakur krossen bat ere probatuko dut, eta 2 ultra ere ekaina-uztailean eroriko dira seguru.
Luis Lasa, Aitor Etxarren,Unai U., Koldo Barriola,.Mikel Imaz, Joseba Bengoetxea eskualdeko korrikalari eta lagunekin lehia politak egiteko gogoz.
Mikel Uralde, Aitor Lopez Rekarte, Iker Beloki, ...etabarrekin entrenamendu politak egiteko gogoz, ...lagun giroaz disfrutatu nahi dut.
Apirilean dut hurrengo zita gutxienez42 rekin.Norbait animatzen da Bartzelona ingurura?
Ondo izan

lunes, 26 de noviembre de 2012
MARATOIA-2012. Solo voy con mi pena, sola va mí condena...
...halaxe joan nintzen atzo goizean 3 ordu, 13 minutu eta 40 segundutan.
Goizeko 6,45 etan iratzargailuak jo du. Lehiotik lehen begirada bota eta euria. Ño, etzegok gaixki !! Maratoia izango da lasterketa bakarra, ni ohetik salto batean jeikitzen nauena. Badu zerbait maratoiak nigan, beste lasterketek ez dutena. Aurreko egunetik prestatuak nituen kulotea, kamixeta, galtzerdiak eta zapatillak jantzi eta sukaldera gosaltzera. Sei bimbo zati, nocilla, zerealak, bi yoghurt eta bi kafe huts. Biderako litroko ur botila hartu, bi maletak osatu eta banoa Donostia aldera.
Goizeko 7,25 etan gelditua nintzen, Donostiara Joseba eta Ion lagunarekin joateko. Azken momentuan Imanol Herrero getariarra ( El Conquistador del Fin del Mundo) elkartu zitzaigun. Mutil jatorra, alaia eta egonezina. A ze bi kotxeko atzeko partean !! Bidean par batzuk egin ondoren, Donostiara iritsi giñen. Ionek Anoeta inguruan utzi ondoren, estadiora abiatu ginen euri artean. Nahiko goiz heldu giñenez, lasai hartu genituen azken prestakuntzak, batek ezezik. Horixe zen eziñegona !! Bitartean Imanolekin solasalditxo bat izan eta zenbat egiteko asmoa zuen galdetu ondoren, berak 2,45 egiteko prestakuntza egin zuela eta dena ondo joan ezkero, hortxe ibili behar zuela. Baita asmatu ere...Bitartean Joseba han zebilen, hona eta hara. Maletak utzi eta kanpora, beldurraren azken pixarraka botatzera.
Berotzen hasi orduko jende ezaguna ikusten hasi giñen, Tolosako kuadrilla (tartean Dabid Etxabe, Xabi Karrera eta Mikel Zabala), Gorka Bueno andoaindarra bere koñatuarekin etab. Irteera gunera sartu ondoren, hantxe topatu nituen Unai Arrieta anoetarra eta Aitor Zaldua billabonatarra. Unairekin hitz batzuk egin ondoren, berarekin joatea gauza ona izango zela pentsatu nuen. Banekien oso ondo zegoela (gero ederki demostratu zuen bezela), eta laguntza handia izango zela niretzat, erritmoa oso gutxik bezala eramaten duelako. Iñozo halakoa ni...
Konturatzerako 10, 9, 8....eta pum!!! Irteera eman zaio. Lasai hartu, lasai hartu, errepikatzen nion neure buruari. Ondoan Unai nuen eta horrek segurtasuna ematen zidan. Lehen kilometroa begiratu eta ..4-05 !!! Orduan Josebak asko erabiltzen duen esaera bat etorri zitzaidan burura. "El que empieza como caballo andaluz...acaba como burro manchego ". Pixkat erritmoa jeitsi, lekua hartu eta lehen sei kilometroak gustora egin nituen. Ordurako Unai bistatik galdua nuen arren gustora nindoan. Halako batean atzetik Iker Etxeberria eta Felix Belaunzaran, "Zipi-Zape"tolosarrak gerturatu zitzaizkidan.
-Eunon Unai. Dena ondo?
-Oraingoz bai. Gustora niek...ea horrela bukatzen diagun. Ez huen seiñale txarra izango !!!
Errez zihoazen. Ikerren erreztasunak izutu ere egin ninduen. Banekien hiru ordutik jeisteko asmoa zutela eta hauekin joatea erabaki nuen. Felixek aurreko urtean jeistea lortu zuen arren, Ikerrek jeisteko aukera guztiak zituen. Oso azkar pasa zitzaizkidan km.ak hauen ondoan. Beraien umoreak asko balio du maratoi batean. Hamargarren kilometroa pasa genuela konturatu ere ez nintzen egin, bitartean anoa postu guztietan ura edaten saiatzen ari nintzen. Eta horrela iritsi giñen zorigaiztoko 15. kilometrora. Bertan anoa postu bat zegoen eta ura hartu baño lehen eman nuen azken pausuan...CRACK !! . Ezkerreko atzeko bikia zen berriro ere. Jostorratz bat sartu bailidaten bezala sentitu nuen. Behobiako egunean ere eman zidan arren, 15 minuturen baitan pasa zitzaidan eta bukatzeko ez nuen beste munduko arazorik izan. Baina Behobia ez da maratoia...Momentu batez urduri jarri nintzen. Bertan tragoa edan, arnasa pixkat errekuperatu eta azkar batean pasako zenaren esperantzan jarraitu nuen. Baina miña ez zen joaten... Unibertsitateko luzean sartu nintzenean, bukaeran Iñigo Apalategi eta Mikel Uralde kuadrillakideak ikusi nituen. Momentu batez, miña joan izan bailitzait bezala sentitu nuen. Igarako bueta egin eta Donostia erdigunera abiatu nintzen momentuan, berriro azaldu zen. Hala ere maratoi-erdia pasa, ordularia begiratu eta 1,30 markatzen zuen. Baina oraingo ziztada ez zen Behobiakoa...Halako batean Ion laguna bizikletarekin hurbildu eta zera:
-Zemuz Unai ?
-Xixko eginda Ion. Gemeloa txikitu diat.
-Lasai Unai. Ea Reflex pixka bat lortzen diadan.
Baiña Ion ez zen agertu 25. kilometrorarte. Tristea dirudien arren, ez zegoen Reflex poterik iñon. Iritsi zenean, potea hartu eta ezkerreko bikian ustu nuen. Ederki eskertu nuen bi minutuan utzi zidan "anestesia". Baina ordurako miña oso gogorra zen. Iada ez nekien pausoa ere nola bota, era guztietara miña egiten zidan. Erretiratzea ere pentsatu nuen, baiña ez zen erretiratzeko eguna, hainbeste denbora itxaron nuen eguna izanik. 30. kilometroan bigarren aldiz gelditu behar izan nuen, bertan Xabier Olazagirre herritarra ikusi nuen. Poltsikoan neraman gel bat hartu, Xabierri ur tragoa lapurtu eta jarraitzeari ekin nion. Kontxako luzea, iñoiz baino luzeagoa egin zitzaidan, baña segi beharra zegoen...ez zen erretiratzeko eguna. 32. kilometroan zai nuen Mikel Uralde kuadrillakidea. Benetako poza hartu nuen ikusi nuenean, pentsatuz beste batekin joatean, nire oiñazeak pasako zirela.
-Zemuz Unai ?
-Txiki-txiki eginda nagok, Mikel.
-(Mikelen ixilunea).Eutsi Unai. Lasai hartu, eztek asko geratzen eta !!
