martes, 17 de julio de 2012

G2 KRONIKA - Deabrua atera zenekoa...


   Ostirala, uztailak 13. Ederki hasi nuen eguna. Goizean jai hartua nuela aprobetxatuz, goizeko 9tan jeiki nintzen. Dutxa eder bat hartu, eta Donostiara abiatu nintzen, gauean lasterka egiteko erabiliko genuen arropa jasotzera. Bertan Juan Mari Garin lagunarekin, hitz batzuk egiteko aukera izan nuen.
    -Ze animatuta?
    -Beharko. Iada etzeok bueltarik !
    -Kontuz ibili eh, gauerako euria eta menditan hotza eman ditek eta.
    -Ba, eztek hainbesterako izango...(kanpoan begiratu ta...28 gradu egiten zituen)
   Goizeko 11etan Juan Mari eta Felix agurtu, eta berriro Tolosaruntz abiatu nintzen. Bertan Maitane Garmendia, korrikalari ibartarra zai nuen. Bera jaso, eta bidean Ion proiektukidea Ordizian jaso ondoren, Beasain aldera abiatu giñen, lasterketako poltsa erakutsi eta bazkaltzeko asmoz. Lehenago Igor lagunari kasu egin eta zerbezatxo bat hartzeko aprobetxatu genuen. Bazkari orduan ederki pasa genuen. Arroz pixka bat, berdura ale batzuk, "brazogitano" zati bat eta bi zerbezatxo.
   Gaueko 9ak ere iritsi ziren. Etxekoei muxu pare bat eman eta lagunak jaso ondoren, konturatzerako Beasaiñen ginen. Bertan argazki batzuk atera, batenbaten poltsak zuen itxuraz parre batzuk egin (ez dut izenik esango...) eta bakoitzaren hiru poltsak hartu eta irteerara abiatu giñen. Denboraz ondo genbiltzanez, kafetxo bat hartzea erabaki genuen. Gaueko 10,30tan irteerara abiatu, lagunei kasu egin eta Aitor Sarriegikin (honen lasaitasuna nahi nuen nik irteeran) hitz pare bat egin ostean, kaiolaratu gintuzten. Aurresku bat, beldurrezko abesti bat eta ..¡¡¡ Pum!!!.
   Lasterketa hasterako gauza bat argi nuen. Ez niola iñorri segiko, batenbatek segi nahi bazidan, ondo, ta bestela nirera. Zaldibira Iker eta Maitane lagunekin iritsi nintzen. Bertan jende andana zegoen eta benetan eskertu genuen, ongietorria. Handikan, Larraitzera abiatu giñen. Ordurako euria hasia zen eta jeitsierak oso arriskutsuak zeuden. Bi ordu ta 20 minutu geroago, Larraitzen giñen. Ondo nengoen, lasai, eta Ion laguna agurtu ondoren (Larraitzen lasterketa uztea erabaki zuen), Txindoki aldera. Igoera oso modu politean bete genuen hirurak. Ni, ordurako konturatua nintzen, makilik gabe joateak, ez zigula batere lagunduko igoeratan. Txindoki utzi ondoren Ganbo. Ganbotik jeitsiera luze bat egin eta gero Lizarrustin geunden. Ordurako erorketa pare bat egiñak nituen, hala ere beste munduko ezerrez. Bertan salda trago batzuk edan ostean, berriro gauari ekin genion. 
   Iker eta Maitane, primeran ikusten nituen. Bazirudien beti hortan ibiliak zirela. Handikan Etxegaratera oso lasterka bizian egin genuen. Nik gehien gozatu nuen momentua izan zen. Jeitsiera luzea, lokatza, gauez, euritan… Konturatzerako Etxegaraten. Bertan gurasoak zai nituen. Aitari kasu egin, amari bokadilloa kendu (eta lasai egoteko esan) eta arropa aldatu ondoren….ez nuen beste xirarik aldatzeko. Halako batean Ainhoak (Ionen emazteak) xira bat lortu zidan (Unai ez dakizu zenbat eskertu nuen). Bertan Iñigo Apala laguna zai genuen. Ondo nindoan eta beste biak, primeran. Iñigorekin joandako unea, ederra izan zen. Benetan eskertu genuen berarekin egindako saioa. Iñigok, San Adrianen utzi gintuen ( denera 20 km egingo zituen), eta momentu hortan konturatu nintzen, hurrengo ordutan ,ez nuela ondo pasako. Handik gora, 3 km.tan 600 metro+ igo behar genituen eta geroxeago beste 300.
   Aizkorri aldera nindoala, halako batean, deabrua atera zitzaidan. Ezin nituen bi pausu segidan eman. Tripak lehertu beharrean. Izerdi hotza. Hankak dardarka. Etzatea erabaki nuen
   -Ez daukak bukatzeko potroik!!! Ez haute etxekoek ikusten ¡!!! Hori dek hori itxura!!! Benetan pena merezi al dik horrela ibiltzeak !!! Ezin nuen maleta ireki ere egin. 5 minutu pasa ondoren, kremallera ireki, txokolate tableta osoa atera, jan, eta Igorrek emandako glukosa eta hiru gel hartu nituen. Hiru trago ur hartu, eta zutik jarri nintzen. Halako batean iritsi nintzen Aizkorrira. Eskerrak Iker laguna zai nuen. Xisko eginda nengoen. Hurrengo orduerdia , latza izan zen. Hala ere gorputzak buelta hartu eta oso gustora sentitzen hasi nintzen. Korri egiteko ez nuen batere arazorik eta Oazurtzaraiño oso azkar jeitsi nintzen. Bertan zeozer jan eta Ikerrekin, Maitaneren bila abiatu nintzen. Kostata , baña harrapatu genuen. Etzijoan oso eroso, baña hala ere ondo. Nik lasterka egiteko asmoa nuen, baña Maitaneren belauneko miñak eta Ikerren txorkatiletako arazoek, ez zieten uzten. Oinez egitea erabaki ondoren, pauso polita berreskuratu genuen. Mutiloan ,jarraitzaile batzuekin solasaldi txiki bat egin ostean, Lierniaruntz. Mutiloan hartutako saldak, tripak lehertu beharrean jarri zizkidan berriro. Geldirik minutu pare bat egin ostean, ondo jarri nintzen berriro. Handik aurrera, nola iritsiko giñen pentsatzen jarriak giñen. Ikerrek kamixeta berria jarri, eta bertaratu giñen Beasaiñen. Helmugarako azken metroak, korrika egin genituen. Momentu ederrak eta…lasaitasuna. Azkenean arantza atera nuen, 17 ordu, 17 minutu eta 10 segunduren ostean. Eskerrak eman hemendik Iker Belokiri (kuadrillakoa, lagun haundia, iñoiz ,iñor bakarrik utziko ez duena  eta Nekaneren esanetan nire amorantea), Maitane Garmendiari (ez dakit noiz, baña hurrengo urteren batean podiuma zapalduko duena ziur, andregai perfektua, jatorra eta batez ere…ordenatua.Bere maleta ikusi besterik etzeon ¡!!, Ion Ubideri ( oraindik beste 6 lasterketa gelditzen zaizkigu. Denbora gutxian lagun haunditzat dudana eta beti laguntzeko prest dagoena) eta Joseba Usabiagari (artixta, espektakuloa beti ziurtatzen duena eta oso desordenatua izan arren, lagunarte batean derrigorrezkoa ) Besterik gabe, datorren urtean…berriro.


                                                     Unai Ugartemendia
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario