lunes, 9 de julio de 2012

Hastera doa...

        Bai, azkenean iritsi da eguna. Proiektua martxan jarri genuela, izango dira hiru hilabete. Hirurak ere, zerbait ezberdiña egin nahi genuen.  Azken urteetan hainbeste maratoi-erdi eta maratoi burutu ostean, beste zerbaitetan murgiltzeko garaia zela konturatu giñen. Eta horrela, sortu zen proiektua. Haseran nola planteatu nahi genuen ere, ez genekien. Lehenik irten zen izena, CCC Chamonixeko lasterketa ospetsua zen. Bertara joateko, puntuak behar direnez (punturik gabe ez dago zozketan sartzerik), hauek nola lortu zen arazoa. Bestalde tartean beste lasterketa batzuk korri beharko zirela eta , azkenean Chamonixeko lasterketa azken lasterketa bezala utzi genuen. Non hasiko giñen, nahiko garbi genuen. Euskal herrian izango zela eta Beasaiñek aukera hori ematen zigun.  Lehengo urteko esperientzi onarekin (Unaien ezbeharra kontutan hartu gabe), Beasaiñen eta Ehun Milaken lasterketaren barruan dagoen Goierriko Bi Haundiak izango zirela, argi genuen. Iñork ez genuen ezezkorik esan.Eta azkenean iritsi da eguna.
        Ostiralean gaueko hamaiketan, irteeran izango gara. Azken hilabetean geldirik egon den Jon ere, hantxe izango da. Joseba dagoeneko osatu da, izan zuen zuntz hausturataz eta Unaiek ere belauna ondo ez duen arren, irteeran izango da. Gurekin batera Uzturrera Muntaiakeko, Iker Beloki eta Maitane Garmendia izango dira. Hauek lehen aldia izango dute eta hemendik zorterik onena opa diet. Maitanek lasterketa bukatzen badu (horrela izatea espero degu), podiumean ikusteko aukera haundia izango dugu.
        Beno, hurrengo larunbatean seirak aldera Beasaingo plazan izango gara, iritsi garela ospatzen. ea bertakoa den Aitor Sarriegiri zerbeza pare bat lapurtzen dizkiogun.

      P.D.  Datorren astelehenean emango degu lasterketari buruzko iritzia .
      Ordurarte ondo izan eta kontuz ibili !!!
       

3 comentarios:

  1. unai....uzturreko partaide den Luis Lasa handia falta zaizu.Honek ere podiuma egiteko aukerekin!!!

    ResponderEliminar
  2. Ea lesioak alde batera utzi eta zuen doai guztiekin lasterketa bikain bat egiteko aukera duzuen...

    Ezer txarrik ez bada hantxe ikusiko gara.

    Zorte on ero koadrila!!!

    ResponderEliminar
  3. Egia da Joseba. Nola ahaztu Don Luis Lasa.

    ResponderEliminar