Baina ez zen horrela izan. Igarako joana hala moduz egin nuen Mikelen animoak tarteko zirela (erantzunik gabekoak), berriz ere gelditu, ur trago bat eta bueltakoari ekin nion. Orduan konturatzen hasi nintzen lesioa areagotzen ari nintzela. Iada ez nuen sentitzen. Belaunak eta txorkatillak ere min egiten zidaten. Baina ez zen erretiratzeko eguna...Behin Antiguoko tunela pasa eta Kontxako luzean sartu nintzenean, asko ez zela gelditzen eta bukatu beharra zegoela pentsatu nuen. Hortzak estutu, hanka hala moduan lurrera bota eta helmugan pentsatzen jarri nintzen. San Martineko kalea utzi eta Anoetarako bidean jende andana zegoen eta jendearen animoengatik miña gutxiagotu egin zitzaidanaren ustea nuen. Azken kilometrotan Tolosako Triatloilarikoen (hauek segituan konturatu ziren nire sufrimentuaz) animo eta andoaindar batzuen ohiuekin sartu nintzen.
Iada lortua zegoen. Mikel lagunari eskerrak eman ondoren, azken kilometroan sartu nintzen. Denborak ez zuen axola. Beste maratoi bat betea nuen. Eta gaiñera, uztailaren azken egunetan jaso nuen berri txarrari, amaiera emateko aukera izango nuen, omenaldi xume modura. Ez zen nik amestu nuen bukaera, baiña horrela beharko zuen iada. Hire ohoretan KATTO !!!
P.D. Horrelaxe joan da proiektuko hirugarren proba, errepidean genuen bakarra. Eta jendea agurtzeko garaia ere bada. Batenbat ahazten bazait barkatu eta besteei eskerrak eman. Gurasoei, etxeko hiru printzesei, Joseba eta Ion proiektukideei (Zorionak benetan Joseba !!!) Iñigo ta Mikel kuadrillakoei ( beti hor agertzen zeate), Iñaki Arratibel (zenbat lan daukaken aurretik), Unai Arrieta (Zorionak benetan), laguntzaileei (Onddo ta Punto, Rotulan, Apalategi Kirolak, Ferreteria Oria), Gorka Bueno (ea berriz ere maratoiren bat egiten diagun) azken egunetan animoak ematen ibili zaretenoi ( Maitane, Alatzne, Luixito, Luis Lasa, Unai Lasa, Rodri, Xatonio, Xabi Lasa etab)
Goizeko 6,45 etan iratzargailuak jo du. Lehiotik lehen begirada bota eta euria. Ño, etzegok gaixki !! Maratoia izango da lasterketa bakarra, ni ohetik salto batean jeikitzen nauena. Badu zerbait maratoiak nigan, beste lasterketek ez dutena. Aurreko egunetik prestatuak nituen kulotea, kamixeta, galtzerdiak eta zapatillak jantzi eta sukaldera gosaltzera. Sei bimbo zati, nocilla, zerealak, bi yoghurt eta bi kafe huts. Biderako litroko ur botila hartu, bi maletak osatu eta banoa Donostia aldera.
![]() |
| Lo mejor de cada casa...Joseba e Imanol |
Berotzen hasi orduko jende ezaguna ikusten hasi giñen, Tolosako kuadrilla (tartean Dabid Etxabe, Xabi Karrera eta Mikel Zabala), Gorka Bueno andoaindarra bere koñatuarekin etab. Irteera gunera sartu ondoren, hantxe topatu nituen Unai Arrieta anoetarra eta Aitor Zaldua billabonatarra. Unairekin hitz batzuk egin ondoren, berarekin joatea gauza ona izango zela pentsatu nuen. Banekien oso ondo zegoela (gero ederki demostratu zuen bezela), eta laguntza handia izango zela niretzat, erritmoa oso gutxik bezala eramaten duelako. Iñozo halakoa ni...
Konturatzerako 10, 9, 8....eta pum!!! Irteera eman zaio. Lasai hartu, lasai hartu, errepikatzen nion neure buruari. Ondoan Unai nuen eta horrek segurtasuna ematen zidan. Lehen kilometroa begiratu eta ..4-05 !!! Orduan Josebak asko erabiltzen duen esaera bat etorri zitzaidan burura. "El que empieza como caballo andaluz...acaba como burro manchego ". Pixkat erritmoa jeitsi, lekua hartu eta lehen sei kilometroak gustora egin nituen. Ordurako Unai bistatik galdua nuen arren gustora nindoan. Halako batean atzetik Iker Etxeberria eta Felix Belaunzaran, "Zipi-Zape"tolosarrak gerturatu zitzaizkidan.
