
-Ondo da, Joseba. Joni deituko diogu eta hitzegingo degu.
Hirurak arratsaldean elkartu giñen. Oso gauza polita izango zela pentsatu, eta baiezkoa eman genion. Igorrekin Bergaran bilera pare bat egin eta bakoitzaren eginbeharretan murgildu giñen. Jon eta Joseba idazteko eremuan murgilduko ziren, eta ni berriz, Igorrek aurretik hitzartuta zituen babesle eta laguntzaileen kudeaketaz arduratuko nintzen.

Eguna elurretan esnatu zen. Gu hirurak, goizeko 8,15etan geldituak ginen etxe azpiko gozotegian. Bapo
![]() |
Besteak beste Endika, Aimar, Hassan, Aritz, Gaizka, J.V.Benito etab |
gosaldu ondoren, mahai inguruko galdera batzuk begiratu eta martxan jarri genuen eguna.Goizeko 9,30 tan geldituak giñen Iker, Oihana, Aitor, Zigor eta Imanol Goñirekin. Hauek agurtu ondoren, Ibarrako kiroldegira. Hara iritsi orduko, pilaturik genuen jendea. Burgosetik, Santurtzitik, Bilbotik, Aguraindik etab, eta nola ez gertuko herritatik etorritako jendea. Aurrera begiratu eta bertan ikusi genituen besteak beste, Aritz Egea, Endika Gartzia, Jose Vicente Benito, Hassan Aitchaou, Aimar Agirresarobe, Gaizka Barañano etab.
![]() |
Tartean besteak beste Oihana Kortazar eta Maitane Garmendi |
Goizeko mendi martxarako bi zirkuitu prestatu zizkigun ibartar korrikalari eta lagun haundia dugun Luis Lasak (benetan ederrak biak). Bata 18 bat km-takoa eta bestea 13 km-takoa. Nahi zuenak aukeratzeko aukera zuen. Gehienak luzea egin zuten arren, motzean murgildu zirenak ere ederki pasa zuten. Aurreneko pereza momentua pasa ondoren, elurretan egindako saioa ederra izan zen. Oso erritmo lasaiean eta lagunarte paregabean igarotako momentu ederrak. Tartean Ibarra, Leaburu,eta Gaztelu herriak igaro genituen. Konturatzerako buelta eginda genuen eta berriro ere Ibarran ginen. Lasai dutxatu ostean, IZASKUN Jatetxerako bidea hartu genuen. Bazkarirako dena prest zegoenez, jateari ekin genion. Menua bikaiña eta tartean pasatako ia bi orduak ederki joan ziren. Konturatzerako zozketak egiteko ordua iritsi zen eta tartean zapatillak, galtzerdiak, motxilak, LIXONE produktuak eta Iker, Oihana eta Zigorrek ekarritako jantziak ere bai. Gehienak zerbait eraman zutenez, denak gustura.
Euskadi Irratiko Aitor Elduaien eta Aitor Lopez Rekarte |
Berau, Imanol Goñik jaso zuen, Luis Lasaren eskutik. Azkeneko urtean asko sufritu ondoren (doping kasu bat medio) ondo merezitako saria. Berari mikrofonoa eskeini eta bere hitz batzuekin eman genion segida. Sariak amaitu ondoren, mahai inguruaren momentua iritsi zen. Aurkezpenak egin ostean, galderen momentua iritsi zen. Galdera asko ez ziren arren, segituan konturatu ginen, korri ondo egiteaz aparte, mikroaren aurrean ere ederki moldatzen direla. Aitorren patxada, Oihanaren irrifarrea, Ikerren hausnarketak eta Zigorren geldi egonezina
Luis Lasa eta Imanol Goñi |
Gu, oso gustora gelditu gara eta datorren urtera begira jarriak gaude. Informazio eta argazki gehiago.
www.euskaltrail.com.
Joseba Usabiaga - Zigor Iturrieta - Aitor Lopez Rekarte - Ion Ubide -Pili (Izaskun Jatetxea) - Oihana Kortazar -Unai Ugartemendia eta Iker Karrera |
Unai Ugartemendia