-Eunon Unai. Dena ondo?
-Oraingoz bai. Gustora niek...ea horrela bukatzen diagun. Ez huen seiñale txarra izango !!!
Errez zihoazen. Ikerren erreztasunak izutu ere egin ninduen. Banekien hiru ordutik jeisteko asmoa zutela eta hauekin joatea erabaki nuen. Felixek aurreko urtean jeistea lortu zuen arren, Ikerrek jeisteko aukera guztiak zituen. Oso azkar pasa zitzaizkidan km.ak hauen ondoan. Beraien umoreak asko balio du maratoi batean. Hamargarren kilometroa pasa genuela konturatu ere ez nintzen egin, bitartean anoa postu guztietan ura edaten saiatzen ari nintzen. Eta horrela iritsi giñen zorigaiztoko 15. kilometrora. Bertan anoa postu bat zegoen eta ura hartu baño lehen eman nuen azken pausuan...CRACK !! . Ezkerreko atzeko bikia zen berriro ere. Jostorratz bat sartu bailidaten bezala sentitu nuen. Behobiako egunean ere eman zidan arren, 15 minuturen baitan pasa zitzaidan eta bukatzeko ez nuen beste munduko arazorik izan. Baina Behobia ez da maratoia...Momentu batez urduri jarri nintzen. Bertan tragoa edan, arnasa pixkat errekuperatu eta azkar batean pasako zenaren esperantzan jarraitu nuen. Baina miña ez zen joaten... Unibertsitateko luzean sartu nintzenean, bukaeran Iñigo Apalategi eta Mikel Uralde kuadrillakideak ikusi nituen. Momentu batez, miña joan izan bailitzait bezala sentitu nuen. Igarako bueta egin eta Donostia erdigunera abiatu nintzen momentuan, berriro azaldu zen. Hala ere maratoi-erdia pasa, ordularia begiratu eta 1,30 markatzen zuen. Baina oraingo ziztada ez zen Behobiakoa...Halako batean Ion laguna bizikletarekin hurbildu eta zera:
-Zemuz Unai ?
-Xixko eginda Ion. Gemeloa txikitu diat.
-Lasai Unai. Ea Reflex pixka bat lortzen diadan.
![]() |
| Arrastoak |
-Zemuz Unai ?
-Txiki-txiki eginda nagok, Mikel.
-(Mikelen ixilunea).Eutsi Unai. Lasai hartu, eztek asko geratzen eta !!
Baina ez zen horrela izan. Igarako joana hala moduz egin nuen Mikelen animoak tarteko zirela (erantzunik gabekoak), berriz ere gelditu, ur trago bat eta bueltakoari ekin nion. Orduan konturatzen hasi nintzen lesioa areagotzen ari nintzela. Iada ez nuen sentitzen. Belaunak eta txorkatillak ere min egiten zidaten. Baina ez zen erretiratzeko eguna...Behin Antiguoko tunela pasa eta Kontxako luzean sartu nintzenean, asko ez zela gelditzen eta bukatu beharra zegoela pentsatu nuen. Hortzak estutu, hanka hala moduan lurrera bota eta helmugan pentsatzen jarri nintzen. San Martineko kalea utzi eta Anoetarako bidean jende andana zegoen eta jendearen animoengatik miña gutxiagotu egin zitzaidanaren ustea nuen. Azken kilometrotan Tolosako Triatloilarikoen (hauek segituan konturatu ziren nire sufrimentuaz) animo eta andoaindar batzuen ohiuekin sartu nintzen.
![]() |
| Agur eta ohore |
P.D. Horrelaxe joan da proiektuko hirugarren proba, errepidean genuen bakarra. Eta jendea agurtzeko garaia ere bada. Batenbat ahazten bazait barkatu eta besteei eskerrak eman. Gurasoei, etxeko hiru printzesei, Joseba eta Ion proiektukideei (Zorionak benetan Joseba !!!) Iñigo ta Mikel kuadrillakoei ( beti hor agertzen zeate), Iñaki Arratibel (zenbat lan daukaken aurretik), Unai Arrieta (Zorionak benetan), laguntzaileei (Onddo ta Punto, Rotulan, Apalategi Kirolak, Ferreteria Oria), Gorka Bueno (ea berriz ere maratoiren bat egiten diagun) azken egunetan animoak ematen ibili zaretenoi ( Maitane, Alatzne, Luixito, Luis Lasa, Unai Lasa, Rodri, Xatonio, Xabi Lasa etab)
miércoles, 21 de noviembre de 2012
4...3...2...1 ta maratoia
Asteazkena, azaroak 21 da. Gaur justu lau egun gelditzen dira maratoirako, eta gaur egin dugu fundamentuzko azken entrenaldia. Arratseko 3,30 tan Berazubiko tartanean ginen Unai Arrieta, Joseba eta hirurok. Nik ordulaurdeneko korrika lasai baten ondoren, 4000 metrotako serie bat egin det. Gustora, sentsazio onekin eta gehiago egingo nukeenaren sentsazioarekin. Baiña gehiagorik ez egitea erabaki det.
Azkeneko bi asteetan bikietako arazo batzuk pasa ostean, nahiko nuela erabaki dut. Iada dena eginda dago, bertan utzi ditut beste serie bat egiten , Unai eta Joseba. Hauek bai, ederki daude iganderako !! Biak ere nahiko errez jeitsiko dute hiru ordutako muga, nik ordea...nahiko lan. Entrenatzen gustora ibili naiz, bai, baña oraindik nahiko justu ikusten dut neure burua. Hala ere saiatu faltik ez dut izango. Iganderako nahiko fresko emana dago eta hori gustura hartuko dugu, bertaratuko garen 3000 korrikalariak.
Joseba ere ikaragarri ondo dago. Bere lesio fantasma igaro ondoren, fresko eta gogoarekin. Gainera, betiko legez bere espektakulua ematen saiatuko da...disfraz eta guzti. Beste behin, gurekin egongo ez dena Jon da. Aldi batean lasterketa kontuak albo batera uzteko gomendatu dio fisioak. Hemendik behintzat animoak eman besterik ez eta esan, bizikleta hartu eta nire ondoan joan beharko duela. Beharko ditugu bai haren animoak...
Igandea, lagun bati omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu nahi det. Gurekin ez egon arren, bere indarra alboan izango dudanaren sensazioaz nago.
Beno ba, iganderako zortea botea dago eta ea bertan ikusten garen.Ondo izan.
Unai Ugartemendia
Azkeneko bi asteetan bikietako arazo batzuk pasa ostean, nahiko nuela erabaki dut. Iada dena eginda dago, bertan utzi ditut beste serie bat egiten , Unai eta Joseba. Hauek bai, ederki daude iganderako !! Biak ere nahiko errez jeitsiko dute hiru ordutako muga, nik ordea...nahiko lan. Entrenatzen gustora ibili naiz, bai, baña oraindik nahiko justu ikusten dut neure burua. Hala ere saiatu faltik ez dut izango. Iganderako nahiko fresko emana dago eta hori gustura hartuko dugu, bertaratuko garen 3000 korrikalariak.
Joseba ere ikaragarri ondo dago. Bere lesio fantasma igaro ondoren, fresko eta gogoarekin. Gainera, betiko legez bere espektakulua ematen saiatuko da...disfraz eta guzti. Beste behin, gurekin egongo ez dena Jon da. Aldi batean lasterketa kontuak albo batera uzteko gomendatu dio fisioak. Hemendik behintzat animoak eman besterik ez eta esan, bizikleta hartu eta nire ondoan joan beharko duela. Beharko ditugu bai haren animoak...
![]() |
| Ea igandean aurpegi berdiña dugun |
Beno ba, iganderako zortea botea dago eta ea bertan ikusten garen.Ondo izan.
Unai Ugartemendia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)